detalle dokuteka-generico-fitxa

Ernio mendia

Inguruko herri guztietatik igo gaitezke Erniora, eta bide horiek guztiek bat egiten dute Zelatun izeneko muinoan, bide bukaerako gurutze‑bideari ekin aurretik. Oraingoan, Errezil herritik abiatzen den bidea aukeratu dugu.

Gailurra

Ernio (1.075 m.)

Kokapena

Ernio mendia, Azpeitia eta Tolosa artean dago, Gipuzkoako Urola Kosta eta Tolosaldea eskualdeetako mugan.

Zailtasun-maila

Txikia.

Igotzeko denbora

Ordu eta erdiko igoera (665 m).

Nola ailegatu. Hiru aukera:

1.- Azpeitian GI-2634 errepidea hartu Errezileraino, aurrera egin Tolosa aldera, eta bihurgune handi batera heldu arte jarraitu, 12,5 kilometroan.

2.- Errezileko gainean dagoen 'Trintxera' jatetxetik abiatuko gara (Tolosatik edo Azpeititik iritsiko gaitezke).

3.- Asteasutik gora Andazarratera joan (Aiatik ere joan gaitezke), eta gain horretan dagoen bidegurutzean ezkerretara hartu eta Iturriotz izeneko baserri ederretik abiatuko gara (autoa hortxe utzi, nahi baduzu).

Ibilbidea

Ibilbidea Tolosara doan GI‑2634 errepideko bihurgune zabal batean hasten da. Errezildik kilometro pare batera bihurgune itxi bat dago, eta han autobus-geltoki bat. Geltokiaren ondoan, zementuzko pista baten hasiera dago. Bideak sigi‑saga egiten du gora.

Asfaltoa ez zapaltzeko, mendiko lasterbideak aukeratuko ditugu, eta, ordubeteren buruan (55') Zelatuneko zelaira helduko gara. Mendi-lepo hartan hamaiketakoa egingo dugu han dauden aterpetxe eta tabernetan.

Indarberritu ondoren, gailurrerako azken zatiari helduko diogu. Horretarako, txabolen ondotik abiatzen den bidea hartu, eta gora egingo dugu, gailurreko harkaitzen artean, tontorretik hurbil dagoen aterpetxera heldu arte.

Ez dago galbiderik. Gurutze‑bidean gora jarraitu, eta laster iritsiko gara gailurrera. Han makina bat gurutze eta gutunontzi daude. Eta, eguna argitsua bada, itsasoa eta inguruko tontorrik garaienak ikusiko ditugu.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2006-03-07

x61pRelaContWAR

16514705

x61pViewCountWAR

8973

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR