detalle dokuteka-generico-fitxa

Energia aurrezteko aholkuak

Adituek diotenez, etxeetan kontsumitzen den energiaren erdia aurrezteko modua dago. Etxean energia aurrezteko zenbait aholku erraz irakurriko dituzu jarraian.

Berokuntza

Etxe barnean 20 graduko tenperatura izatea nahikoa da eroso egoteko. Logeletako tenperatura 3-5 gradu txikiagoa izaten ahal da.

Gauerako, berogailua itzali, eta, goizean, ez piztu berriz etxea ongi aireztatu eta leihoak itxi arte.

Berogailuetako balbula termostatikoek eta termostato programatzaileek energia aurrezten laguntzen dute.

Etxean egon behar ez baduzu, utzi termostatoa 15 gradutan.

Berogailu barneko aireak ez du uzten beroa behar bezala hedatzen. Hori saihesteko, berogailuak urtean behin purgatu behar dira.

Ez estali berogailuak ezerekin.

Logela bateko airea berriztatzeko nahikoa da leihoa hamar minutuz irekita izatea.

Gauez, jaitsi pertsianak eta itxi errezelak, beroa kanpora joan ez dadin.

Bi kristalezko leihoak edo bi leiho instalatu.

 

Ur beroa

Bizarra egiterakoan, hortzak garbitzerakoan edo dutxa hartzerakoan, txorrota itxi, ura erabiltzen ari ez zarenean.

Dutxa hartzerakoan erabiltzen dugun ura eta energia halako lau erabiltzen dugu bainua hartzen dugunean. Kontuan hartu.

Tantak isurtzen zaizkion txorrota berehala konpondu.

Ur gutxiago kontsumitzeko gailua instalatu dutxa buruan.

Nahikoa da ur beroa 30 eta 35 gradu artean izatea, eroso dutxatzeko.

Ur berorako eta ur hotzerako txorrota bana izan ordez, hobe da txorrota bakarra izatea bietarako, eta ur beroa eta hotza nahasgailu batekin nahastea.

 

Argiak

Ahal den guztietan, argi naturala erabili.

Paretak eta sabaiak kolore argiz margotu.

Ez utzi gela bateko argia piztuta, bertan egon behar ez baduzu.

Lanparak garbi izan.

Kontsumo txikiko bonbillak jarri. Gehiago balio dute, baina %80 energia aurrezten dute eta betiko bonbillek halako zortzi irauten dute.

Hodi fluoreszenteak erabili argiak ordu askoz piztuta egon behar duen tokietan (sukaldean, adibidez).

 

Etxetresna elektrikoak

— Ontzi garbigailua

Saia zaitez goraino beteta duzula erabiltzen.

Platerak tresnan sartu baino lehen pixka bat garbitu behar badituzu, ur hotza erabili.

— Labea

Ez ireki benetan irekitzeko beharrik ez baduzu; irekitzen duzun bakoitzean barneko energiaren %20 galtzen da.

Egostea bukatu baino lehenxeago itzali labea; barneko beroa nahikoa izanen da.

— Etxetresna txikiak

Lisagailua, zukugailua edo txigorgailua erabiltzen ez dituzunean entxufea kendu. Telebista, musika katea, bideoa... ez utzi stand by funtzioan (argi gorritxoarekin). Erabat itzali. Ahal dela, horiek guztiak lapur batera entxufatu, eta lapurra itzali horietako bakar bat ere erabili behar ez duzunean

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2006-04-04

x61pRelaContWAR

  • Azpilikueta , Asier
16514353

x61pViewCountWAR

10693

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR