detalle dokuteka-generico-fitxa

Nola ikusi arte erakusketa

Arte kritikaria argazki erakusketa bat ikusten ari da; kazetariak erakusketa hau , eta baita beste edozein arte erakusketa, ikusterakoan zein jarrera eduki beharko litzatekeen galdetzen dio.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]


ESATARIA: Edorta Kortadi, arratsalde on.
ADITUA: Arratsalde on.
E: lanean ari zara.
A: Pixka bat hasi naiz, hasi naiz. Oraintxe bertan hasi naiz. Lehenbiziko gela hau besterik ez dut ikusi, eta beno, interesgarria da. Europako galeria indartsu batzuk badaude, eta Madrilekoak ere bai. Euskal artista batzuk badaude, eta iruditzen zait interesgarria dela.
E: Ba gu ere lehenbiziko areto honetan geratuta gaude baina, baina aurrera jarraitu ezinik. Eman digutelako plano zehatz-zehatz bat, mundu guztiko artistak ekarri dituzten galeriak horiek guztiak, bakoitza non dagoen adieraziz. Baina zerbait gehiago behar dugu, Edorta. Behar dugu instrukzio-liburu bat. E, nola etorri behar da DFotora? Ze antiojoekin?
A: Ba nik uste dut bakoitzak daukan antiojoarekin, hoberena izaten dela toki guztietan, bai fotografian, pinturan, eskulturan edo arkitekturan, ez? Gauza da bakoitza... Joan Mirok askotan esaten zuen betidanik, sortu edo jaioz gero badauzkagula antiojo batzuk ipinita, eta ohituta gaude gauzak ikusten modu batean, ez? Eta interesgarria da harridura edo sorpresa hartzea edozer gauzarengatik, ez? Nik uste antiojorik gabe etorri behar garela gauzak ikustera, bakoitzak daukan bere ikuspegitik eta begiekin, eta beno, begirada zorrotza eta gustatzen zaizkigun gauzak ikustera, begiratzera eta sakontzera pixka bat. Ez, ez dugu askotan arte mailan ez du balio lehenbiziko begirada batek, askotan gustatzen zaigu zer edo zer eta gero, bigarren ikuspegi batean iruditzen zaigu oso begirada azalezkoa dela. Eta alderantziz: gauza oso azala (sic) iruditu lehen begirada batean eta bigarrenean, hirugarrenean irakurtzen dugunean zer edo zer askoz gehiago halako autore edo argazki batetaz, ba gehiago sakondu dezakegu edozer gaitan.
E: Ikusle arrunt horri aholku praktiko batzuk emate aldera: dena ikusi beharra dago?
A: Hombre! Den- dena... Askotan zorabio bat sortzen du, ez? . Material asko dago. Hala ere, gero eta... feria hauetan nabarmentzen ari da, feria honekin gertatzen ari dena da, feria nahiko mugatuta dagoela: berek onartu egin dute ez galeria gehiegi ekartzea, Europa eta mundu guztiko jendea ekartzea, eta bestalde, nik uste dut bakoitza finkatzen ari dela bere atentzioa segun eta zer nahi duen erakutsi. Orduan, nik uste dut, beno, gauza guztiak ez dira ikusi behar, begiartu: "Hau gustatzen zait. Izena begiratu, baita ere titulua, teknika posible bada, gustatzen bazait, eta gero baita ere, askotan, ez du bakarrik balio nire ezagutzak, nire balioak, baizik eta zer edo zer irakurtzea autore horri buruz. Badaude rapport-ak, badaude boletinak, badaude liburuak... Orduan e, beno, nik zer edo zer jakiten badut autore honetaz, zer edo zer gehiago, ez bakarrik "gustatzen zait edo gustatzen ez zait," baizik eta maila horretatik, nik uste altuago, edo behintzat ikasi behar dugula zer edo zer gehiago hortik aparte.
E: Eta beharbada orduan interesgarria izan liteke bigarren bisita bat.
A: Ba bai. Beti bigarren begirada onuragarria da. Gauza guztietan bezala, jendearekin gertatzen den bezala, lehenengo begirada... askotan sartzen zaigu pertsona bat, oso egokia denez, lehenbiziko begirada batean (sic), baina bigarrenean, edo hirugarrenean edo ahoa irekitzen duenean, plaf, erortzen zaigu, ez? Eta nik uste dut e, autore gehienek teoria, teorizatzaileek behintzat beti eskertzen dute bigarren, hirugarren bat, eta baita ere, erreflexio pixka bat, ez? Gelditzea bakarrik "gustatzen edo ez zait gustatzen." Beno, hau zergatik gustatzen zait, edo ez zait gustatzen, edo ez zait interesatzen? Edo ederra da, edo zatarra da, edo egiazalea da, edo indartsua da, edo gogorra da, edo... maila asko dauka. Edertasuna ez da bakarrik begia osatzea.
E: Sumatu zaitut argazki bati baino gehiagori, atzera pauso batzuk emanda, handik begiratzen. Urrutitik ikustea komeni da?
A: beno, argazkiek badaukate gauza on bat. Hurbiletik ikusteko gauza dela (sic), ez? Badaude hizkuntza batzuek eskatzen dutena tarte bat edo espazio bat, ez? Adibidez, zinemara joaten bazara, lehenbiziko filetan oso hurbil zaude, eta barnean, filmaren barnean gelditzen zara. Fila seigarrena (sic) edo hor, izaten da hoberena, edo zortzigarrena. Argazkiarekin, normalean hurbiletik ikustea, nola oso zehatza den, oso laua, eta oso konkretua da, ba normalean oso argazki... Gaurko artistek argazki handiak  egiten dituzte, eta argazki batzuk begiratzeko edo dastatzeko askotan merezi du bi-hiru metro edo bost-hamar metro...Baina normalean ez da beharrezkoa...  "Ahora" (sic), beti kontuan izanik oso hurbil sartzen bazara argazkiaren gainean, "atrapatuta" bezala zaudela, ona da, distantzia bat hartzea ere komeni da,  eta asko urrutiratze bazara, ba, argazkiaren kanpoan (sic) gelditzeko arriskua daukazu.
E: Edorta Kortadi, barkatu zure lanean eten bat eginarazteagatik, eta mila esker, aholkuengatik.
A: Zuei.         
 
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2006-05-08

x61pRelaContWAR

  • Kortadi, Edorta
16513841
00:05:56

x61pViewCountWAR

3599

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR