detalle dokuteka-generico-fitxa

Lo gozoan...


Lo egitea, behar-beharrezkoa da guretzat. Hala ere, ondo lo egitea ez da hain erraza. Beraz, pijama jantzi (edo erantzi) eta adi-adi irakurri.

Gauza ederra da lo egitea! Gauean, ohean sartu eta goxo-goxo lo hartzea bezalakorik ez dago. Hala ere, jende askok lo egiteko arazoak edukitzen ditu. Zuri ere gertatuko zitzaizun noizbait, ohera sartu, eta loak hartu ezinik egotea. Hemen dituzu sekretutxo batzuk, zerraldo gelditzeko.

1.- Lotara sartzeko orduan aldaketarik ez egitea komeni da. Egunero, antzeko orduetan oheratu eta esnatu, gorputza horretara ohitzen baita (gaupasa egitea eta hurrengo gauean oheratzea tranpa da, adiskide).

2.- Lo egiteko lekuak atsegina eta erosoa izan behar du. Eta zuk nahi duzuna esango duzu, baina, unibertsitateko zelaia ez da ez atsegina, ezta erosoa ere!

3.- Ariketa fisikoa egiteak nekatu egingo zaitu, eta gauean errazago lo hartuko duzu (gauez ariketa fisikoa egiteak ere balio du).

4.- Ez edan alkohol gehiegi. Zorabioarekin berehala hartuko duzu lo, baina gauean askotan esnatuko zara. Eta biharamuna... latza izaten da gero!

5.- Goiz afaldu. Tripa bete-bete eginda oheratzen bazara, gaizki lo egin eta amesgaiztoak izango dituzu.

6.- Ezin baduzu lorik hartu, ez gelditu ohean bueltaka. Altxa zaitez, eta erlaxatuko zaituen  zerbait egin: telebista ikusi, liburu bat irakurri, edo musika lasai entzun (Rip-ek ez du balio).

Oharra: Hauek gomendio hutsak dira. Noizbehinka gaupasa eder bat egiteak ez dizu kalte handirik egingo!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2006-07-10

x61pRelaContWAR

16512912

x61pViewCountWAR

4527

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR