Dokuteka
Joxe Ramon Furundarena: Odol-transfusioak
Joxe Ramon Furundarena medikua da eta Donostia Ospitalean ari da lanean azken urteotan, Hematologiako Zerbitzuan.
Elkarrizketa odol-transfusioen inguruan antolatu du Euskadi Irratiko kazetariak. Kirofano batean, gauza nahiko arrunta da odol-transfusioen beharra sortzea, ebakuntza bitartean gaixoak odola galtzen duenean. Eta noski, odol hori ez dator zerutik, odol-bankutik baizik. Joxerra Furundarenak zalantza guztiak argituko ditu irratsaio honetan.
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
Osasunari eskaintzen diogun tarte honetara gonbidatu dugu Joxe Ramon
Furundarena. Donostia Ospitaleko medikua da, eta azken urteotan
Hematologiako Zerbitzuan ari da lanean.
Esataria: Egun on, Joxe Ramon!
Joxe Ramon Furundarena: Kaixo, egun on.
Esataria: Ongi etorri! Gaurkoan kirofano batean oso ohikoa den egoera batean jarri nahi dugu, oso ohikoa eta beharrezkoa den egoera batean; izan ere, odol-transfusioez hitz egin nahi dugu-eta. Pentsatzen dut hau egoera oso ohikoa izango dela kirofano batean, eta jakin nahi duguna da: filmetan eta ikusten dugun moduan, guztia prest egoten da hasiera-hasieratik?
J. R. Furundarena. Bai, bueno, odol-beharra, egoera oso ezberdinetan sor daiteke. Beharbada, bi taldetan jarriko genituzke edo sailkatuko genituzke behar horiek. Alde batetik, espero gabeko egoerak dira; ezin duzu jakin zein momentutan sortuko den beharra, baina sortu egiten da: izan daiteke paziente batek edo gaixo batek odoljarioa izan duelako, hemorragia bat: ez dakit, liseriketa-aparatuan edo pixarekin odola galtzen duelako...; erditze-momentua ere askotan hemorragia handiko egoera izaten da; istripu batengatik... Egoera horiek espero gabekoak dira eta, orduan, odola ahal den azkarrena preparatu behar duzu. Eta gero, daude, pixka bat, kirofanoetako egoerak: askotan, pixka bat, aurretik programatutakoak dira. Badakizu zein egunetan egin behar den ebaketa [ebakuntza] eta, orduan, aurretik eskatzen da odol hori eta prestatuta edukitzen da, kirofanora eramaten da eta han hozkailuan edukitzen da prest: ba, anestesistak ikusten duenean operatzen ari den gaixo horrek odol dezente galdu duela, han bertan-bertan edukitzen du prest odola. Kirofanoan ere baita, batzuetan, ebaketa presakakoak egin behar dira eta, beno, presaka preparatzen da dena, ezta? Baina bi talde horietan sailkatuko ditugu, pixka bat, beharrak.
Esataria: Eta zuen kasuan, aurreikusitakoa edo horrela bat-bateko egoera bat izan, zein izaten da prozesua? Nor arduratzen da odol-transfusio batean odol hori eskatzeaz? Zein prozesu jarraitzen du horrek kirofanora iritsi arte?
J. R. Furundarena: Bai. Beno, dena oso sistematizatua dago, ezta? Aurrena medikua da odol-beharra ikusten duena, ez? Orduan, gaixoarekin hitz egin behar du, esan behar dio -noski, ari gara kontziente dagoen gaixo batekin, bestela, familiako batekin hitz egingo luke-, baina esan behar dio transfusio beharrean dagoela, eta, orduan, baimen sinatu bat lortu behar du, gaixoak baimena eman behar du transfusioa egiteko. Ondoren, agiri edo formulario jakin bat bete behar du, gaixoaren izen-abizenekin, zein gelatan edo kirofanotan dagoen, zenbat unitate eskatzen dituen. Gero, baita presaka nahi duen edo, badaezpada, erreserbatuta edo gaixo batentzat erreserbatuta uztea nahi duen, edo, presarik gabe, goizean eskatu eta arratsaldean jartzeko odola den zehaztu beharko du agiri horretan.
Esataria: Hori guztia zehatz-mehatz adierazi behar da?
J. R. Furundarena: Bai. Agiri hori, orduan, iristen da ospitaleko odol-bankura, eta odol-bankuan egiten dutena da datu-base batean begiratu gaixo hori aurretik ezaguna den: odol-taldea aurretik egin zaiolako, edo beste transfusioak jaso dituelako, edo ohar berezi batzuk sartuta dauzkalako, ba, ez dakit, erreakzioak izaten dituelako transfusioekin edo ohar bereziak. Orduan, hori begiratu eta gero, odol-taldea egiten zaio eta behin bere odol-taldea jakinda, prestatuko zaio bere odol-talde berdineko odola eta lehen aipatu dugun eskaerarekin, medikuak, baita, bidali behar ditu gaixoaren odol-lagin batzuk, eta lagin horiekin gurutzatzen da, hor erreakzio bat egiten da odol-poltsako beste lagin batekin. Horri deitzen zaio "proba gurutzatua" egitea. Proba gurutzatuak negatiboak baldin badira, erreakziorik ez dago, orduan, odol hori konpatiblea dela esaten da, eta, ja, etiketa bat jartzen zaio gaixoaren izen-abizenekin eta datu guztiekin, eta abisua pasatzen da kirofanora edo zerbitzura, ba, odola prest dagoela. Eta odol-poltsa hara eramaten denean, hango erizainak aurrena egin behar du baieztatu odol-poltsan doazen datuak eta gaixoarenak bat datozela, hori oso garrantzi handikoa da. Gero bizi-konstanteak hartuko dizkio gaixoari -pultsua, tenperatuta eta tentsio arteriala-, transfusio-ekipoa ziztatu poltsari eta, ja, transfusioari hasiera eman. Normalean ordubete edo ordu eta erdian jarriko dio poltsa, baina, bueno, beharra oso larria baldin bada, oso azkar jarriko zaio transfusioa, edo zenbait gaixotan mantsoago ere bai. Eta bukatu ondoren, berriro bizi-konstanteak hartuko dizkio erizainak, dena apuntatu eta horrela bukatuko da transfusioa.
Esataria: Ez dakit gertatu ote litekeen odol-talde horretako odolik ez izatea? Halakoetan zer egiten duzue? Edo ez da gertatzen?
J. R. Furundarena: Bai, bueno, ospitale bateko odol-bankuan badakigu zenbat odol kontsumitzen den, batez beste, egunero, eta orduan, hango hozkailuetan, gordailuetan, badakigu zein odol kopuru minimo eduki behar dugun. Orduan, normalean, edukitzen da odol-talde guztietako odola eta bakoitzari bere odol-taldekoa jartzen zaio. Baina odol-taldearen arabera ere, bigarren eta hirugarren aukerak ere eduki ditzakegu. Odol-talde garrantzitsuenak dira 0, A, B eta AB, eta gero, baita, kontuan hartzen da Rh-a positiboa edo negatiboa den. Horiek konbinatuz sortzen dira odol-taldeak. Zu izan zaitezke 0 positiboa, edo AB negatiboa... Badaude gero beste azpitalde batzuk, baina normalean ez dira kontuan hartzen. Orduan, 0 taldeari beti 0 taldea jarri behar zaio. A taldeari jarri behar zaio lehenengo aukera bezala A, baina baita 0 onartuko du. B taldeari B, edo 0 taldea baita. AB taldea da zorte handien daukana, ze onartzen du dena, bueno, lehenengo aukera AB eta gero ez baldin badaukagu AB, ba, A edo B edo 0. Eta Rh-a? Ba, positiboari biak jarri diezazkiokegu, bai positiboa eta bai negatiboa, eta negatiboari beti negatiboa jarri beharko genioke.
Esataria: Bai, aukera bat baino gehiago badirela. Odola transfunditzeaz ari gara, baina horrek zer esan nahi du? Odola bere ezaugarri guztiekin transfunditzen da? Ala gerta liteke odolaren ezaugarri jakin batzuk bakarrik transfunditzea?
J. R. Furundarena: Bai, pixka bat hori ulertzeko, hasiko nintzateke esplikatzen, odol-emaile batek odola eman duenean, ba, odol osoa eman duela esango genuke. Orduan, ematen du odola poltsa batera eta poltsa hori dago komunikatuta hoditxo batzuekin beste bi poltsarekin. Hor zentrifugazio batzuekin eta horrela, egingo duguna da odol osoa hiru osagaitan banatu. Poltsa batean utziko ditugu globulu gorriak; globulu gorriek balio dute biriketatik gorputzeko ehun ezberdinetara oxigenoa eramateko, eta, orduan, globulu gorri horiek kontzentratu bezala egiten dira eta horri deitzen zaio "globulu gorri kontzentratua". Gero, bigarren poltsa batean jarriko ditugu plaketak; plaketak dira globulu txiki-txiki batzuk eta odolbildua formatzeko beharrezkoak dira. Hirugarren poltsan jartzen dena da plasma, eta plasma da odolaren zati likido hori, kolorekoa.
Esataria: Dena banatu egiten duzue beraz, osagai guztiak?
J. R. Furundarena: Bai, eta orduan, plasma ere behar da odolbildua formatzeko, koagulaziorako faktore edo substantzia berezi batzuk dauzkalako, baina hiru osagai horiek dauzkagu. Diferente gordetzen dira laborategian batzuk eta besteak, baldintza ezberdinetan, baina erabiltzen da, gaixo bakoitzaren beharren arabera, bat edo bestea.
Esataria: Tira, egia esan, amaitu egin behar dugu, baina, bukatu aurretik, gauzatxo bat argitu nahi nuke: odol artifiziala lortzeko aukerarik bada?
J. R. Furundarena: Ba, saiakera asko egin dira, baina, oraingoz behintzat, ezer eraginkorrik ez daukagu. Odol artifizialaz hitz egiten dugunean da, bueno, lehen esan dudan bezala, globulu gorriek oxigenoa eramaten dute biriketatik gorputzeko ehunetara, eta orduan nahi dena lortu da... globulu gorrien barruan dago hemoglobina -da proteina berezi bat, ba, oxigenoa eramaten duena-, eta orduan, hemoglobina horren antzeko zerbait lortu, edo bestela, globulu gorrien antzeko besikula edo poltsatxo batzuk oxigenoa eramango dutenak. Baina hori dena ez da batere erraza, ze biriketan hartu egin behar du, baina gero ehunetan askatu egin behar du, eta, bueno, hemoglobinak badaki hori egiten, baina edozein proteinak ez. Orduan, hemoglobina eraldatuak-eta erabili dira, baina atera diren produktu gehienak erreakzio, nahigabeko erreakzio handiak sortu dituzte edo oso inestableak dira. Globulu gorri normalak 120 egun bizitzen dira, eta kasu hauetan, igual, minutu batzuetan desegiten dira. Eta, beno, nahi dena lortu -eta egia da dirua inbertitzen ari direla oraindik horretan- da pixka bat egoera oso-oso larrietan, ba, ez dakit, istripu fuerte batean...
Esataria: Beste aukerarik ez denean, ez?
J. R. Furundarena: ...edo gerra-egoera batean, odol-poltsak ez dauzkazu eskura eta, beno, gutxienez produkturen bat eduki minutu batzuetan edo hor ordu horietan balioko dizuna oxigenoa garraiatzeko, ze azkenean heriotza iristen da gorputzeko ehunetara oxigenoa ez delako iristen, ezta? Eta globulu gorriak ez baldin badauzkazu oxigenoa garraiatzeko, ba, bueno, zerbait, hemoglobina antzeko bat, edo besikula berezi horiek edo zerbait eduki momentu hartan pertsona bizirik mantentzeko eta ospitalera iristeko.
Esataria: Tira, ba, espero dezagun zientziak hori epe laburrean lortuko duela. Joxe Ramon Furundarena, mila esker gurekin izateagatik eta hurren arte.
J. R. Furundarena: Zuei eskerrak.
Osasunari eskaintzen diogun tarte honetara gonbidatu dugu Joxe Ramon Furundarena. Donostia Ospitaleko medikua da, eta azken urteotan Hematologiako Zerbitzuan ari da lanean.

2006-09-22
-
Furundarena , Joxe Ramon
16511938
00:11:34
3234