detalle dokuteka-generico-fitxa

Agorafobia: bakarrik egotearen beldurra (I)

Biztanleen % 3k pairatzen dute agorafobia. Gehienak emakumezkoak dira.

Azken aste hauetan, antzeko egoera zuten bi neska etorri zaizkit kontsultara: edozer gauza egiteko norbaiten laguntza behar dute. Lanera joateko ere norbait behar zuten. Diagnostikoa garbia zen: agorafobia. Biztanleen % 3k duten arazoa da. Horien artean gehienak emakumeak dira.

Agorafobia duten pertsonek beldurra diote bakarrik egoteari, eta ezin dira etxetik urrun egon. Jendez gainezka dauden lekuetan ere, ikaratu egiten dira: dendak, autobusak, tabernak... Ikara horren ondorioz, leku eta egoera horiek saihesten saiatzen dira. Denborarekin, hori ohitura bihurtzen da. Sarritan hobeto sentitzen dira ezaguna edo konfiantzazko den norbait alboan dutenean. Etxetik irteteko ere pertsona horren beharra dute. Arazo nahiko ugaria da, biztanleen artean % 2-3 artean, eta hirutik bi emakumeak.

Dakigunagatik, agorafobiak ez dauka inolako loturarik buruko gaixotasun larriekin, ezta gaixotasun fisikoekin ere. Sarritan, sasoiz ahul gaudenean, gaixotasun baten ondoren edo haurdunaldiaren ostean gertatzen da.

Hasiera batean gorputzak erreakzio ikaragarria izaten du eguneroko egoeren aurrean: izua, beldurra. Ondoren, erantzun fisikoa dator: bihotz taupada azkarra, zorabioa, ihes egiteko gogoa, izerdia... Horrek kezka sortzen du pertsona baten barne pentsamenduetan. Bukatzeko, erreakzioa gertatu den lekuak saihesten hasten da.

Hori ulertzeko, demagun auto istripu bat sortzeko arriskuan izan garela. Zorionez, ez zaigu ezer gertatu. Alabaina, sustoa itzela izan da. Gutxigatik ez dugu gure nahiz beste batzuen bizitza arriskuan jarri. Gure bihotz taupadak indartsuak eta arinak izango dira une horretan. Gure urdaila ere gogaitu egingo da. Ziur asko dardarka hasiko gara. Halako egoera batean izaten den erantzuna aldatu egiten da pertsona batetik bestera. Baina, urduritasuna beti izaten da.

Agorafobian, gorputzaren erantzuna sekulakoa da. Gaixoa arrisku bizian sentitzen da uneoro. Egoera oso larria denean, agorafobia dutenak elbarri bilakatzen dira funtzionalki. Ezinbestekoa dute lagunen nahiz senideen laguntza.

Hurrengoan aztertuko dugu nola lagundu eta zer egin kasu hauetan.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2006-10-10

x61pRelaContWAR

16511442

x61pViewCountWAR

4626

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR