detalle dokuteka-generico-fitxa

Hortzak nola garbitu

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
                           Kontsultan: HORTZAK NOLA GARBITU
Pediatra:    Oso hortz politak dauzkazu, Miren. Egunero garbitzen al dituzu?
Miren:    Bai, gauero. Ohera joan aurretik eta goizetan garbitzeko esaten digu amak, baina nik gauean bakarrik garbitzen ditut.
Pediatra:    Ez dago gaizki, baina ez da nahikoa. Egunero, gutxienez, goizez eta gauez garbitzea komeni da. Eta hobe jatordu bakoitzaren ondoren garbituko bazenitu.
Miren:   Bai, baina nik eskolan bazkaltzen dut eta han ez daukat hortzetako eskuilarik.
Pediatra:    Ba, nik oparituko dizut bat motxilan gordetzeko. Horrela, beti izango duzu bat eskura. Begira, hauxe! Gainera hortzetako pasta ere badu.
Miren:   Eskerrik asko. Eskolako komunean garbituko ditut hortzak.
Pediatra:    Oso ondo. Dena den, gaur esplikatu nahi dizut hortzak nola garbitu behar diren ahoan zikinkeriarik ez geratzeko. Zure eskuila aterako dugu zorrotik eta ariketatxo bat egingo dugu. Tori ispilu hau eta hartu esku batekin eskuila eta bestearekin ispilua, bai?
Miren:    Bale!
Pediatra:   Ahoa ireki eta jarri eskuila goiko hortzen parean, ahoaren lerroarekin paraleloan eta hasi zirkulu-erdiak egiten, goitik behera mugituz, hondarrak kanporatzeko.
Miren:    Horrela?
Pediatra:    Bai, bai, oso ondo ari zara. Hori egin behar duzu goiko hortz guztiekin. Hasi ahoaren erditik eta eskuineko aldera mugituz joan, atzeko haginetaraino iritsi arte. Gero, berriro itzuli erdira eta hortik hasita ezkerrera mugitu behar duzu eskuila, ezkerraldeko azken hagineraino. Hortzen aurrealdetik eta atzetik ere bai.
Miren:    Banan-banan garbitu behar al ditut?
Pediatra:    Ez da beharrezkoa, binaka eginez gero nahikoa da.
Orain, eskuila beheko hortzen aurrean jarri, lehen bezala. Aurreko aldea berdin garbitu behar duzu, baina alderantzizko mugimendua egin eskuilarekin, behetik gorakoa, hondarrak kanpora ateratzeko. Eta barrualdea ondo garbitzeko, eskuila hortzoiaren parean jarri behar duzu eta hortzen punta aldera eraman. Begiratu ispiluan, ikusten duzu?
Miren:    Bai, bai (ahoa irekita hitz egiten du)
Pediatra:   Ea, ba, orain eskuila haginen gainetik pasatu behar duzu: murtxikatzeko erabiltzen duzun aldearen gainean jarri eta paraleloan mugitu behar duzu, atzetik aurrerako mugimenduak eginez.
Miren:    Goian eta behean, ezta?
Pediatra:    Bai, bai, jatean bi aldeak zikintzen dira-eta.
Eta amaitzeko, eskuila mingainaren gainean jarri behar duzu eta barrutik kanpora pasatu, hor dauden mikrobioak ondo kentzeko.
Miren:   Hazkura ematen du!
Pediatra:    Bai? Barre egizu orduan!
Tira, eta ez ahaztu ur askorekin ahoa ondo garbitzea, pasta guztia kentzeko.
Miren:    Baina ez diot pastarik jarri!
Pediatra:    Ez, orain eskuilaren mugimenduak bakarrik erakutsi nahi nizkizun. Zuk gero, etxean, pasta pixka bat jarri behar diozu hasieran eta horrekin ondo-ondo garbitu.
Miren:    Aaah! Bale, bale...
Pediatra:    Bueno, ba... badakizu egunero ondo garbitzeko zer egin behar duzun. Erraza da ezta?
Miren:    Bai!

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

2006-11-21

x61pRelaContWAR

16511069

x61pViewCountWAR

2972

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR