Dokuteka
Erretzeari uzteko aholkuak
Lehenengo egunotan ohitura batzuk aldatu egin beharko dituzu. Pixka bat gogaikarria bada ere, gogoan izan ez dela beti horrela izango.
Dutxa hartuz hasi eguna, bizigarri bikaina da-eta.
Kaferik gabe gosaldu. Fruta edo fruta-ura ugari hartu. Bazkaltzeko eta afaltzeko, janari arinak eta B bitaminaz aberatsak direnak hartu: barazkiak, frutak eta zerealak, esaterako. Janari astunek edo gehiegi ondutakoek ez dizute lagunduko, zeure buruaren gaineko kontrola gutxitzen baitizute.
Garbitu hortzak otorduen ostean. Hobe duzu ez esertzea eta atsedenik ez hartzea. Ahaztu irratia eta telebista. Orduantxe duzu gustuko duzun eta tabakoa ahaztaraziko dizun zerbait egiteko garai egokia.
Ur asko edan egun osoan, nikotina zeure gorputzetik kanporatzeko modurik onena da. Ez edan kaferik eta alkoholik: zure zigarroen "lagunak" izan dira.
Ahal baduzu, egunero paseatu eta ariketa egin aire zabalean.
Saia zaitez , batez ere, erretzen ez duten pertsonekin egoten. Aisialdian joan zaitez erretzea galarazita dagoen lekuetara (zinemak, erakusketa-gelak, liburutegiak).
Zeure poltsan edo patrikan gauzatxoren bat edo beste eraman, eskuei zerbaitetan jardunarazteko.
Zenbaitetan txiklea lagungarri izango zaizu beharbada.