New York Sun Works

Sagar handiko injinari talde batek proiektu berri bat abiarazi du: baratzak hirian bertan jartzea. Honela janaria eskuratzeak dakarren zama energetikoa txikitu nahi dute.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Hitz egin dezagun proiektuaren nondik norakoa, eta gero hitz egingo dugu.  

Kazetaria. Ba izan da ONG (GKE) bat, New York Sun Works izena du ONG honek, Dira ba bueno, ingenieri-talde (ingeniari-talde) bat, ez? Eta, eta energia berriztagarrietan lan egiten duten ingenieri-talde bat dira, ez? Eta bueno, proiektuak egiten dituzte ba, ba bueno, batez ere hirietan, teknologia erabiltzeko ba ingurugiroari ahalik eta kalte gutxien egiteko, ez? Eta bueno, okurritu zitzaien… Ba bueno, badakizue orain klima-aldaketaz asko hitz egiten dela, eta, eta bueno, egin diren ikerketak ikusita eta, ikusi zuten ba klima-aldaketan eragin handia daukan zerbait dela, bueno, garraiobideak, ez?, kamioiak eta, eta itsasontziak eta, eta hegazkinak, ez?, horiek sortzen dituzten C02 gasak.  

Eta horiek asko erabiltzen dira batez ere ba bueno, barazkiak toki batetik bestera eramateko, batez ere hirietara, ez? Eta orduan pentsatu zuten, bueno, ba hirietara barazkiak ez eramatea. Hori, hori nola lortu dezakegu? Ba hirian bertan barazkiak hazten [haziz]. Eta hori nola egingo dugu? Ba, ba, energia gehiago, asko  ez erabiliz, toki gutxi hartuz. Hori nola egingo dugu, ez? Eta orduan okurritu zitzaien ba berotegi (negutegi), berotegi honen kontua. Ze(ren) lur oso gutxi erabiltzen dute, nekazaritza hidrofonikoa da. Ura erabiltzen dute, baina kasu honetan Hudson ibaitik ura ateratzen dute, eta gero garbitu egiten dute. Eta gero ba ur hori [horrek] zirkulatzeko eta berotegia aireztatzeko ba alde batetik erabiltzen dute haizearen indarra eta bestetik eguzkiaren, eguzkiaren indarra. Beraz, ez du inolako kutsadurarik eragiten. Eta momentuz, ba bueno, zera horretan, barkaza (gabarra) horretan jarri dute, baina ideia da eraikinetako, hirietan, eraikinetako teilatuetan jartzea baratze hauek.  

Esataria. A bai! Bai. Bai.     

B2
2007-05-30
16508973
00:01:45
2718