detalle dokuteka-generico-fitxa

Ondarea, turismoa eta etorkizuna

Ondarea aurrekoek utzi digutena da. Hori ondorengoei pasa behar diegu, baina hori behar bezala egiten al dugu? Egiten ditugun berrikuntzek askotan kalteak sortzen dituzte ondarean, baina etorkizunari ere begiratu behar zaio.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Sei minutu iluntzeko 8etarako. Munduko 7 marabilla berriak… Izango duzu aditzera, seguru. Oraintxe izendatu berri dituztelako mundu mailako egitasmo handi batean. Eta orain jakin dugu turismo-agentziak ari direla jada horiek denak ikusteko eskaintza egiten. Ba horrek kulturari, kultur ondareari mesede baino kalte gehiago egiten dio, Euskal Herriko Unibertsitateko Udako ikastaroetan gaur entzun dena. Jone Larrañaga, arratsalde on.  

Jone Larrañaga kazetaria. Agustin Azkarate, arratsalde on. 

Agustin Azkarate (EHU). Arratsalde on.  

Jone Larrañaga. Kultur ondarea kontsumorako gai baino askoz gehiago da, hortaz.  

Agustin Azkarate. Bai. Badugu arrisku hori. Gaur turistak dira nagusi mundu honetan, beraiek agintzen dute, eta askotan ondarea ematen du beraien zerbitzura jartzen dugula. Eta hor badago arrisku bat. Ondarea oso gauza serioa da. Ondarea da gure arbasoengandik jasotzen duguna, ondarea da gure, gure memoria, ondarea da gure aurretikoek utzi digutena eta guk gure gerokoei utzi behar dieguna, eta ezin dugu jolastu ondarearekin, ez? Orduan, gauza… Askotan ondarea gauzatu egiten da, hau da, esango nuke gaztelaniaz “kosifikatua”, bilakatzen dugu zerbait saltzeko prest dagoena, ez? Eta hor dago arriskua eta horretaz hitz egin dugu pixka bat, ez?  

Jone Larrañaga. Adibide asko aipatu dituzu gaur goizean eskaini duzun hitzaldian. Eta okerrenen artean Bilbon egiten ari diren basakeria aipatu duzu. Memoria historikoz hustutzen [husten] ari ote diren Bilbo.  

Agustin Azkarate. Bueno, ni bizkaitarra naiz. Hori bilbotarrek entzuten badigute haserretu egingo dira. Ez. Beti gauzak, nolabait… Exenploak (etsenpluak) jartzen direnean ba jartzen dira, hola, exenploak (etsenpluak), ulertzeko moduan, ez? Eta ez. Nik esan dudana izan da beti arrisku hori hor dagoela, ez? Ze(ren) gerora begiratzen badugu iragana ahaztuta, gero hori oker eraikiko dugu, ez?   

Bilboren kasuan, nik aipatu dut, eta gainera egia da: uste dut. Ba hor ibaiaren inguruan eta, batez ere lehen industria eta zegoen eskualde horretan, batez ere ja(da) kanpoalderantz, hor bazegoen memoria, memoria bat, XIX. mendeko memoria, langilerien memoria, eta askotan memoria hori ba nolabait galtzeko… 

Jone Larrañaga. Estali egin da nolabait.  

Agustin Azkarate. Estali egiten da. Edo gauza batzuei fokoa jartzen diegu eta beste gauza batzuei argia kentzen diegu, ez? Eta pues (bada), horren inguruan zen nire erreflexioa, ez?    

Jone Larrañaga. Dena den, baten batek baino gehiagok leporatuko dizu kontserbazionismo hutsean geratuz gero ezin dela aurrera egin: Erroma ez litzateke hiri moderno bat izango, Iruñea ere ez, gerturago etorrita…   

Agustin Azkarate. Klaro (jakina), baina horregatik esan dut baita ere ni ez naizela batere kontserbazionista, ni gizon pragmatikoa naiz, praktikoa naiz, ez? Nik eskatzen dudan gauza bakarra da ba zerbait jaso badugu gure arbasoengandik horren memoria gorde egin behar dugula. Horrek ez du esan nahi jaso dugun bezain txarto, edo ondo, edo zegoen moduan pasatu behar dugunik, baizik eta horren memoria nolabait gorde egin behar dugula. Gero, nahi badugu jaso dugun horrekin teatroa bihurtu edo taberna bihurtu, edo en fin (finean), behar duguna egin, ba egin dezakegu. Baina gorde dezagun, mesedez, jaso dugun memoria hori jaso dugun moduan, eta transmititu ere jaso dugun moduan, ez?  

Jone Larrañaga. Eta horretarako, aipatu duzu baita ere ego dezente jaitsi beharko genituzkeela: arkitektoak zenituen hizpide.  

Agustin Azkarate. Arkitektoek ba askotan pentsatzen dute beraien parte hartzea eraikin historiko batean, nolabait eraikin horretan geratu egin behar dela bere izena, nolabait hor agertu behar dela… 

Jone Larrañaga. Horrek emango diola izaera… 

Agustin Azkarate. Efectivamente (Noski). Eta askotan ez dira konturatzen eraikin historiko baten gauzarik ederrena eraikin horrek mantentzen duen historiaren memoria dela, ez? Eta azken finean, bai arkitekto hori, edo bai nik, ateratako moduan edo ez garela baino, ba hori, eraikin horren historian zehar pasatu izan diren ba, en fin, potx (luzapen?) batzuk, ez?  Ez dugu aldatu behar eraikin horren historia, gure izena nolabait goraipatzeko, edo. 

Horrelako, horrelako exenploak (etsenpluak) gertatzen dira askotan gure gizartean. Ba Abiadura Handiko Trena egin behar da eta horrek, ez dakit, pasatu behar du hemendik edo handik, eta horrek suposatzen du ba arazo bat, ez?, edo autobide bat, edo, en fin, edo plaza bat… Parking bat egin behar dugu… Oraintxe, Gasteizen bertan…  

Gauza hauen inguruan, ez dakit… Askotan hartzen dira oso erabaki, en fin, dramatikoak, ez? Nik uste dut arkeologoek edo kultura-munduan mugitzen garenok izan behar dugula pragmatismo hori, flexibilitate hori askotan, ba gure gizarteak aurrera egiteko behar dituen ekintzak nolabait onartzeko, eta bultzatzeko baita ere… Eta beste aldetik, bueno, gure ondarea hor dago, eta ondare hori ezin da sekula ere jarri interes pribatuen pean. Ez dakit esplikatzen ari naizen. Hau da, enpresa batek dirua egiteko, en fin, dirua egitea zilegi da… Enpresa batek bere negozioa egiteko ondarea arriskutan jartzen badu, ba ez da erraza justifikatzea negozio hori. Baina gizarteak bere gerorako, bere azpi-egituretarako eta bere iragana hobeagotzeko egin behar badu zerbait eta zerbait horrek eskatzen baditu nolabaiteko sakrifizio batzuk, ba onartu beharko dira sakrifizio horiek, ez? Orduan, hor oreka bat aurkitu behar dugu beti, ba hori, gizarteak nolabait behar duen [dituen] gauzen artean eta, nolabait, ondareak eskatzen duen kontserbazio-izpiritu horrekin, ez?  

Jone Larrañaga. Oreka zaila da hain zuzen ere… 

Agustin Azkarate. Oreka zaila da, eta oreka hori beti egongo da hor, kili-kolo. Eta debateak eta eztabaidak beti izango dira orain eta ehun urte barru, ez? Ni, katedratiko moduan eta ondarearekin kezkatua den gizon moduan, ba ahalegintzen naiz beti nire ikuspegiak ez inposatzen baina nire konbikzioak ez saltzen erraz. Orduan, denok berdin egiten badugu, ba bueno, agian lortuko dugu gauzak hobeagotzea, ez?    

Jone Larrañaga. Ba mezu horrekintxe geratuko gara. Agustin Azkarate, EHUko Arkeologia katedraduna, eskerrik asko.  

Agustin Azkarate. Eskerrik asko zuei.     

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B2
2007-07-19

x61pRelaContWAR

  • Azakarate, Agustin (arkelogoa)
16508710
00:06:15

x61pViewCountWAR

4929

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR