Noiz gara sortzaileago?

Ba al dakizu eguneko zein ordutan izaten garen sortzaileago? Ideia berritzaileak sortzeko zein diren baldintza egokienak aztertu dituzte. Zuk ere ideia onenak dutxan izaten al dituzu?


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Ideia berriak noiz eta non bururatzen zaizkigun aztertu dute. Lantokitik kanpo: bulegorik ez da inondik agertzen. Zer ikusten da egoera perfektuan, Nagore?

Esataria 2. Dutxa ikusten da. Aromaterapiaren eragina izango da akaso, baina arazo zaharrei konponbide berriak aurkitzeko ez dago biluzik eta ur azpian egotea baino hoberik.  

1.500 negozio-gizon eta –emakumeri egin diete galdera, Crowne Plaza hotel-kateakoen enkarguz, eta sortzaileenak dutxan direla erantzun dute. Inolako zalantzarik ez. Eta zuk aipatu duzuna, Manu, burutazio onenak lantokitik kanpo izaten dituztela.  

Emaitzak nahikoa begi-bistakoa ematen du, horrela esanda. Baina enpresa-aholkulari baten iritzia ere jakin nahi izan dugu. Eduardo Aranak egin digu honen irakurketa.  

Eduardo Arana enpresa-aholkularia. Aisialdian, edo behintzat  lantokitik kanpo. Ze(ren) azken finean, ba pixka bat igual lasaiago zaude. Eta ez daukazu momentuko, eguneroko edo minuturoko dauzkazuen, dauzkazun arazoak. Eta orduan ba sormena, nik uste dut askoz ere garbiago sortzen dela. Bai.  

Ba ez da papera edo zure ordenagailua eramatea bakarrik(an). Zer(en) askotan ba sormen hori da ba ideia bat edukitzea ba makina bat hobeto eramateko, edo zenbaki batzuekin bueltaka zaude eta ez duzu ikusten zein den arazoa ba semeko (zenbateko?) horiek bere lekuan edukitzeko. Eta horrek behar izaten du, ba bueno, ba askotan arazo hortatik(an) (horretatik) edo momentu horretatik kanpo egotea.  

Nik uste dut ideia onak, edo ba zenbait arazo konpontzeko momentuak, gehiago dela lasaitasun horren beharra. Ideia onak edukitzeko, ba mantenduko dugu, pentsatzen dut… Edo motoan ibili edo bizikletan edo pasieran irteten duzunean, ba enpresarioak, edo enpresa-munduko zuzendari bat [batek] beti erabiliko du tartetxo hori, etorriko zaio ondo bere burua garbitzeko ideia berrietaz [berriekin].  

Esataria 2. Bizikleta estatikoan gabiltzala edota lorategia baldin badaukagu, loreak ureztatzen ari garenean, laneko kontuez pentsatu eta seguruenera ba sormena piztuko zaigu.  

Esataria 1. Bai.  

Esataria 2. Gero eta gehiago erabiltzen da imaginazioa (irudimena) bultzatzeko lana inguru naturaletik ateratzearen joera hori, bilerak aparteko lekuetan egitea, landetxe batean, paintball-saio baten ondoren, edota oinez goazela… Ba joera honetaz ere galdetu diogu enpresa-aholkulariari.  

Eduardo Arana. Pixka bat hori ere bai da, pixka bat gaur egun dagoen teknologia, esan dezagun edo Amerikar Estatu Batuetatik datorren zenbait filosofia, ez? Askotan bilerak, enpresa batean egiten dituzunean bilerak sortzen zaizkizu sei, zazpi, zortzi lagun elkartzen direnean, bakoitzak ditugu poltsikoko telefonoak, han bertan dagoen telefono fijoa… (finkoa); langilea ez dakit zertara jotzen dela [duela] despatxura, bilduta zauden lekura… Orduan jendeak lana lasaiago egiteko, atera leizkezu [ditzakezu]. Bai? Baina azken finean, pitin bat baita ere da disziplina-maila, ez? Enpresa batek disziplina-maila bat baldin badauka eta bere bilera-gelara inor ez baldin bada sartzen, telefono mugikorrik ez baldin badago, eta abar. Baina jendeak eduki leike (liteke) burua pentsatzen, “behean, tailerrean, eske (izan ere) makina geldituta daukat”. Orduan bai, horretarako ateratzea jendea, edo aste-bukaera batean ez nuke esango, baina bai igual arratsalde batean ba leku desberdin batetara, ba bueno, ba telefono mugikorrik gabe, makina ez daukazu inguruan, jendea ez daukazu inguruan… Besterik ez dago, bilera dago. Bilerako baldintzak jorratu behar dira, eta kito, ez? Orduan errazago emateko modua leike (liteke) zenbait plan edo zenbait estrategia jorratzeko moduan.  

Esataria 2. Eta bukatzeko, ordua jarriko diogu sormenari. 12 ordu itxoin beharko dugu ideiak bor-borka izateko. Iluntzeko 10ak da ordu onena. Momentu horretan gara sortzaileenak. Auskalo zergatik.  

Eduardo Arana. Ez dakit zergatik(an), baina baita ere ikasten ari ginenean irakurri nuen bere garaian, ikasteko momentu onenak iluntzeak direla, subkontzientea hobeto lantzen delako eta azkenengo momentuan begiratzen duzuena lo egin baino lehen, bertan gelditzen dela, ez?, finkatu egiten omen dela.  

Alde batetik(an) hori. Beste aldetik(an) iruditzen zait, ja(da) iluntzeko 10etan, eta igual askotan tripa ere beteta ere bai, afaldu ondoren, eta bueno, lasaitasun-puntu hori hartzen baldin baduzu edo, ez dakit, pasieran irteten duzulako edo…

Esataria 1. Um. Um. Bueno, noiz gara sortzaile?, non gara sortzaile?

Esataria 2. Bai, gauza bat da gainera, ideia on bat izatea baina gero akordatu egin behar.  

Esataria 1. Bai.  

Esataria 2. Eta inkesta honek nabarmendu duen beste ondorioetako bat emakumeek askoz ere gehiago gogoratzen dutela izandako burutazio hori gizonezkoek baino.  

Esataria 1. A bai? Gizonari ahaztu egiten zaio hori ere…

Esataria 2. Hori da.  

Esataria 1. Hori ere. 

B2
2008-10-21
16503231
00:04:33
3664