detalle dokuteka-generico-fitxa

Esperientzia Eskola: helduentzako eredu berri bat

Matia Fundazioak proiektu bati eman zion hasiera 1998ko maiatzean. Erretiroa hartzen den unetik, pertsona helduak egoera onean mantentzea eta norberaren gaitasunak garatzea dauka helburutzat egitasmo horrek. Esaterako, bizi-kalitatea hobetzea, parte-hartzea bultzatzea, etab.; horrekin batera, gizartea aberasteko asmoa azaltzen du aipatutako proiektuak.

Hasierako urratsak
Horren harira, 1999an ikerketa soziologiko bat eskatu zitzaion Elzo irakasleari. Ikerketa hori Gipuzkoako 55-75 urte bitarteko 1.007 pertsona helduri zuzendu zitzaien, eta bertan beraien lehentasunak, joerak eta zaletasunak islatu ziren.

Ikerketa horren emaitzekin, 1999ko ekainean proiektu berri bati eman genion hasiera: Zabaltzen proiektua, hain zuzen ere. Bertan, proiektuaren garapen egoki baterako helburu eta estrategiak definitu ziren.

Esperientzia Eskolaren proiektua oinarritzen da pertsona helduaren bizitza kontzeptuan eta horiek gizartean duten edo izan lezaketen parte-hartzean.  Erretiroa hartzean baldintza fisiko eta mentalak gordez, gizartean parte-hartze aktiboa, probetxugarria eta gogobetekoa lortzea du xedetzat. Era horretan, dudarik ez dago, norberaren errealizazioaren bidean aurrera egingo dugula eta, ondorioz, bizi-kalitate hobea lortu; bestalde, gizartearen aldeko asmoen sortzaile bihurtzen da.

Esperientzia Eskolaren helburuak
Hurrengo helburuak ditu Esperientzia Eskolak:
1. Erretiratuek aukera gehiago izatea informatuak egoteko, prestakuntza kulturala jasotzeko eta pertsona arteko harremanak eta parte-hartze soziala bultzatzeko; betiere, hori guztia zahartze egoki eta osasungarri bati begira.
2. Helduen gizartetik baliabide potentzialak ateratzea, berriro gizartera itzultzeko.
3. Gizartean parte-hartze aktiboa lortzea.
Egitaraua
Egitaraua beren lanaldi aktiboa amaitua duten 50 urtetik gorako pertsonei dago zuzenduta.
Prestakuntza-proiektu hau ezagutzaren alderdi praktikoan, integrazioan eta parte-hartze sozialean dago oinarrituta.
Ikasturteak urritik ekaina bitartean irauten du. Lehenengo sei hilabeteetan eskola-prestakuntza ematen da; azken hiru hilabeteetan, berriz, gizarte-ekintzetako proiekturen bat aurrera eramateko ahalegina egiten da, parte-hartze soziala sustatze aldera.
Esperientzia Eskolak badu amaiera -beste jarduera guztiak bezalaxe-, baina helduek beraiek erabakitzen dute noiz bukatu.

Hedatzen ari den esperientzia
Lehentxeago aipatu ditugun helburu horiek lortzeko, 2000. urtean sortu zen lehen Esperientzia Eskola Donostian, Matia Fundazioaren eta Donostiako Udalaren eskutik. Lehenengo eskola hartan lortutako arrakastari esker, esperientzia-eskolak hazten joan da urtetik urtera. 2001ean Ordizian zabaldu zuten bere Esperientzia Eskola; aldi berean, Esperientzia Eskolaren bigarren promozio bat hasi zen Donostian. 2002an, Lasarte-Oriako Esperientzia Eskolak hasi zuen bere ibilbidea. 2005ean, Zarautzen beste eskola bat gehitu zitzaien aurreko guztiei, 2006an Irunen eta 2007an beste bat sortu zen Tolosan. Aurten ere, garatzen ari dira esperientzia-eskolak aipaturiko herrietan, eta eskola hauei beste eskola berri bat gehitu zaie, hain zuzen ere Gipuzkoan osatzeke zegoen eskualde bakarrean: Eibarren.

  



Aitziber Indart, Zahartze Osasungarriaren Departamentuko arduraduna
Marta González, teknikaria
Raquel Muñoz, teknikaria
Garazi Elortza, koordinatzailea
Arritxu San Sebastián, koordinatzailea
Lierni Etxaide, koordinatzailea

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2008-11-27

x61pRelaContWAR

16502851

x61pViewCountWAR

2725

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR