detalle dokuteka-generico-fitxa

Facebook, tuenti... sare sozialak arriskutsuak al dira?

Gazteen artean lagunak ez dira kalekoak bakarrik, Interneteko Facebook eta antzekoetan dauzkaten lagun zerrendakoak ere badira. Baina, fenomeno berri hauek arriskutsuak al dira?

 

 

 

 

 

Irudia: Thomas Ulrich, Pixabay

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Denak beren buruari galdezka. Eta beste erabiltzaile batek esplikatu digu. Ane Santestebanek Facebooka erabiltzen du, eta hauxe da berak egin digun argazkia Armiarma sarearena.  

Ane Santesteban Facebook-erabiltzailea. Hasiera batean perfil edo profil moduko bat sortzen duzu eta bertan sartzen dituzu ba zure datuak, ba izen-abizenak, nongoa zaren, noiz egiten dituzun urteak. Azken, azken batean, urtero-urtero ba hori ere abixatu egiten dizu, eta ba zure lagunen urteak eta ba jakiteko noiz diren, gauzak erraztu egiten dizkizu. Eta normalean, ba eskatzen du baita ere korreo elektronikoko kontua sartzea. Nik orduan, kontaktuak ditut, ez? Eta nire korreo elektronikoa duten guztiei abisatzen die nik Facebook-a daukatela (daukadala). Orduan, nik ditut ere bai kontatu batzuk eta hor, horren arabera, ikus dezaket zeinek daukan Facebooka edo zeinek ez. Orduan, zer egiten dut? Ikusten dut nire lagun batek daukala eta orduan gonbidatzen dut email baten bidez; email bat iristen zaio, gonbidapen bat egiten zaio, e… 

Esataria 1. Han egoteko. Holako arrakasta nondik nora? Nola ulertu liteke? Zergatik? Galdera horrekin joan gara Euskal Herriko Unibertsitatera, eta Komunikazioa irakasten duen Miren Gabantxok erantzun digu.  

Miren Gabantxo irakaslea (EHU). Nik uste dut hor gertatzen ari dela [dena] da, Youtuben gertatzen den moduan, ba telebistan ikasitako, ba bueno, emozioen espektakulazizaioa (ikusgarritasuna) edo be (ere), ba gure emozioen, hau da, gure harremanen bitarteko emozioak  edo espektakularizatu (ikusgarri bihurtu) egiten direla sare sozial horietan, pantaila birtual horietan. Orduan, sare sozial horiek zertzuk dira? Ba Youtube edo izango bazen moduan baina modu mugatu batean. Zuk mugatzen duzu nortzuk diren zure ikusleak, zein den zure ikuslegoa. Eta orduan, ba zu eskaparate batean egongo bazinen moduan ba erakusten duzu zure bizimodua. Ba imajinatu, 17 urteko neskatila batentzako bere eredua bada erakustea modelo-gorputza daukala edo atera dela lagunekin eta bera oso ederra dela, ba hor jartzen ditu bere argazkiak.  

Esataria 2. Um. Kontzeptu hori deigarria da. Emozioak espektakularizatu egiten dituzte gaur egun gazteek.  

Esataria 1. Eta egiten den galderetako bat da ea horrela balioa galtzen ote duen laguntasunaren esanahiak edota kontzeptuak. Unibertsitateko irakasleak hara zer esan digun. Miren Gabantxo entzungo dugu lehendabizi eta Eider Ganboa ondoren.  

Miren Gabantxo. Galdera berbera egin dezakezu mundu fisikoaren inguruan, ezta? Noraino gure harremanak edo gure lagunak mundu fisikoan diren benetazkoak (benetakoak) edo diren, nik esaten dudan moduan, kleenex moduan edo erabiltzen direnak, ezta? Bueno, benetazko lagunak ikusi behar, ez?, zenbat ditugun, mundu fisikoan ere bai.  

Eider Ganboa irakaslea (EHU). Azterketa asko daude gai honen inguruan, Estatu Batuetan batik bat hemen baino. Hemen asko idazten da, baina bueno, ikerketa-aldetik gutxiago egiten da. Baina han oso hedatua dago aspaldi. Orduan ba esaten dute, ba bueno, hain kaltegarria berez ez dela, ez?, ze (zeren) hor dator beldurra askotan. Gazteek zer egiten dute? Zer ez duten egiten… Ba egiten dute, kalean egiten dutena baina beraiek ordenagailuan egiten dute. O sea (alegia), naturaltasun guztiz bizi dute. O sea, guretzako zerbait berria da baina, baina beraientzako ez. Beraiek ja ordenagailuarekin jaio dira, eta bueno, azkenean  ba kalean ba ezezagun batekin ez hitz egitea, dakiten bezala, ba Interneten, iguala. Azkenean, diferentzia handirik ez dago. Eta bueno, gainera, inkluso (are) ikusten diote etekin handiagoa ateratzen diotela, ari dira IKTren gainean abilezia asko garatzen, kreatibitatea… Beharbada, lehenago, ba zuk demagun idazlea zarela, zailagoa zen ba hori kaleratzea edo bueno, hori besteei jakinaraztea. Eta hori gaur egun askoz errazago egiten dute. Argazkia, musika baita ere… Bai. Bai. Oso, nik oso positiboa ikusten dut behintzat.       

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2009-01-15

x61pRelaContWAR

16502558
00:03:56

x61pViewCountWAR

5576

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR