Dokuteka
Lanbidez, "ospe garbitzailea Interneten"
Sarean argitaratutako informazio negatiboek gure ospea mehatxatzen dutenean, gure irudia garbitzeko sortutako enpresetara jotzeko unea da. Etorkizun handiko lanbidea omen da.
"Difamatu, zerbait geratuko da eta", zioen Goebbelsek, eta esaldi horrek zentzu gehiago dauka Internet garaian. Izan ere, norbaiten inguruan argitaratzen den guztia, hortxe geratzen da. Horregatik, sarean difamatutako pertsona edo enpresen izena garbitzen espezializatutako harreman publikoetako konpainiak sortu dira. Eraso zibernetikoen ondorioak arintzeko helburua duen negozioa da eta dirua ematen du. Reputation Defenderrek, merkatuan aitzindaria, milioi bat euro baino gehiago lortu zuen bere lehendabiziko urtean, 2006an.
Segundoko 10.000 bilaketa egiten dira Googlen. Interneten idazten denaren garrantzia argi uzten du horrek. Benetako bizitzan lehendabiziko inpresioak pisu handia baldin badauka, gauza bera gertatzen da sarean. Hortik dator, pertsona edo konpainia baten izena "googleatzean" agertzen denaren inguruko kezka.
Gaur egungo legeekin, ezin da eraso edo difamazioa esekita duen web gunea auzitara eraman, orrien kudeatzaileak ez baitira mezuen egileak. Benetako arduradunak topatzea, askotan, ezinezkoa izaten da, teknologiak nortasuna ezkutatzea ahalbideratzen baitie. Blogak hedatzen joan diren heinean, araudiaren arazoa ere handitu da. Gainera, arazoa ez dira sarean sortzen diren gezurrak soilik, albiste negatiboek ere oihartzuna zabaltzeko aukera paregabea dute Interneten.
Negatiboa estaltzen
Gure ospea zikindu dutenean, Reputation Hawk, International Reputation Management, Reputation Defender edo High Position bezalako enpresek hartzen duten lehendabiziko neurria honakoa da: adierazpen negatiboak agertzen diren webguneko kudeatzaileengana jo eta kentzeko eskatu. Askotan, horrekin nahikoa izaten da, baina informazioak zabaldu diren kasuetan, zerbitzu garestiago bat beharrezkoa da, 20.000 euroraino ere izan daitekeena.
Ospe edo izen konpontzaileen lana ez da mezu kaltegarriei erantzuna ematea, mezu horiek bilaketen azken postuetan lurperatzea eta bezeroari buruz Interneten dauden iritzi positiboak goian jartzea baizik. Horrela, iritzi negatiboak inor gutxi begiratzen dituen bilaketen azken postuetan geratzen dira. Hori lortzeko, web kokapenean jarduten duten enpresen metodo berdinak erabiltzen dituzte: beste web batzuetatik esteka gehien dituzten orriei lehentasuna ematen die bilatzaileak, beraz, informazio positiboetara ehunka lotura sortzen dituzte bilaketetan gorago ager daitezen.
Gero eta pertsona ospetsu gehiagok erabiltzen dituzte horrelako zerbitzuak. Are gehiago, baten batek bere irudia "garbi" mantentzeko langile bat dauka egunero sarea miatzen. Saia zaitezte Kate Moss edo Nicolas Sarkozy bilatzen.