detalle dokuteka-generico-fitxa

Erretirorako prestatzen

Gaurko jendeak, gu bizi garen inguruan behintzat, ikasten ematen du bizitzaren laurdena. Beste laurdena lan-munduan kokatzen da, eta ahal den mailarik altuenera iristeko ahaleginean. Horrela heltzen da 50 urteko mugara. Hortik aurrera, motibazioa jaitsi egiten da.

Erretiratuen kontuak
Motibazioak bi zutabe dituela esan ohi da: saria eta zigorra. Behin 50 urtez gero, zaila da saririk espero izatea -lehentxeago esana dugu kategoria profesionalak goia jo duela-. Era berean, ez da normala zigorren beldur izatea, hainbat urtetako eskarmentuari esker egin beharrekoak ondo egin baitira. Beraz, esan genezake etxera dirua eraman beharra beste motibaziorik ez dagoela jadanik.

Dena dela, bada krisialdien eraginez azkarregi erretiratu izanaren damuz bizi dena, bere autoestimuan gradu batzuk jaitsita; batez ere, erretiratu zitezen presionatu izan dietenen artean. Izan ere, kontu hori ez da sekula inoren gustukoa izan eta ezta izango ere.

Horregatik gertatu ohi da askotan, erretiratutako jendea erakunde altruistaren batean edo irabazi-asmorik gabeko erakunde batean sartzea. Erretiratzeko prestatzea deitzen zaio horri. Baina batzuetan ez da horrela izaten, baizik eta eguneroko lana errutina bihurtzearen ondorioa.

Bestalde, ez dago zalantzarik aktibo izaten jarraitzea dela bizi-kalitateari eusteko modurik onena. Horregatik, komenigarria da lehenbailehen erretiroa hartzeko sasoirako prestatzen joatea. Gure eginbehar guztiak bukatzen direnean, egitekorik gabe egotea saihestu behar dugu, kosta lain kosta.

Depresiora eta beste gaitz psikologikoetara ez ailegatzeko eman beharreko pausoen artean, bizitzaren aurrean daukagun jarrera aztertu eta landu beharra daukagu.

50 urtetik gorakoek ez dute planik
Espainiar Estatuko enpresarien % 6k soilik dituzte 50 urtetik gorako langileak erakartzeko edota mantentzeko neurriak. Europako beste herrialdeekin zein mundukoekin alderatuz gero, badago alde ederra; izan ere, horietan batez beste % 14 enpresek dituzte holako neurriak, eta Japonen kasuan, berriz, % 83k. Euskal Herrian, bereziki, enpresen % 4k dituzte 50 urtetik gorako langileentzako politika edota neurri bereziak. Neurri horien artean leudeke zereginen eta arduren birdefinizioa, lanordu eta lansarien malgutasuna, etab.

Orokorrean, enpresaren produktibitatea eta jakinduria ez galtzearren, planifikatu eta hartzen diren neurriak eta ordezkoak pertsona nagusien ezagutza, eskarmentua, leialtasun-konpromisoa eta lantalde ezberdinetarako adaptazioari begira -gazteak ez dituzten balioei begira, alegia- jarri ohi dira.

Politika publikoek ere badute eragina horretan, bertako jendeari "seme-alabak izan behar dituzu" leloaren politika esate baterako, aurrerapena hazkunde demografikoarekin lotzen dutelarik. Aitzitik, gizarte honen gakoa kontsumoaren eta produktibitatearen hazkundean datza; hau da, bi adierazle horiek gora egiten duten heinean, sortuko dira baliabide ekonomikoak. Beste kontu bat da, gero baliabide horiek ondo banatzea.

Enplegu egonkorrik ez, diru-krediturik gabe eta etxebizitzarik eskuratzerik ez daukaten gazteek gurasoen mende jarraitzen dute bizitzen, eta familiaren babesik gabe ezer gutxi egin lezakete. Bestalde, arazo handiak daude lana eta familia uztartzeko; beharrezkoa da, hortaz, arlo hori hobeto lantzea.

Beraz, labur esanda, sistema ekonomiko honetako baldintzak aldatu beharrean gaude, eta hori aldatzeko norberak aldatu behar du lehendabizi.

Erretirorako nola prestatu?
Norberak ikasi eta jakin behar luke nola geratuko den bere egoera erretiroa hartuz gero, alderdi fisiko, sozial eta ekonomikoen gainean hausnartuz eta landuz.

Diru-kontuetan, adibidez, Espainiar Estatuan lautik bat (% 25) "ondasunetan aberats" hiltzen da, baina diru-zailtasunekin bizi ohi ditu azken urteak.

Oro har, ildo hauek jorratu beharko genituzke:
  • Beste ezeren gainetik, jarduera fisiko, mental eta sozialean funtzionaltasunari eutsi beharko genioke, edo berreskuratu bestela. Horretarako, osasuna gaixotasunaren aurretik jarri beharko genuke, eta autozainketa, elkar zaintzea eta autogestioa sustatu.
  • Halaber, pertsona helduak gizarteratzeko garapen integrala sustatu beharko genuke,gizarte-laguntzen sare formalen zein informalen erabilera optimoa lortuz.
INGEMAtik erretiro garairako ikastarotxoak antolatzen ditugu, eta, besteak beste, urtero ematen ditugu Oñatiko ULMAko langileentzat.


Pablo Arrieta Aizpuru, INGEMAko prestakuntza-saileko teknikaria
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B2
2009-02-17

x61pRelaContWAR

  • Arrieta , Pablo
16502276

x61pViewCountWAR

3235

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR