Dokuteka
Oratoria
Oratoria hitzak aspaldiko garaiak, Greziako kultura klasikoa, gogorarazten badigu ere, gaur egun inoiz baino beharrezkoagoa da. Izan ere, gure jarduera asko ahozko komunikazioan oinarrituta daude.
Esataria. Gizakiok komunikatzeko dugun tresna nagusiari erreparatu nahi diogu Faktorian. Horretarako, Prakagorri elkarteko Gorka Aurre gonbidatu dugu. Helburua jendaurrean hitz egiten eta nahi duguna komunikatzen nola ikas dezakegun ezagutzea. Gorka, egun on.
Gorka Aurre, oratorian aditua. Egun on. Bai. Egun on.
Esataria. Gorka, oratoria hitza bera ez da oso hitz erakargarria, ezta? Jendaurrean hitz egiteko teknikak esanez gero, berriz, pertzepzioa aldatu egiten da…
Gorka Aurre. Bai.
Esataria. Guztiok izan dugulako gure bizitzan, ez dakit, beste pertsona batzuen aurrean gauzak azaldu beharra, ezta?
Gorka Aurre. Bai. Nik uste dut baietz. Bai, egia da. Normalean jende aurrean hitz egiteak, bueno, komunikaziorako gaitasuna suposatzen du, ezta? Behintzat norberak dituen esan beharrekoak besteei jakinarazi eta ulertarazi nahi baldin bada, eta bueno, neurri horretan oratoriak baino, beharbada, zuk diozunak askoz ere, entzumen-aldetik ere, erakargarriagoa da. Bai.
Esataria. Gaur egun ematen zaio behar bezainbesteko garrantzia arlo honi?
Gorka Aurre. Egia esan, ahozkotasunak geroago eta garrantzi handiagoa dauka. Eta hori, adibidez, Boloniako Unibertsitatean, eraketa berri horretan ere nabaritzen da, ezta? Gehienbat guk egunerokotasunean eta bueno, gure lanean ere egiten ditugun ehuneko, ehuneko handi bat, % 90 bat beharbada, hitza da. Eta komunikaziorako gaitasuna eta besteenganako, bueno, mezua, mezua da nagusi, ezta?, mezu, hitzezko mezua. Beraz, hori zaintzea, bueno, lehenbiziko premia edo behintzat lehenbiziko atala izan beharko luke bai ikastetxe eta bai unibertsitateetan, baina bai arinagoko ikaste-prozesuetan ere. Eta beharbada hori jorratzen ez den adierazle nagusia da ba bueno, jende aurrean norbaitek lehendabiziko aldiz hitz egin behar duenean, bueno ba, gauza asko batera etortzea, ezta?, batik bat, bueno, artegatasuna, urduritasuna, ziurtasunik eza, en fin (finean), gauza asko dira tartean hori landu ezean norbereganatzen direnak jende aurrean lehenbiziko aldiz hitz egiterakoan.
Esataria. Kasu batzuetan “paniko (izu) eszenikoa”, “paniko eszeniko” hori areagotu egiten da, eta fobia edo patologia ere bihurtu daiteke, ezta?
Gorka Aurre. Bai. Bai. Eta hori [horrek] beldurrarekin badauka zerikusi handia, ezta? Guk gure kulturan beldurraren kontzeptuak badu hor tratu berezi bat, gure oratoria esango dugu, edo besteenganako mintzatze-gaitasun horretan, guk hori jorratzen dugu, ezta?, zergatik daukagun beldur hori besteengana zuzentzerakoan. Hor faktore asko ematen dira. Batetik, bera, beldurraren kontzeptua eta guk baitaratuta daukagun beldur kontzeptu hori, ezta?: “Ondo egingo ote dugu? Besteek ulertuko al digute esaten digutena [dieguna]? Gai izango ote naiz urduri ez jartzeko? Egoera menderatuko ote dut biztanlego hau aurrean dudala?” Gai asko dira, galdera asko dira norbere buruan bat-batean etortzen direnak edo norbere burura bat-batean etortzen direnak, eta beharbada hori beste, beste gauza batzuen artean izaten da, bueno ba, erosotasunez eta segurtasunez, eta bueno, beste konfiantzaz ere egoerari aurre egin ezin ahal izateko gakoetariko bat, ezta?
Besteenganako mintzamena lantzerakoan, beharbada ez gaituzte baloratzen guztiok, ez gaituzte baloratzen guk dakigunaren, dakigunagatik, normalean dakigun hori adierazteko, besteengana adierazteko, garen, daukagun gaitasunagatik baino.
Esataria. Oradore edo hizlari onak, Gorka, zer egiten dira?, jaio edo, egin, egiten dira?
Gorka Aurre. Bueno, nik uste dut hizlari jaiotzen denak, edo jaiotzen dena, badauka zerbait eginda, baina hizlaria egin egiten da. Berezkotasuna izan daiteke, pertsona batek izan leike (lezake) berezkotasun hori, baina berezkotasun hori gero lantzen ez baldin badu, eta horretarako teknikak berre, eskuratzen ez baditu eta hori nolabait, harribitxi hori, nolabait bueno, lantzen ez baldin badu, bai izango du nolabaiteko berezkotasun hori, baina azkenean ez dio gauza handiegitarako balio izango. Hortaz…
Esataria. Gauza bat da hizlaria edo berritsua izatea eta beste bat hizlari edo komunikatzaile ona izatea.
Gorka Aurre. Hori da. Hori da. Komunikazioa, komunikazioa ez da bakarrik hitza, ezta? Hitza da guk elaboratzen duguna, guk gauzatzen duguna, baina hitzetik haratago badira ikusi egiten diren gauzak eta, eta beharbada hitzaren besteko garrantzia dutenak, ezta? Eta hor… Beste alde batetik, zein den entzulegoaren arabera, hau da, gaia berdina izanik ere, entzulegoa zein den, entzulego horri moldatzeko gaitasuna ere daukagunean, hor ikusten dugu gure aberastasuna… Hitzaldi bat era askotara ematea segun eta zein den entzulegoaren interesa, ezta?
Esataria. Esate baterako, hiztegi aberatsa ere izan beharko da, ezta?, hizlari ona izateko?
Gorka Aurre. Jakina! Jakina! Hizkuntza menperatu egin behar da. Eta hizkuntza menperatzen da eta berriro gatoz nolabait lehengoan, lehengoan esan genuenaren ildora, ezta? Aberastasuna daukagu hizkuntza jakin batean, edo hizkuntza batean, irakurtzen dugun heinean eta erregistro ezberdinak gure baitaratzen ditugun heinean. Eta bueno, irakurzaletasuna ere, ba bueno, beste geureganatu behar dugun, eta teknika berrien bitartez gero eta gehiago irakurri, eta ulertu aldi berean, egin behar dugun arlo hori ere jorratu behar da.
Beraz, ez dago hizlari onik hizkuntza ondo, egoki menperatzen ez duenik, ezta? Hizlari on batek bere diskurtsoa ez du idatzi behar, hizlari batek bere diskurtsoa buruan izan behar du, eta bueno, izan beharrekoak agian ba notatxoren (ohartxoren) batzuk, nolabait gida bezala, ezta?
Esataria. Eskema txiki bat, edo ideia nagusiak.
Gorka Aurre. Hori da. Ideia nagusiak, baina hiruzpalau puntu. Sarritan egiten dena da idatzi diskurtsoa, eta bueno, gero diskurtso hori, idatzitakoari jarraipena egin, baina nabaria geratzen da idatzitako diskurtsoa irakurtzen denean, zatiren baten edota idatzitakoari jarraitu nahi diogunean, ze(ren) freskotasuna galtzen du, bat-batekotasuna galtzen du, eta azkenean, izaera zuzen hori, hitzak izan behar duen izaera zuzen hori, ba nabaritu egiten da ez dagoenean edo dagoenean, ezta?
Esataria. Um.
Gorka Aurre. Segun eta zein den entzulegoa. Gauza bat argi dago, ezta? Entzulegoa lehenbiziko momentu batetik erakartzen ez baldin bada, gero hori erakartzea askoz zailagoa da. Eta beharbada, gauza bat da mitin bat ematea eta gero, beste gauza ezberdin bat da ba hitzaldi bat ematea.
Hitzaldiak fase ezberdinak izan behar ditu, nolabait tentsio hori mantentzeko neurri handi batean. Eta gai izan behar du hizlariak, eta horretarako teknikak azaltzen dira, galderak eginez edo nolabait entzulegoa parte-hartzaile izan daitela [dadila] azalpen horretan, ezta?
Hori nola lortzen da? Bueno, nik uste dut hor teknika, erakargarritasunerako teknikak badira.
Esataria. Gorka, esan nahi da hizlariak bere lotsa gainditzeko trikimailu ezin hobea dagoela, eta da entzuleak biluzik irudikatzea. Zer deritzozu honi buruz?
Gorka Aurre. Bueno, badago… barik…
Esataria. Hori da erakusten duzuen trikimailuetako bat? Edo badago besterik?
Gorka Aurre. Ez. Ez. Badago besterik. Badago besterik.
