Dokuteka
Xabier Letek Euskadi Literatura saria irabazi du
Xabier Leteren Egunsentiaren esku izoztuak (Pamiela) lanarekin irabazi du Euskadi literatura saria, euskarazko literatura modalitatean. Klasikotasuna, "ahotsaren sendotasuna eta aberastasun diskurtsiboa" goraipatu du epaimahaiak. Gainera, Ez Dok Amairu taldeko partaide izan zenaren "ahotsaren benekotasuna" saritu dute.
Hementxe duzu ikusgai Felix Zubia medikuak egindako elkarrizketa interesgarria.
Agortasun.- Ideia, sentimenduen eta abarren eza. Adibidez: Artista horri agortasuna iritsi zaio, uste du guztia esanda daukala.
Baliabide.- Zerbait lortzeko bitartekoa, tresna. Adibidez: Zirujau hori urtero doa Afrikara, eta hango baliabideekin sekulako lana egiten du.
Bat-batekoa.- Inprobisatua, bertsolariei dagokienez, kantatzen ari diren unean sortua. Adibidez: Bertsoak idazten ona izateak ez du esan nahi bat-batekoan ere izango zarenik.
Destrebeak.- Ez trebeak, baldarrak. Adibidez: Xabier Letek dio bertsolari batzuk destrebeak direla musika kontuetan.
Esankortasuna. Adierazkortasuna, adibidez, esaldiek duten esateko ahalmena. Adibidez: Esaldiak koherentzia gutxirekin lotzen badira, esankortasuna galtzen dute.
Gizatasun.- Gizakiari dagozkion bertuteen multzoa. Adibidez: Langileak gizatasunez jokatzeko esan zien nagusiei, ordaintzeko agindutakoa.
Harrera.- Zerbaitek norbaitengan sortutako erreakzioa. Adibidez: Gasteiztarrek Zeledoni urtero-urtero izugarrizko harrera egiten diote.
Itzal handia.- Begirune handia, ospea. Adibidez: Bertsolari batzuek itzal handia zeukaten Oiartzunen orain 50 urte.
Oholtza.- Zurezko plataforma, normalean batetik bestera eramateko modukoa, eta lurretik gora apur bat altxatuta dagoena. Adibidez. Steven Tyler (Aerosmith musika-taldekoa) oholtzatik erori eta erietxera eraman zuten.
Orraztapen.- Orraztua; adibidez testu bati ematen zaion azken ukitua, errepaso gisara, argitaratu aurretik. Adibidez: Kantariak bi hilabete behar izan ditu poema-liburuari azken orraztapenak egiteko.
Taxua.- Taxutua dagoen era, moldatua dagoen modua. Adibidez: Xabier Leteren hainbat poemek, duten taxuagatik, bertsoak ematen dute.
Zeresana izan.- Zerbait esateko izan, esatekorik izan. Adibidez: Pedro Migel Etxenike aditua da nanoteknologian, eta badu zeresana.
Hiztegi lagungarria