detalle dokuteka-generico-fitxa

Bidaiatzean maletekin arazoak izanez gero... zer egin?

Inoiz gertatu al zaizu? Bidaia batetik itzuli, maletaren zain jarri zintan eta zurea azaldu ez! Eta orain zer egin!
Honelako egoeretan zer egin behar dugun azalduko digu Irati Jimenezek irratsaio honetan.



Hiztegi lagungarria:


Adierazpen aitortza. Aireportuetan bete daitekeen inprimaki bat, maletan zer daramazun adieraziz. Adibidez: Maletan daramazuna balio handikoa bada, hobe duzu adierazpen aitortza egitea, doakoa ez den arren. 

Argibideak. Jarraibideak, segitzeko urratsak. Adibidez: Gasteizeko errotonda haietan ez galtzeko argibide guztiak eman zizkion, eta hala ere, galdu egin zen.

Baliagarria. Balio duena. Adibidez: Irudiak baliagarriak dira lexikoa hobeto ikasteko.

Berreskuratu. Galdutakoa, beste eskuetara pasatakoa, berriro eskuratu. Adibidez: Herriko jaietan diru-zorroa ostu zidaten, baina berreskuratu egin dut.

Datu esanguratsua. Datu adierazkorra. Adibidez: Hara datu esanguratsu bat: 2008an Bilboko eskola publiko jakin batek 400 ikasle zeuzkan, jatorriz 24 herrialde desberdinetakoak.

Gurera tiraka. Gurea defendatuz. Adibidez: Igogailua ordaintzeko lehen bileran ez zen adostasunik izan: bizilagunok gurera tiraka ibili ginen, eta dendetako jabeak bestaldera.

Hurrengo hegaldi. Datorren hegaldian. Adibidez: Overbooking-a dela eta ezin omen dugu gure hegaldia hartu, hurrengo hegaldian sartuko gaituztela esan didate.

Jakinarazpen. Jakin arazteko idazkia. Adibidez: Eskuko telefonoa kendu badizute, salaketaren jakinarazpenean nolakoa den jarri behar duzu.

Kalte-ordaina. Kaltea konpontzeko jasotako/emandako diru-kopurua. Adibidez: Ezkontzara joateko prestatu zenion soinekoa hondatu dizunez, kalte-ordaina eskatu beharko zenioke.

Kontsumo ebazpen-batzordeak. Kontsumo-arloan arazoren bat izanez gero, bi aldeei (erosleari/saltzaileari) entzun ondoren epai betebeharrekoa ematen duen batzordea. Adibidez: Argazkilariak 7 lanegunez ateratako argazki guztiak galdu dizkiote aireportuan, eta Kontsumo ebazpen-batzordeak erabaki duen kalte-ordaina oso txikia da.    

Matxura. Okerra. Adibidez: Maletei egindako matxura txikiak ez dituzte aintzat hartzen aireportuetan.

Nazioarteko hitzarmen
. Nazioartean indarra duen idatzi adostua. Adibidez: Giza Eskubideen Aldarrikapena nazioarteko hitzarmena da. 

Oporraldia gaiztotzeko modukoa. Opor garaia hondatzeko modukoa. Adibidez: Aireportuan maletak galtzea oporraldia gaiztotzeko moduko gertaera da.

Uhaletan zehar. Uhaletan barrena. Adibidez: Aireportuetan maleta ugari ibiltzen dira uhaletan zehar; horregatik onena da berehala ezagutzeko moduko maleta izatea.



Jaitsi

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

C1
2009-11-10

x61pRelaContWAR

  • Jimenez, Irati
16500164
00:08:41

x61pViewCountWAR

5984

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR