detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman, mintzalagun bila: Kerman harropuzkeriatan

Kermanek Mikel Pabloren lagun bati Bilbo erakutsiko dio. Ibilaldia Bilboko udaletxean hasiko dute eta txistulari batek hartuko ditu. A ze harrera, gainera!

Hainbat izenekin pluraleko posesiboak erabiltzen dira euskaraz: 'GURE aitak beti esan izan du.' Bestalde, aditza nabarmentzeko EGIN erantsi esaldiari.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
IRAMA: Kerman, mila esker Bilbo erakusteagatik.
KERMAN: Mikel Pabloren lagunak nire lagunak dira.
IRAMA: Hau zorte txarra! Bilbora etorri eta justu Mikel Pablori laneko bidaia egokitzea ere!
KERMAN: Ez kezkatu, ze gure koadrilan elkarri laguntzea gustatzen zaigu
IRAMA: Baina lan gehiegi hartzen ari zara nirekin, e?
KERMAN: Lasai, kanpoko jendea gure etxean ondo hartzea gustatzen zaigu. Begira hau da Bilboko udaletxea.
IRAMA: Antza denez, udaletxeko arabiar aretoa ederra da.
KERMAN: A bai, bai. Oso polita. Ikusiko dugu?
IRAMA: Baina nola sartuko gara honela? Baimenen bat edo beharko dugu!
KERMAN: Ez. Ze gure aitak esaten du: "ondo hezitako jendea nonahi ondo hartzen dute".
IRAMA: Zuk uste?
KERMAN: Bai! Gainera gure familia Bilbon ospe handikoa da, e! Eta orduan, berehala iritsiko gara arabiar aretora, benga goazen.

Hainbat izenekin pluraleko posesiboak erabili ohi ditugu euskaraz. "Gure koadrilan elkarri laguntzea gustatzen zaigu", "Gure aitak beti esan izan du" edota "Gure etxean atzerritarrak ondo hartzen ditugu". 

IRAMA: Kerman, nik uste harrera ekitaldi bat edo halako zerbait dagoela hor barruan, e! Nik uste ospa egin beharko genukeela, e!
KERMAN: Ospa! Bai zera! Sartuko gara. Honezkero badakite hemen inguruan nagoela.
IRAMA: Baina, baina Kerman hau harrera! Musika, xanpaina, bonboiak...
KERMAN: Bai, bai, bai. Hartu nahi duzuna eta zerbait falta bazaizu eskatuko dugu
IRAMA: Ez dakit ba nik! Agian gozo horiek beste norbaitentzat dira, e?
KERMAN: Bai zera! Hau guztia guretzat da! Benga jango ditugu! Hartu, aurrera!
GARIKOITZ: Ongi etorri jaun-andreok. Aurki etorriko dira alkatea eta zinegotziak.
JUSTO: Mila esker! Inoiz ez didate holako harrerarik egin.
GARIKOITZ: Baina tira, zuen karguengatik honezkero ohituta ere egongo zarete.
IRAMA: Zer kargu?
KERMAN: Ai Irama! Utzi Garikoitz Mendizabal bakean, bestela txistularia despistatuko dugu. Nahi duzu xanpain pixka bat?
IRAMA: Bai.

 Aditza nabarmendu nahi dugunean "egin" erantsiko diogu; hala, "sartu egingo gara" esango dugu kanpoan ez garela geratuko adierazteko, edota "jan egingo ditugu" mahaian ez ditugula utziko jakin arazteko.

IRAMA: Alkatea ezagutzea gustatuko litzaidake, baina agian lanpetuta egongo da.
KERMAN: Bai, ba auskalo. Ba galdetu egingo dugu. Hori bai, lehengoan gure etxean izan zen alkatea ze gure aitaren lagun mina da
JUSTO: A ze nolako kontaktuak dituzun Kerman.
KERMAN: Hombre!
GARIKOITZ: Barkatu, baina zu ez zara merkatarien elkargo ofizialeko idazkari nagusia, ezta?
KERMAN: Idazkari nagusi nagusia ez naiz, e? Baina bueno...
GARIKOITZ: Aizu, non daude bonboiak?
KERMAN: Ai! Ba begira, jan egin ditugu!
GARIKOITZ: Eta non dago xanpaina?
KERMAN: Ee...Ba bukatu egin dugu
GARIKOITZ: Lotsagabe galantak eginak zaudete! Gure benetako gonbidatuak heltzear daude. Onena duzue aretoa ustea, mesedez.
IRAMA: Baina, nahastu egingo zinen!
KERMAN: Irama, Irama...Irten egin beharko dugu, e? Hala, benga, goazen!
IRAMA: Baina Kerman, zure familia Bilbon txit agurgarria zela uste nuen! Eta alkatea zure aitaren lagun mina zela!
KERMAN: Aizu, gauza guztiek dute azalpena eta ulertu egin behar dira, zeren, gure amak esaten zuen...

 Hainbat izenekin pluraleko posesiboak erabiltzen ditugula ikusi dugu, adibidez: "gure etxean egunero jaten dugu ogia" edo "gure aitak urtero erosten ditu angulak Eguberrietan".

Bestalde, aditza nabarmendu nahi dugunean "egin" eransten dugu, adibidez: "sartu egingo gara" esaten badugu, kanpoan ez garela geratuko esan nahi dugu. Edo "jan egingo ditugu" esaten badugu, ez ditugula mahai gainean utziko ulertaraziko dugu. Argi geratu da? Ulertu duzue? Ba, betikoa,


honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2010-06-15

x61pRelaContWAR

16498602

x61pViewCountWAR

5204

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR