detalle dokuteka-generico-fitxa

Gose

Ezagutzen al duzu Arrasateko musika talde berritzaile hau? Gose izena du eta indar handia ari da hartzen. Irratian Ines Osinaga taldeko kantariari egindako elkarrizketa baten zatiak dituzu hemen.


Hiztegi lagungarria

Amama.- Amona. Adibidez: Eneritzen amama Ibarrangelukoa da.
Aztoratu. Urduritu, asaldatu. Adibidez: Zure proposamenak aztoratu egin du, eta bileratik irten egin da.

Dultzemeneoa.- Elkarri lotuta dantza egitea. Adibidez: Garai bateko hainbat apaizek dultzemeneoa bekatu larria zela esaten zuten.

Elkar ulertu ezina.- Elkar ezin ulertua. Adibidez: Sukaldariak ez baditu errezetaren pausuak argi idazten, elkar ulertu ezina gertatuko da sukaldariaren eta irakurlearen artean.

Ez jaku gustatzen
.- Ez zaigu gustatzen (bizkaieraz). Adibidez: Pasodoblea ez jaku gustatzen.

Gure bozu.- Gura baduzu, nahi baduzu. Adibidez: Gure bozu zatoz afaltzera. 

Iñakik eta biok. Iñakik eta nik, biok. Adibidez: Iñakik eta biok abesten dugu taldean.

Letrei arreta jartzen. Letrei erreparatzen, letrek esaten dutena komentatzen. Adibidez: Australiako entzuleek letrei arreta jartzen diete, eta horregatik eskatzen dituzte abestien itzulpenak.

Panpinatxoa
. Panpina txikia. Adibidez: Mikelek umetan panpinatxoak atsegin zituen.

Saiatu arren.- Nahiz eta saiatu. Adibidez: Saiatu arren, ez dut gogoratzen nori eman nion musu bigarren aldiz.

Taula gainean. Oholtza gainean. Adibidez: Shakira abeslariaren ahotsa gustatzen zaio, ez hainbeste taula gainean dantzan.

Zer gura dozu?.- Zer nahi duzu? (bizkaieraz) Adibidez: Ama, zer gura dozu bazkatzeko?

Zuzenean jo.- Jendaurrean jo musika. Adibidez: Musikariak diru asko ari dira galtzen interneti esker, eta zuzenean jotzen hasi dira maizago.




Jaitsi

detalle2

Dokuteka

B2
2010-06-28

x61pRelaContWAR

16498574
00:06:30

x61pViewCountWAR

4214

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR