detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila. Itxaron gelan

Kerman medikuaren kontsultara joan da gaur, baina ez medikuarekin egotera.
Egiturak
- Hainbat aditzekin osagarri predikatiboa mugagabean jarri: idazkari hartu dute / *idazkaria hartu dute.
- Ez erabili niretzat gaizki dago bezalako egiturak. Horren ordez esan nire ustez gaizki dago.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KERMAN: Aupa...
URTZI: Aupa...
KERMAN: Zer? Denbora asko daramazu zain?
URTZI: Ez... Gehiegi ere ez...
KERMAN: Ez dakit, ba... Niretzat medikua ez dela etorri... Ni banoa...
URTZI: Ez, ez. Lehen atera da. Eta zerrenda irakurri du.
KERMAN: Zerrenda irakurri duela?Ba ni ez nengoen... Orduan... Niretzat ez didatela sartzen utziko... Nik joan egin behar dut...  
URTZI: Ez, ez... Txanda hartuta badaukazu ez duzu arazorik izango.
KERMAN: Dena dela... Presaka nabil, joan egin behar dut. Nik uste dut asko luzatuko dela kontua...
URTZI: Ez pentsa... Orain artekoak, behintzat, oso azkar irten dira...
KERMAN: Litekeena da, bai... Baina, niretzat ez nagoela horren larri... Botikan zerbait erosi eta kito. Nik joan egin behar dut...
IGOR: Kerman Ugarte????
KERMAN: Bai, neu naiz... Kaka zaharra!!!

AZALPENA
«Niretzat ez didatela sartzen utziko», «niretzat ez dela horren larria» eta era horretako esaldiak ez dira zuzenak. Horien tokian, «nire ustez, ez didate sartzen utziko» edota «ez dut uste horren larria denik» esango dugu.

KERMAN: Eta zuri zer gertatzen zaizu? Eritasun larriren bat edo?
URTZI: Ez... Erupzio txiki bat azalean, besterik ez...
KERMAN: Erupzio bat? Hori uste baino larriagoa izan daiteke...
MEDIKUA: Shhhhhhhhhh!!!!
KERMAN: Bai, bai... Barkatu, barkatu... Aurrekoan, Ospitale Nagusia telesaila ikusi nuen. Horrelakoxe erupzio txiki bat irten zitzaion gizon bati, eta hil egin zen.
URTZI: Hori fikzioa da, gizona!!!
KERMAN: Bai... Baina nire lehengusu bat gidoilaria dago telesail batean, eta hark esaten du benetako istorioetatik abiatuta sortzen dutela fikzioa. Ziur lupusa edo halakoren bat daukazula...
URTZI: Ez! Espezialistarekin egon nintzen aurrekoan, eta alergia bat baino ez da...
KERMAN: Alergia!!! Zer esan ez dakitenean botatzen dituzte horrelakoak...
MEDIKUA: Shhhhhhhhhh!!!!
KERMAN: Bai, bai... Barkatu, barkatu... Nire lehengusu bat garbitzailea hartu dute Algortako osasun-etxean, eta, hark esaten duenez, medikuek ere sekulako hanka-sartzeak egiten dituzte.
URTZI: Ba nik sekulako fedea diet medikuei, hara!
KERMAN: Fedea? Zertarako behar duzu fedea?
MEDIKUA: Shhhhhhhhhh!!!!
KERMAN: Bai, bai... Barkatu, barkatu... Horrenbesterainoko fedea badaukazu, utzi medikuak eta hobe duzu apaiz sartu!!!
 
AZALPENA
Hainbat aditzekin osagarri predikatiboa mugagabean jarriko dugu. Hala, «hobe duzu apaiz sartu» edota «nire lehengusua garbitzaile hartu dute» esango dugu. «hobe duzu apaiza sartu» eta «nire lehengusua garbitzailea hartu dute» kasu honetan baztertu egingo ditugu.

KERMAN: Nire ustez, kontu larria da agertu zaizun erupzio hori ... Azkenean Houston aldera joan beharko duzu, ikusiko duzu...
URTZI: Nola????!!!!!! Zer diozu!!! Erotu egin al gara???
MEDIKUA: Shhhhhhhhhh!!!!
URTZI: Barkatu, barkatu... Baina zer jakingo duzu zuk? Nire erupzioa ikusi ere ez duzu egin eta!
KERMAN: Eta? Mediku horrek zure erupzioari jaramon egingo diola uste duzu, ala? Kar, kar... Nabari da bai fededuna zarela... Fraide sartu beharko zenuke... Are gehiago, misiolari joan beharko zenuke Afrikara!!! Kar, kar...
URTZI: Aski da! Nazkatuta naukazu!!!!
MEDIKUA: Shhhhhhhhhh!!!!
KERMAN: Esan dizudan bezala, nire lehengusua garbitzaile dago herriko osasun-etxean. Eta, antza denez, medikuek batere begiratu gabe ematen dituzte botikak. Errezeta egin eta kito! Eta, nire ustez, honek errezetarik ere ez dizu emango! Tankera txarra hartu diot. Entxufea edukiko zuen... Bestela ez dut ulertzen horrelako tipo bat mediku hartzea...
URTZI: Medikuek oposaketak egiten dituzte!!!!!
KERMAN: Oposaketak!!!!! Kar, kar...
MEDIKUA: Shhhhhhhhhh!!!!
KERMAN: Nik argi ikusi dut Ospitale Nagusia telesailean jendea nola kontratatzen duten...
URTZI: Benetan, medikuntzari horrelako fede kaskarra badiozu, nolatan etorri zara medikutara???
KERMAN: Ni ez naiz medikutara etorri, ni kontuak esatera etorri naiz, kar, kar... Izeba Karmen astero etortzen da, eta sekulako jende patxadatsua izaten dela esaten du... Baina, nire ustez, ez da beste munduko ezer...

AZALPENA
Medikuaren kontsultan izan da gaur kontutarako lagun bila. Ikusi dugunez, «niretzat kontu larria dela» eta tankera horretako esaldiak ez dira zuzenak euskaraz. Horien tokian, «nire ustez kontu larria da» edota «kontu larria dela uste dut» esango dugu.

Bestalde, hainbat aditzekin osagarri predikatiboa mugagabean erabiltzen dela agertu zaigu. Esaterako, lanpostu eta ogibideak adieraztean. Hala, «hobe duzu apaiz sartu» esango dugu, eta ez «hobe duzu apaiza sartu». Edo «misiolari joan beharko zenuke Afrikara», «misiolaria joan beharko zenuke Afrikara» esan beharrean.

Horixe gaurkoa, lagunok. Zuek, badakizue: honekin edo harekin, baina egin!
 

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

A2
2011-03-11

x61pRelaContWAR

16497732

x61pViewCountWAR

3710

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR