Kerman mintzalagun bila. Bertsotan
Kermanek bertso-lehiaketa batean aurkezteko asmoa dauka.
Egiturak:
- *Bi astero bezalakoak baztertu. Horien ordez erabili bi astean behin.
- Erdia pluralean jarri multzo baten erdia baldin bada: lagunen erdiak etorri dira.
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
KIRMEN: Kerman, ezin dut gehiago... Ni ez naiz batere iaioa bertsotan. Hau lana!
KERMAN: Eutsi goiari Kirmen! Aurten Algortako bertso lehiaketa irabazi behar dugu! Bai ala bai!
KIRMEN: Kerman ezinezkoa da irabaztea..., gu ez gara inoiz bertsotan aritu...
KERMAN: Zu ez zinen arituko!! Guk euskaltegian bertso tailerra egiten dugu hiru astero...
KIRMEN: Orduan, bertso pila edukiko duzu idatzita!!! Zergatik ez dugu zuk egindako bat erabiltzen?
KERMAN: Tira... Oraindik ez dut lortu nire lehen bertsoa bukatzea... Oso lanpetuta ibili naiz azkenaldian... Bi hilero, azterketa izaten dugu euskaltegian eta...
KIRMEN: Kerman, urte osoan bertso bakarra ere ez duzu idatzi? Orduan, ezinezkoa da aurten irabaztea... Tori, agian datorren urtean, e!
KERMAN: Datorren urtean ez dugu aukerarik izango! Bertso lehiaketa bi urterik behin antolatzen dute Algortan! Eta nik, aurten irabazi nahi dut!
KIRMEN: Ondo da, ondo da... Hara!!! Kerman!!!
KERMAN: Zer dugu orain?
KIRMEN: Bada irabazteko beste bide bat... Ba al duzu ezagunik epai-mahaian???
KERMAN: Ez ba... Gainera aurten Kristo egongo da epai-mahaian...
KIRMEN: Kristo! Ene! Gizon horrek ez dauka gupidarik...
AZALPENA
Kontuz ibili, «-oro» atzizkia erabiltzerakoan, «hiru astero», «bi hilero» eta «sei hilero» ez baitira egokiak euskaraz. Horien lekuan «hiru astean behin», «bi hilerik behin» edota «sei hilez behin» motako formak erabiliko ditugu.
KIRMEN: Nik, gaurkoz nahikoa idatzi dut.
KERMAN: Zenbat ahapaldi idatzi dituzu?
KIRMEN: Bat bera ere ez! Baina lau puntu egin ditut...
KERMAN: Lau puntu, besterik ez? Nire ikaskideen erdia zu baino hobeto moldatzen da! Eta apenas dakite bertsotan!
KIRMEN: Idatzi orduan bertsoa zure ikaskideekin! Hara bestea!
KERMAN: Kirmen! Segi lanean oraintxe bertan! Gainera, errimen erdiak gaizki daude, gizona! Sentitzen dut baina... Hasieratik hasi beharko duzu!
KIRMEN: Ezin dut! Ez daukat paperik.
KERMAN: Tori, nire folioen erdia emango dizut...
KIRMEN: Ba, ez pentsa zure bertsoak ere apartak direnik... Kar, kar...
KERMAN: Bost axola! Algortarren erdiak ez daki bertsotan!
KIRMEN: Alzheimerrari buruzko bertsoa idatzi duzu, kar, kar... Baina, mesedez, Kerman... Nori interesatzen zaio hori?
KERMAN: Ba, Algortako biztanleriaren erdiari! Ez ahaztu algortarren erdiek hirurogeita bost urte baino gehiago dituztela!
KIRMEN: Baliteke! Baina sekulako jipoia emango dizu Kristok!
KERMAN: Ez ba! Epaimahaia hunkitu beharra dago! Gainera Kristok beti esaten du garrantzitsuena saiatzea dela! Eta bertsoak ondo defendatzea.
AZALPENA
Gogoan izan, «erdia» zenbatzailea pluralean erabiliko dugula multzo bat daukagunean. Beraz, «nire folioen erdiak emango dizkizuet» eta «algortarren erdiek ez dakite bertsotan» esango dugu.
KERMAN: Atera tripa gizona! Eta jarri eskuak bizkar atzean! Jarri orain begirada galdua! Horrela!
KIRMEN: Nik horrela ezin dut abestu! Ez zait ahotsa ateratzen!Doooo...
KERMAN: Jarrera da hemen garrantzitsuena... Bost axola ahotsa!
KIRMEN: Ez dakit nik ba...
KERMAN: Bertso saio gehiago ikusi behar dituzu! Bi egunean behin egoten dira bertso saioak ETBn. Aste honetan telebista aurrean ikusi nahi zaitut!
KIRMEN: Ondo da, ondo da... Baina entseatu gabe... Agian datorren urtean...
KERMAN: Esan dizut lehen ere! Bi urtetik behin antolatzen dute lehiaketa!
KERMAN: Ondo da, ondo da... Saiatuko naiz! Eman nire bertsoak
KERMAN: Hemen dituzu! Ozen abestu. Ez ahaztu ikusleriaren erdia gorra dagoela, kar, kar... Aitona-amonen erdiek gaizki entzuten dute...
KIRMEN: Ea ba... Neska horri gustatzen Zaio gasolinaaaaaa!!!!
KERMAN: Baina, baina... Zer bertso klase idatzi duzu!
KIRMEN: Mestizajea deitzen zaio honi, Kerman. Genero berria sortu dut. Bertsoton. Holako gauzak asko baloratzen ditu epai-mahaiak!!!! Neska horri gustatzen Zaio gasolinaaaaaa... Beraz eman behar zaio...gasolinaaaaa...
KERMAN: Ezin liteke, ezin liteke!!!
AZALPENA
Bertsotan saiatu dira gaurko saioan gure bi anaia xelebreak. Lehendabiziko zatian, euskaraz «bi hilero» edota «hiru astero» formak ez direla egokiak ikusi dugu. Beraz, horien lekuan «bi hilerik behin», «hiru astean behin» eta «sei hilez behin» tankerakoak erabiliko ditugu.
Bestalde, «erdia» zenbatzailearekin ere nahastu zaigu Kerman. Gogoan izan, multzo bat daukagunean pluralean erabiliko dugula: Beraz, «nire folioen erdiak emango dizkizut» edota «algortarren erdiek ez dakite euskaraz» esango dugu. Objektu baten erdia daukagunean, noski singularra erabiliko dugu, «tarta erdia jan dut» esate baterako. Hauxe gaurko ikasgaia lagunok, zuek badakizue, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!