Bizitzaren koloreak: koloreen esanahia kultura ezberdinetan 1/2

Gure bizitza margotzen dute, naturak berezkoak ditu eta gure umorearen arabera aldatu egiten dira. Koloreen esanahia ez da, halere, uste bezain sinplea. Ikusi, bestela, hurrengo lerrootan...

Zuria Kolore zuria garbitasunaren eta perfekzioaren sinboloa da, gauza sakratuekin gehien lotzen den kolorea. Adibidez, sakrifikatu behar ziren animaliak zuriak izaten ziren. Mendebalean andregaiek jantzi zuriak eramaten dituzte ezkontzara, baina Asiako herrialde askotan dolua azaltzeko erabiltzen da kolore zuria. Ustea da espirituak eta mamuak zuriak direla, ezer ezkutatzen ez duen kolorea baita. Bandera zuriak bakea ere adierazten du sarritan.

Beltza
Mendebaldean beltza heriotzaren, doluaren eta ilunpearen kolorea da. Magia beltzarekin ere lotzen da. Hinduismoan Kalí, suntsipenaren jainkosa izugarria, beltza da. Txinan beltza iparraren eta neguaren adierazgarria da.

Gorria
Biziaren, odolaren, suaren, grinaren eta gerraren kolorea da gorria. Indiako eta Txinako andregaiek arropa gorria janzten dute, eta zorte onaren eta emankortasunaren adierazgarria da. Kristauen arteko egutegietan gorriz markatzen dira jai-egunak. Arriskua ere adierazten da egoera askotan.

Laranja Gorriaren antzera, sugarra adierazten du laranja koloreak, baina baita luxua eta ospe distiratsua ere. Txinan eta Japonian maitasunarekin eta zoriontasunarekin lotzen dute.

Marroia Kolore marroia lurraren eta udazkenaren adierazgarria da, baita ere, lur-kolorearen antzera, apaltasunaren eta gradu-beherapenarena. Erdi Aroan marroia doluaren kolorea izan zen. Erlijio-ordena batzuek mundutik erretiratzearen sinbolo hartu zuten.

Horia Eguzkia, argia eta urrea kolore horikoak dira. Islamen kolore hori urreztatua jakinduriaren eta aholku onen adierazgarria da; hori zurbila, berriz, gezurraren eta iruzurrarena. Egipton kolore horiak bekaizkeria eta zoritxarra adierazten zituen, eta Europan koldarkeriarekin lotzen zuten. Txinan, aldiz, errege-erreginen familiek erabiltzen zuten kolore horia. Gehien ikusten den kolorea da, oharrak egiteko aproposa.

Berdea Biziaren, udaberriaren eta gaztaroaren kolorea da berdea. Alaitasunaren eta itxaropenaren adierazgarria da. Islamen kolore sakratua da eta kristauen artean Hirutasunaren sinboloa. Gaur egun, ekologiaren adierazgarri ere bihurtu da. Gainbeheraren eta jelosien kolorea ere izan ohi da berdea.

Urdina Zeruaren eta uraren adierazgarria da, eta soseguaren, gogoetaren eta adimenaren sinboloa. Hutsa eta infinitu mugagabea ere adierazten ditu, hortik sortzen baita eta garatzen bizitza osoa. Lapis lazuli txikituak estimazio handiko pigmentua sortzen zuen Mesopotamian, eta tenpluetako sabaiak dekoratzeko erabiltzen zuten. Jainko-babesaren sinboloa zen lurralde hartan.

Purpura
Mendebaldean purpurak erregetza eta ahalmen inperiala adierazten ditu, baita harrotasuna, handitasuna eta justizia ere. Purpura koloreko tindagaia. Antzinako Grezian, molusku batzuetatik ateratzen zuten purpura-tindua. Oso garestia zen eta aberats gutxi batzuek bakarrik erabil zezaketen hori. Gaur egun ere, kolore hori aberastasunaren ezaugarria da.

Arrosa Mendebaldeko tradizioan, arrosa haragiaren sinboloa da eta, beraz, sentsualtasunarena. Gorri leundua baita, emetasunarekin lotzen da.

Grisa Malenkoniarekin eta goibeltasunarekin lotzen da. Baina, beltzaren eta zuriaren arteko oreka-puntu gisa, gogoetaren kolorea ere bada. Zehatz ez daitezkeen gauzak gris koloretzat hartzen dira. Kristauen artean gris kolorea arimaren hilezkortasunaren adierazgarria da.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Koloreak hizketagai 1. - Egun on. - Baita zuri ere. - Hor ikusi ditut dozena bat arrosa hori-hori badauzkazula eta horiexek jarriko al dizkidazu lore-sorta polit batean erregalotarako? - Ummm, zeinentzako dituzu arrosak? - Andregaiarentzat. - Ah, andregaiarentzat, eta horian pentsatu duzu, eh? - Bai! Politak dira, ezta? - Ez dakit ba, nik uste, ez dakit, atrebentzia ez bada, zer da, anibersarioa edo horrela? - Ez. Bere urtebetetzea eta... - Ez dakit, nik... hombre, politak dira, polit askoak dira baina, nik uste, okasio horietarako, nik uste, gorria hobeto dela. - Ah bai eh? - Bai, hobea... Nik uste, bai, ez dakit ba, beno, behintzat, hala egiten dute besteek eh, gorriak eramaten dituzte! - Ah, zuk esaten baduzu! Nik uste bai, bai... Beste okasioetarako dira horiak, dira beste... Umm! Nik... - Zuk esaten baduzu, zuk esan bezala, nik ez dakit honi buruz eta... - Bai, nik uste... bai. Zuk eramateko dira edo? - Eh, zerorrek eramango al dituzu? - Ze, niretzat, ez dakit, ni bezalako gizon puska-bat lore-sorta batekin autobusean, ez zait iruditzen oso... - Motel, motel, senargaiak andregaiari loreak eramatea baino gauza politagorik ez dago! - Bai. Nik ere ate ondoan emango nizkioke, baina Donostia guztian zehar horiekin ibili beharra. - Baina hiru euro gehiago izango dira e! - Bai, beno... Aizu, eta horiak eta gorriak berdin balio al dute? - Beno, ez, horia merkeago da, baina nik uste gorria hobe duzula gorriak ematea, eh? Bai? - Benetan, benetan. - Beno, beno. 2 - Kaixo, bihotza! Zer? - Kaixo! Beno, hementxe, ea zer esaten didazun! - Zer nahi duzu? - Ez, moztu, beti bezala... badakizu! - Moztu, moztu bakarrik? - Bai, luze xamarra daukat eta... - Ez al zaizu iruditzen aldatzeko garaia badela? - Ai, ez dakit Joxe Mari, beti... ez naiz ausartzen. - Begira, oraingo honetan aldatu egin behar dugu, erro-errotik aldatu behar dugu, hori-horia jarriko dugu! - Bai zera! - Baietz, neska! - Ezetz! - Marylin-en antzera geldituko zara. - Baina ni ez naiz Marilyn, Marilyn hil zen. - Beno, baina berpiztu egingo dela pentsatuko du jendeak. - Beno, beno, Jose Mari, ez ezazu txorakeriarik esan. - Ez. Moztu, eta beno, nahi baduzu kolorea igual eman, baina diskreto. - Ez, ez, ez, ez, ez. Oraingo honetan jarri behar dugu 'rubia platino'. - Bai, zera, ez. Begira, pues nahi baduzu, punttetan, horrela, rubio, baina punttetan bakarrik. - Bai, zera, oraingo honetan ikusiko duzu, utzi nire esku dena. - Bai, eta gero nire senargaiak zer esango du? 3. - Eta zer ideia daukazu, ba? - Beno, ba, begira. Pentsatu dut sala jarriko dudala laranjan. Bai? Laranja kolorez pintatu. Eta gero, logela berdez igual. - Ah, aldatu egingo duzu orduan! - Bai, bai, eta gero badaukat bulego txiki bat, eta hori nahi dut urdinez. Bai, horrela pixka bat... badakizu... bai... nik uste... - Nik, nahi duzuna, baina ni, ni ez naiz horren aldekoa eh, eh, koloreak bateratzearen aldekoa naiz, gaineraz zure etxea txikia da eta... - Ez. Ez. Baina gela bakoitzak bere giroa behar du. Orduan, sala da deskantsatzeko eta koloreak ematen du halako energia. - Baina, baina energia... gehiegi igual izango duzu hor eh? - Beno, bai, nik estimatzen dut zure iritzia, baina iruditzen bazaizu laranja jarriko dugu egongela, bale? - Beno, beno, zure esanetara. 4. - Begira, ez al zaizu gustatzen hau, gorri-gorria, ze polita? - Ai, gorria? - Bai! - Ai, ez! - Ez zait batere gustatzen gorria! - Zer kolore nahi duzu ba, zuk? - Ez dakit ba, diskretoagoa, pues, berde iluna edo, ez dakit! - Bai! Berde iluna zeratuko dugu! - Baina nora zoaz kotxe gorri batekin, motel? - Ba askoz ere dotoreagoa delako! - Bai, zera, ez zait gehiegi gustatzen, gainera, entzuna daukat gainera, aseguruetan eta gorria erosteagatik gehiago pagatu behar duzula. - Ba, horiek kontuak dira, neska! - Ez ba! - Gaineraz Italiako Ferrariak ere denak gorriak dira. - Baaa.. beti gauza berarekin, niri gehiago gustatzen zait diskretoagoa Joxe Mari! - Nik erosiko nuke edo berde iluna, edo urdin iluna, edo horrelako zer edo zer. - Nik garbituko dut gero. - Bai, zera? Ederra esan duzu orain. Ez. Nik gorriarekin ez. Koloreak hizketagai

1.

- Egun on.
- Baita zuri ere.
- Hor ikusi ditut dozena bat arrosa hori-hori badauzkazula eta horiexek jarriko al dizkidazu lore-sorta polit batean erregalotarako?
- Ummm, zeinentzako dituzu arrosak?
- Andregaiarentzat.
- Ah, andregaiarentzat, eta horian pentsatu duzu, eh?
- Bai! Politak dira, ezta?
- Ez dakit ba, nik uste, ez dakit, atrebentzia ez bada, zer da, anibersarioa edo horrela?
- Ez. Bere urtebetetzea eta...
- Ez dakit, nik... hombre, politak dira, polit askoak dira baina, nik uste, okasio horietarako, nik uste, gorria hobeto dela.
- Ah bai eh?
- Bai, hobea... Nik uste, bai, ez dakit ba, beno, behintzat, hala egiten dute besteek eh, gorriak eramaten dituzte!
- Ah, zuk esaten baduzu! Nik uste bai, bai... Beste okasioetarako dira horiak, dira beste... Umm! Nik...
- Zuk esaten baduzu, zuk esan bezala, nik ez dakit honi buruz eta...
- Bai, nik uste... bai. Zuk eramateko dira edo?
- Eh, zerorrek eramango al dituzu?
- Ze, niretzat, ez dakit, ni bezalako gizon puska-bat lore-sorta batekin autobusean, ez zait iruditzen oso...
- Motel, motel, senargaiak andregaiari loreak eramatea baino gauza politagorik ez dago!
- Bai. Nik ere ate ondoan emango nizkioke, baina Donostia guztian zehar horiekin ibili beharra.
- Baina hiru euro gehiago izango dira e!
- Bai, beno... Aizu, eta horiak eta gorriak berdin balio al dute?
- Beno, ez, horia merkeago da, baina nik uste gorria hobe duzula gorriak ematea, eh? Bai?
- Benetan, benetan.
- Beno, beno.

2

- Kaixo, bihotza! Zer?
- Kaixo! Beno, hementxe, ea zer esaten didazun!
- Zer nahi duzu?
- Ez, moztu, beti bezala... badakizu!
- Moztu, moztu bakarrik?
- Bai, luze xamarra daukat eta...
- Ez al zaizu iruditzen aldatzeko garaia badela?
- Ai, ez dakit Joxe Mari, beti... ez naiz ausartzen.
- Begira, oraingo honetan aldatu egin behar dugu, erro-errotik aldatu behar dugu, hori-horia jarriko dugu!
- Bai zera!
- Baietz, neska!
- Ezetz!
- Marylin-en antzera geldituko zara.
- Baina ni ez naiz Marilyn, Marilyn hil zen.
- Beno, baina berpiztu egingo dela pentsatuko du jendeak.
- Beno, beno, Jose Mari, ez ezazu txorakeriarik esan.
- Ez. Moztu, eta beno, nahi baduzu kolorea igual eman, baina diskreto.
- Ez, ez, ez, ez, ez. Oraingo honetan jarri behar dugu "rubia platino".
- Bai, zera, ez. Begira, pues nahi baduzu, punttetan, horrela, rubio, baina punttetan bakarrik.
- Bai, zera, oraingo honetan ikusiko duzu, utzi nire esku dena.
- Bai, eta gero nire senargaiak zer esango du?

3.

- Eta zer ideia daukazu, ba?
- Beno, ba, begira. Pentsatu dut sala jarriko dudala laranjan. Bai? Laranja kolorez pintatu. Eta gero, logela berdez igual.
- Ah, aldatu egingo duzu orduan!
- Bai, bai, eta gero badaukat bulego txiki bat, eta hori nahi dut urdinez. Bai, horrela pixka bat... badakizu... bai... nik uste...
- Nik, nahi duzuna, baina ni, ni ez naiz horren aldekoa eh, eh, koloreak bateratzearen aldekoa naiz, gaineraz zure etxea txikia da eta...
- Ez. Ez. Baina gela bakoitzak bere giroa behar du. Orduan, sala da deskantsatzeko eta koloreak ematen du halako energia.
- Baina, baina energia... gehiegi igual izango duzu hor eh?
- Beno, bai, nik estimatzen dut zure iritzia, baina iruditzen bazaizu laranja jarriko dugu egongela, bale?
- Beno, beno, zure esanetara.

4.

- Begira, ez al zaizu gustatzen hau, gorri-gorria, ze polita?
- Ai, gorria?
- Bai!
- Ai, ez!
- Ez zait batere gustatzen gorria!
- Zer kolore nahi duzu ba, zuk?
- Ez dakit ba, diskretoagoa, pues, berde iluna edo, ez dakit!
- Bai! Berde iluna zeratuko dugu!
- Baina nora zoaz kotxe gorri batekin, motel?
- Ba askoz ere dotoreagoa delako!
- Bai, zera, ez zait gehiegi gustatzen, gainera, entzuna daukat gainera, aseguruetan eta gorria erosteagatik gehiago pagatu behar duzula.
- Ba, horiek kontuak dira, neska!
- Ez ba!
- Gaineraz Italiako Ferrariak ere denak gorriak dira.
- Baaa.. beti gauza berarekin, niri gehiago gustatzen zait diskretoagoa Joxe Mari!
- Nik erosiko nuke edo berde iluna, edo urdin iluna, edo horrelako zer edo zer.
- Nik garbituko dut gero.
- Bai, zera? Ederra esan duzu orain. Ez. Nik gorriarekin ez.




B2
2003-05-05
16497463
7742