Dokuteka
Ramon Saizarbitoria-rekin luze eta zabal 1/3
Goizeko 9:32 minutu dira, Goiz kronika da hau Euskadi Irratiaren sintonian eta segidan, goizeko hamarrak bitartean, lasai-lasai hitz egin nahi dugu Ramon Saizarbitoria, soziologo eta idazle jaunarekin.
Euskadi Irratiak Ramon Saizarbitoriari elkarrizketa sakon bat egin zion joan den astean. Interesgarria iruditu zaigunez, hona ekartzea erabaki dugu. Hasteko Ramon Saizarbitoriaren zertzelada biografiko batzuk ipini ditugu elkarrizketa entzuten edota irakurtzen hasi baino lehen irakurtzeko.
Ramon Saizarbitoria (Donostia, 1944) Soziologoa. Gizarte Zerbitzuen arloan liburu ugari argitaratutakoa. SIIS Dokumentazio eta Ikerketa zentroko zuzendaria. Bere ibilbide profesionala dela eta Eusko Jaurlaritzaren I. Sustatu saria eskuratu zuen 1994an. 60ko urteetatik aurrera euskal hedabide gehienetan hartu du parte. 1967an LUR argitaletxea sortu zuen beste idazle batzuekin batera, eta 70eko urteetan Oh Euzkadi Literatur aldizkaria. 1992an IV. Rikardo Arregi kazetaritza saria irabazi zuen. 1971n Kapitaina ipuin aipagarria argitaratu zuen Hegatsez liburuan. Nobelagile gisa da, halere, ezagunago: Egunero Hasten Delako (1969), Ehun Metro (1976), Ene Jesus (1982) Kritika Saria, Hamaika Pauso (1995) Kritika Saria eta Bihotz bi (1996) Kritika Saria. Aberriaren alde (aberriaren kontra) saio aipagarria 1999koa da. Gorde nazazu lurpean (2000) Kritika Saria eta Euskadi Literatura Saria 2001, Gudari zaharraren gerra galdua (2000), Rossetti-ren obsesioa (2001), Bi bihotz, hilobi bat (2001) eta Kandinskyren Tradizioa (2003) dira egilearen azken liburuak.

Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
3.- Transkripzioa-SAIZARBITORIA
E. I.- Bestela, autoreei eta begiratuz, segitzen duzu autore gazteagoen lana eta pixka bat gaur egungo euskal literatura egiten dena eta abar?
R. S.- Beno, daturik baikorrenetakoa hori izango litzateke, gaur egun ezinezkoa dela dena segitzea, dena irakurtzea, literaturak egin duen aurrerapena, hori bai dela ez sinestekoa, hori da lorpen bat nik ez nukeena sinistuko; 60-70 hamarkada horietan inondik ere ez nuen amestuko, ez nuen usteko hori posible izan zitekeenik, eta egia da gozatu beharko genukeela baita ere gure ekarpen horrekin, ezta?
E. I.- Hori da nahi nukeena gogoratu, Ramon, Unai Elorriagak esandako gauza bat. Berak jaso zuen Sari Nazionala eta berak esan du Espainiako literaturan nekez aurkituko dugula Bernardo Atxaga eta Ramon Saizarbitoriaren mailako idazlerik.
R. S.- Beno, hor jada.
E. I.- Unai Elorriagak esan du.
R. S.- Bada, pasatu egin da, ezta? Beno, egia da gertatzen ari zaigula, nolabait ere, irlandarrei Bretainia Handian, Irlandan eta Bretainia handian gertaturikoa, ezta, egia da ingelesez idatzi duten irletatik ateratako idazle edo poeta kopururik handiena irlandarra dela, ezta? Becket-i galdetzen zioten hori zergatik izan zitekeen posible eta esaten zuen norbait kakaz leporaino dagoenean ezin dezakeela besterik egin kantatu baino eta beharbada horregatik egiten zuten hainbeste poesia Irlandan, eta egia da hemen ere badagoela zerbait ¿ez dut pentsatu nahi euskaldunok berezkoa den zerbait denik literatura egiteko joera¿, baina egia da bai kantitatearen aldetik, dudarik gabe, ulergaitza dela nola dagoen hain produkzio handia, eta, noski, produkzio handia dagoenean normalean kalitatezkoa ere gertatu ohi da, eta egia da Estatu Espainiarrean idazle oso handiak daude, ez dut uste dena den Espainian dena den momentu onenean daudenik, ez Espainian eta ez Frantzian. Baina hor ere kezka bat, ni izatez ezkorra naiz, gauza biologikoa da, biokimika asuntoa: kezkatzen nauena hor ere da Euskal Herrian bertan, demagun dozena erdi egile Euskal Herrian bertan gehiago irakurtzen direla gazteleraz euskaraz baino. Hori datu tristea da, ari dira gure herrikideak, lehen galdetzen zigutenak "Oye, ¿t¿ escribes, no? ¿Y de qu¿ escribes?" Misterio bat ginen.
E. I.- Idazleak omen zineten, ez?
R. S.- Bai, baina auzokoak, zure etxepean bizi denak "Oye que he visto en el peri¿dico que escribes novelas. ¿Y de qu¿ escribes?" Eta orain badute hori irakurtzeko aukera baina gazteleraz eta orain enteratu dira, eta nik esango nuke ez zutela beraiek ere espero, eta hor euskarak hizkuntza bezala errespetu handia jaso duela. Garai batean pentsatzen zuten baserritarkeriaz edo hitz egiten genuela edo gauza ruralak, edo ez dakit. Eta ez, ikusi dute badaudela lan literario desberdinak euskaraz eta nik uste dut jende askok Euskal Herrian orain espero duela Atxagaren nobela ea noiz itzultzen den irakurri ahal izateko. Nire kezka da: zer eragin izango du horrek datozen urteetan idazle gazteentzat? Hau da, zu jartzen zara idazten, bi hizkuntza dituzu, hiru edo lau; baina bi Bidasoaz honantz, gaztelera eta euskara: gaztelera, hizkuntza potentea, normalean euskaldunok arazorik gabe erabiltzen duguna eta idazteko arazorik ematen ez dizkiona, eta parean euskara, eta idatzi hizkuntza batean, jakinik idatzi zure hizkuntzan 1.000 irakurle, 2.000 irakurle, 4.000, 5.000 izango dituzula, eta beste hizkuntza horretan, zerorrek ere menderatzen duzun hizkuntza horretan 200.000, edo. Atxagari askoz gehiago. Horrek nire kasuan ez du eraginik eta ez dakit zergatik, ahaleginduko nintzateke esplikatzen zergatik niretzat ez den arazoa, ezta, zergatik niretzat hautakizun linguistikoa argi dagoen, baina gazteentzat zer ondorio ekarriko ditu? Eta, lehengoari lotuz, hori esan nahi dut: hobeto gaude baina erronkak zailagoak izango dira eta prest egon behar gara erronka horiek gainditzeko.