detalle dokuteka-generico-fitxa

Eguraldi-iragarpenen zehaztasuna

Metereologoek egiten dituzten iragarpenak zenbateraino asmatzen dute? Ze neurritan dira fidagarriak?
Gai horretaz egin diote elkarrizketa Euskadi Irratiko Faktoria saioan, eguraldi-kontuetan aditua den Euskalmeteko Joseba Egañari.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
1 Esataria.- Udaberrian gaude. Egunero-egunero-egunero, urte guztiko egun guztietan gure ahotan izaten den gaia aztergai eta hizpide Euskal herriko Unibertsitateko Udako Ikastaroetan. Zein da gaia? Eguraldia.
Eta iragarpenek, zenbateko zehaztasuna daukate? Esan nahi dut, zenbat eguneko eguraldia aurreratu liteke, betiere fidagarria izanik?
Joseba Egaña.- Fidagarria izanik, hiru-lau egun…
Esataria.- Hiru-lau…
Joseba Egaña.- Bai, hortik aurrera, gutxitzen joaten da eta segun ze… bada, egoeraren arabera, bada, batzuetan, bada, beharbada, zortzi-bederatzi egunetara zerbait esan daiteke. Beste batzuetan ez, ez? Baina batzuetan bai eta ja hortik aurrera, hamar egunetik aurrera, bada, ezinezkoa da. Zeren, bueno, atmosfera kaotikoa da. Horrek nahi du esan, bada, bueno, kondizio (baldintza)… hasierako… egoera nola dagoen, atmosfera jakitea, nahiz eta hori jakingo bagenuke (bagenu), handik(an) denbora handitzen denean, bada, bueno, posibilitate ezberdin ugari agertzen dira. Orduan, hor ezin duzu aukeratu horietako bat, nahi dut esan, hor limite (muga) bat dago… 
Gonbidatua.- baina…
Joseba Egaña.- … atmosfera kaotikoa delako.
2 Esataria.- Joseba, baina nik orain imajinatzen ditut NASAko teknikariak kohete bat espaziora bota nahi dutela, eta hiru egunekin ez dira nahikoa, ez? beharko dute informazio gehiago? Hamar-hamabost egunera, ze… erabaki handiak hartu behar dituzte.
Joseba Egaña.- Bai, bueno, tendentziak (joerak) begiratu beharko dituzte, eta aukerak-eta begiratzen egongo dira, baina, esaten dizut, hortik aurrera, hor limite (muga) bat dago sistema kaotikoa delako. Nahi dut esan, hor, adibidez, tenperatura toki batean jakitea zehaztasunez, noiz arte? Nora arte, nahi dut esan. 12,1 gradu Celsius ditugu edo 12,13456? Bada, dezimal (hamarreko) guzti horiek (horiek guztiek) hori ezin dugu jakin, ez? Bada, dezimal (hamarreko) guzti horiek (horiek guztiek) egiten dutena da, azkenean, errore bat sartu ekuazioetan eta errore hori handitzen da, bada, hamargarren egunetik aurrera-edo. Eta klaro (noski), bada hor, errore horrekin ezin duzu ezer esan. 
2 Esataria.- Eta zuen zientzia hau. Zuen zientzia fisiko hau, asko aldatu da? 
Joseba Egaña.- Bai, bueno, teknologia ere aurreratu da, nahi dut esan, ordenadoreak hobetu egin dira. Zeren, azken finean, iragarpena egitea da ekuazio batzuk sartzea ordenadoreetan eta horiek askatzea numerikoki. Eta horretarako behar dituzu konputagailu onak. Eta hori hobetu denez, bada, bueno, hobetzen joaten da, zehaztasuna, eta horretaz aparte, teknologia ere bai. Nahi dut esan, radarrak edo instrumentuak (tresnak) hobetzen joan dira eta orduan, atmosfera nola dagoen ere hobeto dakigu. Errealitatea ezin dugu inoiz jakin, baina bueno, hurbiltzen gara, ez? bai sentsoreekin, bai radarrarekin, Meteosatarekin, nola dagoen atmosfera orain? Bada, bueno, hurbiltzen gara errealitate horretara. Eta hori garrantzitsua da gero iragarpena egoteko, e? 

detalle2

Dokuteka

B1
2011-07-14

x61pRelaContWAR

16496996
00:02:57

x61pViewCountWAR

5734

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR