Dokuteka
kreditu txartelak
Kreditu txartelei buruzko erreportajea. 12 Galdera eta erantzun moduan azaltzen da. Ondoren hainbat aholku txartelak erabiltzeko. Legearen aldetik ere azterketa txikia dakar. Azkeneko zatiak, revolving txartelak, ez du interes handirik.
"Kreditu-txartel" esakunea txartel elektroniko guztiak bertan biltzeko erabiltzea ez da zuzena. Bi txartel mota daude, oinarriz: kreditu-txartelak eta zor-txartelak. Aurrenekoaren (kreditu-txartelaren) bitartez, erabiltzaileak ordaindu eta dirua jaso egin dezake, kontuan une horretantxe dirurik ez badu ere, kobraketa hilabetea geroratzen baita. Zor-txartelak, aldiz, egiten diren karguak berehala kargatzen ditu erabiltzailearen kontuan, kontu horretako fondoak ahitu bitartean, printzipioz. Estatu espainolean hedatuenak Visa eta Mastercard txartelak dira. Kreditu-txartelak titularrari hamaika aukera ematen dizkio, baina eskainitako erosotasuna komisioen bidez ordaintzen da: kutxazain automatikoetan jasotako diruagatik, kopuru horren %2a ordaindu beharko du, sare bereko kutxazainean aritu baldin bada, eta %4raino, berriz, beste sare batekoan jardun ondoren. Erabiltzaileari ondasun eta zerbitzuak hilabetekako kuotetan ordaintzea ahalbideratzen dion geroratutako ordainketa moldeak ere, %0,7tik %1,75era bitarteko interesik ordaintzea ondorioztatuko dio, finantza-erakundearen arabera.
Kreditu-txartelen erabilerak sortarazten dituen ohiko zalantzak
Bankak zein aurrezki kutxak kontratuan aurreikusi gabeko
komisioak edo aurreikusi baino komisio handiagoak kobratzen dituenean zer
egin dezaket?
Kobraturiko komisioak kontratuan agertzen ez badira,
Banco de España erakundeak erabakiko du kargu horiek banku-praktika onek
aginduriko gardentasunaz kontrakoak direla. Beste horrenbeste gertatzen da
kontratuan finkaturiko komisioen kobraketarekin. Bidez kontrako
komisio-kobraketa erakundean bertan erreklamatu ahal izango du
erabiltzaileak, hitzez. Bide hori asebetetzekorik gertatuko ez balitzaio,
banka edo aurrezki kutxa horretako Bezeroaren Defendatzailearengana jo
beharko luke, idatziz. Akordio batera ez iristekotan, Banco de España
erakundeak duen Erreklamazio Zerbitzuan erabiltzaileak arazoaren zergatia
idatziz aurkeztu ahal izango du.
Banku edo aurrezki kutxa gauza al da bere kabuz txartela blokeatu
edo baliogabetzeko?
Mugagabeko iraupeneko kontratuak direlarik,
Banco de España erakundeak aukera hori ere onartua du baina, halaz ere,
erakundeek hainbat baldintza bete behar dituzte:
- Erabakiak zergati
objektiboetan oinarritu behar dute;
- Erabakiaren berri txartelaren
titularrari aurretiaz jakinarazi behar dio;
- Txartela erabiltzearren
ordaintzen den urteko kuotaren proportziozko zatia titularrari itzuli
behar dio erakundeak.
Baja eman ondoren, txartel batekin eginiko gastuak kobra al
ditzakete?
Lapurreta edo galeraren berri eman ondoren titularrak
txartelaren erantzukizunik ez duenez, horren kontuan ez litzateke egin
beharko zor-idazketarik, bajaren jakinarazpena egin ondoren. Horrela (izan
ere, askotan gertatzen den bezala) egitekotan, titularrak banku edo
aurrezki kutxan erreklamazioa aurkez dezake eta, horrela, Banco de España
erakundeko erreklamazio-zerbitzuraino edo auzitegietaraino iristeko aukera
izango luke, bidez kontra kobratu zaion dirukopurua erreklamatzeko.
Txartela galduta, beste norbaitek oker erabiltzen baldin badu,
bezeroak zein diru-kopururi egin behar dio aurre?
Europar
banka-sektorearen Jokamolde Onaren Kodeak honela dio: "150 ecu (25.000
pezeta) baino galera handiagoak ez dira titularraren konturakoak izango,
baldin eta iruzurrez edo negligentzia larriz jardun ez badu". Praktikan,
erakunde askok ez dute artikulu hori aplikatzen, titularrak negligentzia
larriz jardun duela argudiatuz: jokaera horrek, arazoa Banco de España
erakundeko Erreklamazio Zerbitzuraino edota auzitegietaraino iristaraz
lezake, iruzurra nahiz negligentzia larria egon den ala ez erabakitzeko.
Erakundeek negligentzia larria alegatu baina zuritzen ez badute, Banco de
España erakundeak banka-praktika onen kontrakotzat jo ahal izango du, auzi
horiek epaitegiek juzkatu behar dituztela berresten duen arren
Txartelaren titularraren kontuak behar bezainbesteko saldoa agertzen
ez duenean, finantza-erakundeak titularraren beste deposituen kontuetara
joz kobratu egin al dezake zorra?
Kontratuek daukaten klausula
batek kutxari baimena ematen dio zorra beste kontu, eperako ezarpen,
titulu, balore mobiliario edota, titular nagusi edo erantsiaren izenean,
finantza-erakunde horretan dauden kontu edo deposituen karguz
konpentsatzeko. Zor-konpentsazioa legezkoa izango bada, Banco de España
erakundeak agindutakoaren arabera, bi baldintza betetzea da ezinbestekoa:
konpentsatzen diren kontuen titularren erabateko berdintasuna eta
konpentsatzeko ahalmena kontratuan jasotzea.
Kreditu-lerroa nola areago daiteke?
Finantza-erakundearekin
harremanetan sartuta, muga altxatzea eskatu behar da. Areagotze horren
onarpen edo gaitzespena erakundearen eskuduntzakoa da. Kasuren batean,
gehikuntza horren kontzesioa egun batzuetan geroratu izan da.
Atxikitako establezimendu edo kutxa batek txartela bidez ordaintzea
onartzen ez badigu, zer gerta daiteke?
Txartelaren titularrak
atxikitako establezimenduari txartelaren bidez ordaintzeko asmoa agertzen
dionean, establezimenduaren aurreko eskubidea betearazten ari da. Honek
ordainketa-tresna onartzeari uko egiten badio, obligazioaren urraketa
gertatzen da; honelako zerbait, zenbait kasutan, titularrarengan
kalte-galerak sorrarazteraino irits liteke. Horrela bada, kalte horiek
egiaztatzeko paradan dagoen erabiltzaileak Kode Zibileko 1.101 artikuluan
xedatutakoaren arabera, ordainketa esigitzeko ahalmena izango du.
Erakunde emaileek kreditu-txartelen kontratua bere kabuz aldatzeko
eskuduntza al dute?
Txartela emititzen duenak bere buruarentzat
gordetzen du kontratuko interesen, komisioen, gastuen eta gainontzekoen
baldintzak aldatzeko gaitasuna. Emisoreak bere kabuz aldatzeko gaitasuna
bere buruarentzat uzteko klausula hori, berez, ez da abusuzkoa,
Kontratazioari buruzko Baldintza Orokorren Legearen arabera. Lege horrek
dioenez, esandako klausula abusuzkoa izan ez dadin, hurrengo baldintzak
bete behar dira:
- Interes-mota eta bestelako gastuen kopurua
aldatzea, legezko indize bati baldin datxezkio, tipoaren aldaketa-modua
deskribatzen denean.
- Aldatzeko zergatia baliozkoa izatea, bezeroari
informazioa lehenbailehen jakinarazteko obligazioa badu eta honek
kontratua desegiteko eskumena baldin badauka.
Internet bidezko erosketetan ere kreditu-txartelarekin ordain ahal
daiteke?
Sarearen bitartez erostea ez da komeni, erabiltzaileak ez
baldin badauka SET edo TES (Secure Electronic Transactions, Trantsakzio
Elektroniko Seguruak) egiaztagiria eta erosketa egin den web-ak ere
horrelako beste bat ez badu. Horrelakoetan lasaitasun osoz egin ahal
izango da salerosketa. Kreditu-txartel bidez eskuratutako artikuluen
itzultzeak onartzeari uko egin ote diezaiokete komertzioek? Itzultzeak
egin edo ez, komertzioaren eskuduntzakoa da: berak erabakiko du horrelako
egoeretan nolako politika bete behar duen; dena den, diruz eginiko
eragiketetan eta txartelen bitartekoetan baldintza ber-berak izango dira
indarrean eta, areago, txartelez ordainduriko eragiketak ezingo dira
diskriminatuak izan.
Txartelen bitarteko ordainketari atxikitako komertzio batek,
beherapenetan, txartel bidezko erosketak onartzeari uko egin al diezaioke?
VISA edo MASTER CARD markarekin adierazita duten komertzioek,
salgai dituzten produktu guzti-guztiak (prezio, denboraldi edo aurkez
dezaketen beste zeinahi arrazoirengatiko bazterkuntzarik gabe), aipaturiko
marketako txartelen bidezko ordainketa onartu beharra dute, diru bidezko
ordainketak lehenetsi gabe.
Ordaintzeko unean kreditu-txartela erabiltzearren, establezimendu
batek errekargua kobratzen baldin badu zer egin daiteke?
Establezimenduek daukaten txartel-onarpenari buruzko kontratuak
hala xedaturik, txartelen titularrei komisiorik edo gainezkako
diru-kopururik kobratzea zeharo debekatua dute. Horrelakoa gertatuko
balitz, erabiltzaileak uko egin beharko dio gehiegizko kopuru hori
ordaintzeari baina, komertzioak ezarpen hori berresten badu eta bezeroa
erosketa horren premian baldin badago, komisioa fakturan ager dadin
exigitu behar du. Erakunde emisoreari jakinarazi ondoren, bidez kontra
kobratu zaion diru-kopurua berriro eskuratzeko lagungarri izateaz gain,
erreklamazio horri esker, neurriak hartu eta iruzurrezko jarduera horiek
zeharo suntsitzeko probak agerian gertatuko dira.
| ||||
Legea eta
kreditu-txartelak
Txartel elektronikoek berealdiko hedapena lortu
duten arren, ikerlan juridikoak oraino gutxiegi dira: horretaz daude kexu
epaitegiak eta aitorturiko agintaritza. Txartel-kontratua atipikoa da eta,
noski, atxikipenezkoa: bera sinatzeak, bertan agertzen diren baldintzak
onartzea ondorioztatzen du, negoziatzeko aukerarik izateke. Berariazko
arautegirik eza da bereizgarri nabarmena, baina kredituko
finantza-erakundeen eta kontsumorako kreditu-erakundeen diziplina eta
antolamenduari buruzko arau zenbaitetan jasorik dagoen arren. Hona hemen
kreditu-txartelei aplika dakizkiekeen lege eta arautegietako batzuk:
- Kode Penala: honek txartelak giltzatzat jotzen ditu, gauzen indarrezko lapurretak tipifikatzean; era berean, txanpontzat ere hartzen ditu, moneta eta tinbredun efektuen faltsuketa-delituak jorratzean.
- Kreditu-erakundeak eta bertako bezeroen arteko harremanak arautzen dituzten xedapenak
- Kontsumitzaile eta Erabiltzailearen Defentsarako Legea eta Kontratazioaren Baldintza Orokorrei buruzko Legea.
- Kontsumorako Kredituaren Legea, aplikatzeko eremu aldrebes eta murritza duena.
- Txikikako Merkataritza Antolatzeari buruzko Legea
|
REVOLVING TXARTELAK | |||||
| |||||
