Hauteskunde kanpainek ezertarako balio al dute?

Solasaldi hau 2001/5/13ko kanpaina hasi zen egunekoa da. Hala ere, edozein kanpainen inguruan sortzen diren zalantzak dituzte aipagai: balio dute, iritzia aldatzen dute, komunikabideak, mitinak, alderdi txikiak..

 

 

 


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Esataria.  Zer iruditzen zaizkizue kanpainak? Ezertarako balio al dute edo gutxi batzuk konbentzitzeko bakarrik antolatzen dira? Ba, guzti horren inguruan jardungo dugu gaur. 
(…)
Esataria. Balio dute iritzia aldatzeko? Esate baterako, telebistak ematen digun aukeretako bat da normalean ikusiko ez genituzkeen mitin horiek ikustekoa. Zu agian ez zinateke joango ez dakit noren mitinera eta orduan ikusi egiten duzu. 
Garbiñe Biurrun. Mitinek balio dute partidu, alderdi bakoitza barrutik(an) indartzeko. Ez da…
Esataria. Beraien jarraitzaileei mezua emateko.  
Garbiñe Biurrun. Horta(ra)ko, ezta?
J.M Mujika. Mitinak dira bakarrik zenbat jende etorri den esateko. Telebistaren bidez ikusteko eta gero zenbateraino txalo jotzen duten saltzeko eta, gehienez ere, kontrarioren batek (aurkariren batek) esateko “Iaz nazkagarri honek ederki hitz egiten ziken”… bestela ez dute ezertarako balio.
Esataria. Ez dute balio ezertarako, ez?
J.M Mujika. Ez! Ezertarako.
Esataria. Zerbait esango dute mitinetan…
J.M Mujika. Ez dira mitinak, ez dira inor konbentzitzeko: mitinera joaten dena konbentzituta dago, osoki.  Telebista edo irratiko, zera, eztabaida bat gerta daiteke, kasuren batean, zalantzan dagoen batentzat izan daiteke ba, joe, hor bai egon daitezke batzuek baina horiek ere, nik uste, portzentaia txikiak, gutxienekoak.
Garbiñe Biurrun. Bueno, mitinak dira azkenean, zera, puesta en escena (antzezpen) berezi batzuk, ezta?
J.M Mujika. Bai ba!
Garbiñe Biurrun. Ta kasu batzuetan ba mitinak erabiliko dira  hainbat aipamen, iragarki egiteko, ezta? Gauza batzuk badaude iragartzekoak eta orduan iragartzen dira eta aprobetxatzen (baliatzen) dira ba, hori. Mitina da berez baita ere propaganda baina propaganda alderdikoa. Ez hor esaten, hor esaten denak ez dauka inolako baliorik.
Esataria. Edo programari buruz hitz egiten dute, esate baterako?
Garbiñe Biurrun. Ez da egia. Nik uste dut hori alderdi guztiek dakitela hori ez dela egia. 
J.M Mujika. Baina programa gainera, begira, programek oso inportanteak (garrantzitsuak) izan beharko lukete, bai, baina hauteskunde hauetan programak ez dira inportanteak. Eta gainera…
Esataria. Baina jakin beharko dugu ba zer eskatzen diguten.
Garbiñe Biurrun. Lerro batean.
J. M Mujika. Zuk ez diozu botoa ematen, zeuk ez diozu botoa ematen inori, ematen baldin badiozu; gero galdetuko dizut, botoa ez diozu ematen programaren arabera, baizik botoa ematen duzu eta kasu honetan oraindik nabarmenagoa iruditzen zait, zeinen arabera, eske horrek gero aterako balitu hau gerta zitekek (liteke) , agintean hau jarri zitekek, edo honentzat kaltegarri izan zitekek… ez da ba, begira, nik aztertu ditut argi eta Euskal Herrian bakea lortzeko ahalik eta azkarren eta euskal, zera, komunitate (erkidego) autonomoaren etorkizunerako badirudi ba niri, nik kezka handia dut sanidadean (osasungintzan) nork hobeto zeratuko duen eta orduan aztertzen ditut… keba, hori ez dute egiten ezta medikuek ere; ezta sanidadean lan egiten dutenek ere!
(…)
Garbiñe Biurrun. Baita ere esan nahi dut errespetu handia diet noski, diedala ez da nahi baina behintzat, gainera, zera, militantzia, oinarrizko militantzia horri ezta? Eta militantzia horri, zera, zirku honetan sinesten duen militantzia horri.  Ze nik horretan parte hartu izan dut. Aspaldian ezta? Baino 
J.M Mujika. Nik ere bai, aspaldian gainera. 
Garbiñe Biurrun. Eta nik sinesten nuen eta bizi izaten nuen ba bueno, oso biziki eta orduan horregatik(an). 
Esataria. Urtean zehar egindako lana.
Garbiñe Biurrun. Errespetu handia merezi didate (zor diet).
J.M Mujika. Batez ere talde, horrela, barregarri xamarretan ibili izan garenean zenbakiz…
Garbiñe Biurrun. Barregarri? Ez!
J. M. Mujika. Barregarri zenbakiz!
Garbiñe Biurrun. A, zenbakiz.
J.M. Mujika. Zuk badakizu zer den…
Garbiñe Biurrun. Bueno, hain barregarri ez zen!
J.M Mujika. Nik esaten dudan hori bai…
Garbiñe Biurrun. A, zurea izango zen barregarria!
J.M Mujika. Ni niregatik ari naiz. Nik nola deituko dizut ba barregarriak direla pentsatuta ere, mesedez! Ez, ez, baina zuk hartu eta zer etorriko ote zaigu eta hemen e? Lau, lau… telebistan ikusita.
Garbiñe Biurrun. Guri atera ziguten Tolosa erdian mitin bat egin eta atera ziguten zera, etxe batzuk, etxe politikoak, argazki bat eta hurrengo egunean periodiko, egunkari batean azaldu zen, esaten zuen, aaaa alderdiko mitinean hamaika lagun bildu ziren. Eta benetan hamaika (izan ziren)!
J.M Mujika. Ez dut hitz egin nahi horretaz baina ni, nik badakizu badaukadala talde txikietako galtzaile izango direla seguro (ziur) dakiten horiek hala ere kanpaina egin eta horiek daukaten…
Garbiñe Biurrun. Horrek merito handia daukate bai…
J. M Mujika. Meritoa eta kalera joaten direnak eta joe, horiek sinesten ez badute ere, behin zu hor sartuta zaudela badakizu, badakizu kanpaina egiteko modu honek ez daukazula inongo etekinik ateratzeko modurik baina zuk, hala ere, zurea bete egiten duzu. Horiek bai, horiek badute meritua. 
(…)
J. M Mujika. Gaur hasten (hasiko) zaigu kanpaina eta diferentzia (alde) bakarra da orain jarri daiteke(ela) kalean botoa emaiozu halakori edo holakori bestela beste ezer ez da nabarituko. 
Esataria. Bai nabarituko da irratia piztu, telebista piztu, egunkaria hartu… denetan agertuko da. 
Garbiñe Biurrun. Zera, dohaineko espazioak daudelako, bestela albistegi guztiak ari dira kontu guztiarekin, ezta?
J.M Mujika. Horrek bere bentajak (abantailak) izan ditzake, telebisiorako (telebistarekiko) adikzioa piska bat gutxitu dezake. Horrek kendu ditzake adikzio problema (arazo) handi horiek.
Esataria. Beraz, desintoxikatzeko balio du telebista, e, kanpainak. Komunikabideen eragina ikaragarria da. 
Garbiñe Biurrun. Bai.
Esataria. Horregatik esaten nuen irrati bidez edo…ikaragarria!
Garbiñe Biurrun. Komunikabideek bidera, nik uste dut bideratzen, kasu honetan garbi dagoela bidera dezaketela nahi duten guztia. Eta nahi duten aldera. 
J. M Mujika. Baina honez gero kanpaina, aurtengo kanpaina ja(da) egina dago, ez? Botoa inoiz erabakia egon bada, nik pentsatzen dut inoiz baino erabakiagoa egon daitekeela dagoeneko. 

Interesatzen zaizu



C1
2001-04-25
16431923
0:05:15
1983