detalle dokuteka-generico-fitxa

Iñude eta artzainak

Donostian Inauteri garai baino lehentxeago ospatzen den festa berezi honi buruzko azalpenak. Jatorria eta zer antzezten duen azaltzen du Kresalako kideak.

Irudia: eitb
Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria. Ezagutzen duzue musika hau? Bai. Hori da: Iñude eta artzainen egunean konpartsak [konpartsek] euren desfilea egiten duten bitartean erabiltzen duten musika da. Eta aurten San Blas egunarekin batera egokitu da Iñude eta artzainen egun hau ere. Egia esan, Kandelario egunetik hurbilen dagoen igandea hartzen dute Iñude eta artzainen konpartsak [konpartsek] kaleratzeko, eta aurten otsailaren 3a egokitu da.  

Jesus Artetxe euren ondoan da ohitura horren berri jakin nahian.  

Jesus Artetxe esataria. Joxe Murua, noizkoa da Iñude eta Artzainen konpartsa? 

Joxe Murua (Kresala dantza-taldea). Bueno, konpartsa hau lehenengo aldiz 1885an atera zen, otsailak 2an. Otsaila, otsaila 2an Kandelario eguna. Garai hartan jai izaten zen, eta 1885ean atera zen lehenengo aldiz. 

Jesus Artetxe. Bueno, gainera, gero hor, mende-hasieran kendu egin zuten jaiegun hori. Eta hortik aurrera zer ibilbide izan du ohitura horrek? 

Joxe Murua. Bueno, bai. Garai hartako Aita santuak, 1912an, jai hori kendu egin zuen, beraz, laneguna bihurtu zen, eta klaro, lanegun batean holako konpartsa bat ateratzea ba nekez ibiliko ziren ateratzeko, eta pixkanaka-pixkanaka galdu egiten da eta desagertzen da. Geroztik, guk jakin izan dugu Donostia inguruan, Donostian bertan, eta inguruan, ahaleginak izan direla, adibidez, Antiguoko gazteriak, Pasaia aldean, Hernani aldean ere, gutxienez jakin izan dugu. Baina ez, urte batzuetan atera ziren, baina ez zuten definitiboki (betiko) berreskuratu, finkatu, ez? Eta guri tokatu zitzaigun hori, 1800, 1977an, ez? Orduan, urte hartan Kresalak, elkarteak, 10 urte betetzen zituen eta orduko bazkideek, batzuk behintzat pentsatu zuten: “Bueno, zer egin dezakegu 10. Urteurrena ospatzeko?” Bueno ba, ezagutzen zuten konpartsa hau, batzuek behintzat, eta pentsatu zuten kaleratu behar zutela. Orduan berreskuratu zen eta ordutik hona urtero-urtero atera gara.  

Jesus Artetxe. Bueno, Joxe, hitz egin dezagun parodiaren ardatz horretaz, ez?, iñude eta artzainen arteko amodioa eta desamodioez. Hola, labur kontatuta, zer antzezpen, zer du atzean antzezpen horrek? 

Joxe Murua. Bueno, hau pentsatzen dugu antzeztu nahi duela nolabait hemen, Donostia inguruan, 1880 inguru, urte horietan iñudeak bizi ziren, esan nahi dut, existitzen ziren iñudeak, eta iñudeak [iñudeek] besteen umeak zaintzen zituzten. Eta bere ardura beraiek hartzen zuten, ez? Orduan, inguruko, ez dakit, ba artzainak eta etorri, etortzen omen ziren Donostia aldera, eta horien, beraien arteko kortejatze hori nik uste dut antzezten duela, eta horrekin batera, bueno, nola kortejatze horretan  iñudeak [iñudeek] joan behar zuten ere biberoia ematera, panpinari, bueno, umeari, –garai hartan umea, orain panpina–, baina txertoa jartzea, udaletxean izena jartzea… Eta guzi hori antzezten da nolabait, ez? 

Jesus Artetxe. Entzuna daukagu, mende-hasieran behintzat gizonezkoak baino ez zirela hor mozorrotzen iñudez. Klaro, benetako iñudeak benetakoak zirelako, eta gainera, mozorrotzen zirela gizonezkoak ahalik eta potoloenak eta gizenenak. Eta argalenak, berriz, artzainez edo…  

Joxe Murua. Ba hori jakin dugu. Berez, garai hartan iñudea figura vigentea (benetakoa) zen, esan nahi dut, benetako iñudeak bizi, bizi ziren. Orduan, inauteri giroak ez luke inauteri giroa izango neskek iñudeaz janztea. Esan nahi dut… Orduan, inauteri giro hori emateko, gizonezkoak ateratzen ziren, ez? horrekin ematen zioten inauteri giroa. Hori da: inauteri giroa.  

Eta dakigunez, ba potoloenak neskez edo iñudez ateratzen ziren eta argalenak artzainez. Hori jakin dugu. Bai.  

detalle2

Dokuteka

B2
2002-02-02

x61pRelaContWAR

16425886
0:04:09

x61pViewCountWAR

3202

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR