detalle dokuteka-generico-fitxa

Hegazkinei laser erakusleekin egindako erasoak ugaritu egin dira

Azkenaldian gero eta gehiago dira pilotuen salaketak.

Ekintza arriskutsua da laser bat hegazkinera zuzentzea, arreta galdu eta istripu bat gerta daitekeelako.
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Eta ikusten da bada norbaitek kotxearekin luzeekin joko balizu bezala.
Garikoitz behin baino gehiagotan itsutu dute laser batekin lur hartzera zihoala.
Tarteka tokatzen zait, bai Madrilen eta bai Valentzian, tokatu izan zait. Egiten dena da kontroleko dorreari abisatu, noiz izan den, zein zonatan eta beraiek bai bidaltzen dutela jendea ea harrapatzen duten, baina zaila izaten da.
Oso arriskutsua dela dio, pilotuentzat lurreratzea maniobrarik zailena delako.
Lurreratzeko azkeneko momentua bai dela… bista bidez egiten da. Momentu batean ikusi gabe gelditzen baldin bada, gertatu liteke istripu edo…zaila da istripu larriren bat izatea, baina bai, gertatu liteke, bai. Zuk begia daukazu guztiz irekita iluntasunerako eta bai, jotzen badizu, guztiz itsututa gelditzen zara momentu batean, bai.
Dendetan edo Interneten, edonork eskura dezake laser bat euro gutxiren truke.
Interneten topatu daitezke, potentzia jakin batekoak oso merke.
Ikusmenaren %80 galdu duten kasuak badira.
Hala ere legalak dira eta ez dago zigortzen dituen legedia berezirik.
Gaur egun erregulatuta daukagu zerbait gertatzen denerako. Bitartean, laserra legala da eta lege-hauste administratibo bat baino ez da izango.
Aurten El Prat-eko Aireportuan hogeita hamar kexa baino gehiago jaso dituzte laserren kontura, horregatik herriko udalak ordenantza aldatu du eta orain 3.000 euroko isunak ezartzeko aukera izango du.
Jakingo balute zein arriskutsua izan litekeen ez dut uste egingo luketenik, nik uste dut izango dela jendeak pentsatzen duena jolas bat bezala hartzen duena edo broma-tipoa edo…
Laser bidez hegazkinetara apuntatzen dabiltzanen kasuak asko gehitu dira aspaldian. Aste honetan bertan, Malagan gizon bat harrapatu du poliziak laserrarekin pilotua itsutu nahian ari zela. Gure aireportuetara ere iritsi da fenomenoa, Forondan jaso dute abisu bat.

 

detalle2

Dokuteka

C1
2012-11-06

x61pRelaContWAR

16362646
01:55

x61pViewCountWAR

3726

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR