Dokuteka
Emozioak neurtzen
Emozio-detektagailua garatu du Tecnaliak. Pultsometro moduko bat da eta jendeak bere inguruan jasotzen dituen estimuluez duen iritzia positiboa ala negatiboa den jakiteko balio du. Esaterako, hautagai bati buruz herritarrek duten iritzia eta haren diskurtsoaren eraginkortasuna neur ditzake "Sentient" izena duen aplikazio honek.
Bihotz-erritmoaren aldaketak neurtuz, hauteskunde-kanpaina bateko mezuak, janzkerak, keinuak, gaiak jendearen gustukoak diren ala ez esango liguke pultsometroak. Egitasmo honi buruzko argibide ugari eman ditu Tecnaliako Iñigo Dorronsoro ikerlariak.
ESATARIA.- Benetako azterketa hauteskundeak direlako. Baina inkestez gain, tresna zienti, zientifiko bat ere izan dezakete alderdi politikoek beraien hautagaiek arrakastarik izango ote duten jakiteko. Emozio-detektagailua garatu du Tecnaliak, pultsometro moduko bat da, eta jendeak bere inguruan jasotzen dituen estimuluez duen iritzia positiboa ala negatiboa den jakiteko balioko du. Esate baterako, hauteskunde-kanpaina bateko mezuak, janzkerak, keinuak, gaiak jendearen gustukoak diren ala ez esango liguke pultsometroak, bihotz-erritmoaren aldaketak neurtuz. Jo dezagun Tecnaliara; Iñigo Dorronsoro bertako ikerlaria da. Iñigo, hola, egunon.
IÑIGO DORRONSORO.- Kaixo. Egunon. Bai.
E.- Ez dakigu jadanik emozio-detektagailua eskuratzeko modurik ba ote dagoen. Alderdiek, hala bada, dozenaka erosiko dituzte aurki hasiko den kanpainarako, ezta?
I. D.- Ba. Jada alderdiren batekin probaren bat egin dugu eta badaukate aukera, gurekin harremanetan jartzen badira, probatzeko eta horrela… probak egiteko. Bai. Noski.
E.- Eta nola funtzionatzen du, Iñigo?
I. D.- Ba daukagu, oraintxe bertan aplikazio bat daukagu telefono batetarako, Android telefono batetarako, pultsometro batekin bidaltzen ditugu pultsuaren aldaketak, gure bihotzeko pultsuaren aldaketak bidaltzen dizkiogu telefonoari, eta bertan daukagu algoritmo bat, desarroilatuta daukagu urteetan zehar egindako inbestigazioarekin, eta algoritmoak berak esaten du pertsona horren pultsazioen bidez, jakin bere emozioen aldaketa, bere estimulazioa nola dihoan.
E.- Um. Beraz, pultsometroek edo pultsuak esango liguke, adibidez, hautagai batek nola hitz egiten duen entzunda jendeari gustatu zaion ala ez, esate baterako?
I. D.- Ba nola hitz egiten duen, esaten duena, dituen arropak, egiten dituen zeinuak, aldi bakoitzean pentsatzen dituen gauza ezberdinak analizatzeko aukera emango duela.
E.- Um. Eta beraz…
ESATARIA 2:- Baina ez hortaz, barkatu, ez hortaz orduan bertan dauden entzuleen emozioak, baizik eta hizlariarenak…
I. D.- Ez. Ez . Alegia entzulearenak, entzuleak, ba adibidez, eginda daukagun proba bat eginda daukagu eta entzule desberdinei jarrita dispositibo hau, ba ikustea hautagai horrek bere diskurtsoan zehar ze gorabehera suposatzen dituen entzulegoaren emozioetan.
E.- Um.
I. D.- Ba zer, diskurtsoaren zer parte gustatu zaien, ze jesto gustatu zaizkien, horrelako analisia egin ahal izateko.
E 2.- Baina janzkera, adibidez?
I. D.- Beno, janzkerarentzako seguru aski proba desberdinak egin beharko ziren, ba egun batean jertsea baldin badauka, beste batean beste bat… Hori, azkenean, analisi sakon bat egiteko, ba proba luzeagoak egin behar dira, ez da egun bateko proba batekin izango. Egun bateko proba batekin izan daiteke ba diskurtsoan dituen gorabehera guzti horietan aldaketak, eragin ditzakeen aldaketak ikusle, ikuslegoarengan edo entzulegoarengan.
E.- Bai. Beno, politikaz ari gara, baina beste arlo batzuetan ere izango luke aplikazioa emozio-detektagailuak, esate baterako, telebistako iragarkien eragina aztertzeko, osasun arloan, komunikatzeko gaitasunik ez duen jendearen emozioak transmititzeko ere bai, ezta, Iñigo?
I. D.- Bai. Hala da. Hala da. Eginak ditugu baita ere proba batzuk, egin ditugu, azkenean algoritmo honen lanketa urte askotan zehar eraman dugu hemen, eta proba desberdinak egiten joan gara gu hemen gure enpresan, bertako inbestigadoreekin, baita adibidez Uliazpi da Donostian dauden zentro, beno Donostiatik kanpo ere uste dut badagoela, diskapazitatu intelektual, intelektualak, ba hori, komunikatzeko ezintasun handiak dituzte eta orduan ba dispositibo honen bidez egindako proba batzuekin ikusi dugu ba erraztasun bat permiti daitekeela ba zaintzaileei edo familiarrei jakiteko pertsona horrek zer transmititu nahi duen, edo zein den bere egoera, egoera emozionala momentu horretan,
E.- Um
I. D.- Eta gero bestelako proba batzuk ere egin dira UPVrekin eta “El gurú de la comunicación”, dela Bilboko enpresa batekin, ba ikusteko iragarkiek ze eragin daukaten entzulegoarengan, ez? Ba iragarki ezberdinak, iragarki sozialak, ba drogen inguruko iragarkietan, adibidez, zer den hobeto, irudi positiboak edo irudi negatiboak ematea, eta iragarki normaletan ba ikusi, diferentziatzeko analisi batzuk egin ziren, ba ikusteko iragarki laburrak, edo iragarki luzeak, zer-nolako eragina zeukaten entzulegoarengan.
E 2.- Eta ze fidagarritasun du honek?
I. D.- Ba fidagarritasun nahiko handia ematen du. Nahiko entorno kontrolatuetan izan behar duen gauza bat da, azkenean da, bihotzaren pultsazioekin funtzionatzen du oraintxe bertan, ba proba batzuk egin ditugu bestelako datu fisiologikoekin ere bai, baina orain bihotzaren pultsazioetan bakarrik oinarritzen gara aplikazio, telefonoko aplikazio honetan, eta, beraz, bihotzaren pultsazioa nahiko egoera kontrolatuan egon behar da: pertsona ezin da egon mugimenduak egiten, zeintzuk… bihotzaren pultsazioek aldatu beharko lukete… Entorno kontrolatu batean eragin, emaitza onak ematen ditu. Entorno kontrolatu batean, hori.
E.- Ya. Beno, Arantxa, tresna eraginkorra izan daiteke hau alderdi politikoentzat, zer alderdiek ez dakite sekula hautagai batekin asmatu duten ala ez, bere mezuak egokiak ote diren ala ez, beren janzkera…
ARANTXA.- Bai. Baina ez mitinetarako, mitinetan beranduegi da, iruditzen zait niri, zergatik mitinetara konbentzituak joaten dira…
E.- A!
A.- Zalantzatiak gutxitan.
E.- Ez dira joaten.
A.- Ez. Zalantzatiak gutxitan eta abstenzionistak sekula ez. Orduan iruditzen zait gutarrak ez direnekin…
E.- Bai?
A.-…. egin beharreko…
E.- Hori. Hori ez da beti horrela izan. Adibidez, Trantsizio-garaian, lehendabiziko hauteskundeak izan zirenean, jendea joaten zen mitin guztietara eta gero erabakitzen zuen botoa…
A.- Bai.
E.- Nori eman. Hori entzunda daukat. Ez dakit.
A.- Bai. Bai. Nik hori egin dut makina bat aldiz, e, e, baina nik uste dut orain alderdiek hauteste fidelak dituztela kopuru handi batean, nekea, botoa nekez aldatuko dutenak, eta gero gaude zalantzatiok. Gutxi garenak, baina erabakiorrak ere bai. E, ni, adibidez, irabazi behar den horietako bat naiz, orduan, agian balio dut froga horretarako… (barreak)
E.- Pultsometroa jarri eta zure bihotz-taupadak neurtuko dituzte.
A.- Bai.
I. D.- Barkatu, e, ziurrak diren pertsona horietan ere bai, azkenean ikuslego zabal bat baldin badago, nahiz eta ziur partidu horri botoa emango dion, ba seguru aski hautagaiaren gauza batzuk gustatuko zaizkio gehiago eta beste batzuk…
A.- Bai.
E.- Bai.
I. D.- Gutxiago. Eta hori detektatzeko aukera egon daiteke, ba azkenean ere zure hautesle fidelak diren horien artean jakitea ze gauza gustatzen zaien gehiago eta zeintzuk gutxiago, ez?
E 2.- Aizu, zein fasetan dago aurkikuntza hau?
I. D.- Inbestigazio hau, inbestigazio hau da jada, ba hori, produktu batean, izan daitekeena dago ja sartuta telefono batean, aplikazio batekin, froga ja fidagarritasun altuarekin. Probak egin ditugu ja, partidu politiko konkretu batekin probak egin ditugu, emaitzak positiboak izan dira, eta orduan ja dago fase batean, non beste batzuek probatzeko gogoa baldin badaukate erabilgarria izango zaiela uste dutelako, ba gurekin harremanetan jartzeko, jarri daitezela, eta…
E.- Beraz, eskaintzen diezue tresna hau kanpaina honetarako, adibidez?
I. D.- Bai. Adibidez. Bai. Bai. Probak egin ditugu duela gutxi, eta proba horiek egiteko aukera badagoela.
E.- Ez dakit, Katixa, zerbait esan nahi duzun.
KATIXA.- Beno, ematen duela makina honek neurtzen duena dela bakarrik erantzun emozional bat, ez? Momentuan nola erreakzionatzen dugun emozionalki, baina pentsatu nahi dut guk ere botoa ematerako orduan badaukagula, zera, dosi arrazional bat behintzat, eta beraz, beno azkenean, denaren nahasketa bat izango dela, eta honek bakarrik neurtzen duela hori, erantzun fisiologiko emozional bat, ezta?
E 2.- Alderdiena aipatu da, baina baita ere ez da ahaztu behar, eta Iñigok nabarmendu du, osasun arloan izan dezakeen aplikazioa, ez?
E.- Bai.
E 2.- Askotan gertatzen zaigu, igual inguruan baditugu gaixotasun zenbait dituzten pertsonak, ez dakigu no, nola sentitzen ari diren…
E.- … sentitzen diren…. Bai. Eta emozioak transmititzeko ezintasuna dutenak ere badira. Beno, Iñigo Dorronsoro, Tecnaliakoa, eskerrik asko!
I. D.- Benga. Zuei.
E.- Hamarrak eta hogei. Oraintxe segituko dugu.
