Dokuteka
Ba al dakizu zer diren QR kodeak?
QR kodeak lauki itxurakoak dira, gehienetan kolore zuri eta beltzekoak eta indartsu datoz. Publizitatearen eta marketinaren arloan iraultza egiten ari dira.
QR kodeek zer informazio duten jakiteko beharrezkoak dira smartphona eta kode horiek irakurtzen dituen aplikazioa. Erabilera asko dituzte.
Transkripzioa:[+]
Transkripzioa:[-]
Ia zoko guztietan daude, baina oraindik ere gutako askok ez dakigu ziur zer diren.
-Ikusi izan ditut, baina ez dakit zertarako den.
-Badakit doala mobilarekin, baina… ezer ez, ni idea.
QR kodeak dira eta zer informazio kodifikatuta dauden jakiteko beharrezkoak dira smartphona eta kode horiek irakurtzen dituen aplikazioa. Erabilera asko dituzte.
Eskaparate batean guri gustatzen zaigun arropa baten kolekzio guztia ikusteko, adibidez, katalogo guztia…
Kasu gehienetan web orrialderen batera bidali edota bideo jakin bat erakusten digute. Bestetan, zozketetan parte hartzeko aukera ematen dute. Are gehiago, Lapurdin, adibidez, salgai dauden etxebizitzetako irargarki-paneletan erabiltzen dira.
Ikusi dezakegu etxe hori barrutik, sartu gabe. Orduan, jendearentzat oso interesgarria da, zeren ez du deitu behar, ez du gelditu behar saltzailearekin…
Beste milaka erabilera dituzte eta izango dituzte etorkizunean.
QR kodeen ibilbidea hasi besterik ez baita egin.
