detalle dokuteka-generico-fitxa

Bilbo berdea

Betidanik gris irudikatu izan dugun Bilbo gero eta berdeagoa da.

Eraztun berdeak Bilbo ezezaguna erakusten digu: 500 urteko baserriak, ortuak, artaldeak, baserritarrak belarra biltzen, errekasto garbiak mendian behera…

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Bilbo inguratzen duten bost mendiak ditu eraztun berdeak. Buelta osoa ematen dio hiriari, 70 kilometrotan. Eraztun berdeak Bilbo ezezaguna erakusten digu: 500 urteko baserriak, ortuak, artaldeak, baserritarrak belarra biltzen, errekasto garbiak mendian behera… Laster, uda baino lehen, eraztun berdea eta Bilboko kaleak lotuta egongo dira. Bederatzi bide prestatuko dituzte horretarako. Jose Luis Sabas zinegotziak esan digu aprobetxatu egin behar dela, mendia eta natura hain gertu edukitzea. Bilboko erdigunea eraztun berdearekin lotuko dute bederatzi bideek. Luzeenak sei kilometro ditu, laburrenak, bat. Aldapa gogorrik ez dago, ez dute ahalegin handirik eskatzen. Bizkaiko Mendi Federazioa pozik dago ekimen honekin. Ba omen zen ordua Bilbon horrelako gauza bat egiteko, Txutxi Mugerza presidenteak esan digunez. Hemezortzi parke zeharkatzen ditu eraztun berdeak, 1.200 hektareako espazio naturala. Betidanik gris irudikatu izan dugun Bilbo gero eta berdeagoa da.

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2012-05-28

x61pRelaContWAR

16360618
01:18

x61pViewCountWAR

3634

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR