Dokuteka
Zuhaitz zaharrak
Mikel Belasko historialari eta naturazaleak Nafarroako zuhaitz zaharrak ikusteko gonbita egiten du irratsaio honetan. Gainera, historian garrantzia izan duten beste zuhaitz zahar batzuen aipamena egiten du.
Esataria: Eta den-dena esan behar bada, eguraldiarekin suerte onik ez dugu izan gaur, itzal bila abiatu behar genuelako, garai bateko arbolek ematen duten itzal zoragarri hori, baina gaur itzal beharrik ez daukagu. Mikel Belasko, arratsalde on.
Mikel Belasko: Bai, zuei ere.
Esataria: Gaur itzal bila ez, baina bai arbola zaharrak ezagutzera, e? Etxe honetan aspaldian ikasi genuen, Jakoba Errekondok erakutsi zigun, arbolak, garai bateko arbolak eta zuhaitzak estimatzen erakutsi zigun berak, eta zuek, hara nola diren gauzak, Nafarroako arbola famosoenak edo erakusten dituzue, Mikel?
M. B.: Bueno, famosoenak edo ahal ditugunak eta gure hurbilen direnak. Zera, joan den astean egon ginen hor, Iruñan, Udalarekin, hainbat zuhaitz erakusten, baina egia esan, guri gehien gustatzen zaizkigunak dira mendietan eta daudenak.
Esataria: Egin dezagun ibilbide azkar samar bat, Mikel. Iruñan, adibidez, zer bisitatu zenuten lehengo astean antolatutako bisita gidatu horietan?
M. B.: Bai, bueno, hor ibili ginen gehien bat Aranzadi inguruan, Arga ibai ondoan, zeren han gauza gehiago daude ikusteko, eta gaurkoz… baina ez dira hain… berez inguruak eta… interesgarriak dira, baina nik hor prestatu dizuet gainera zuen facebook-en gaurko halako paseoak egiteko Iruñan eta Nafarroan zehar, jarri dizkizuet lotura batzuk ere. Entzuleak eta baldin badaude facebook-arekin ikusi ahal izateko argazkiren bat edo gauzaren bat.
Esataria 2: Bisita birtuala, beraz, gure facebook-en…
M. B.: Halako zerbait, bai, edo etxeko lanak horrela jarrita. Orduan nik, lehenengoa, horrela zerbait erakustekotan, batez ere igual jendearen ezaguna delako, Iruñan dagoen, Diputazio ondoan dagoen sekuoia handi bat, bertakoek esaten diote beti “El pino de Diputación”, erakutsiz horrela zein den gure gizartean arbolen gainean dugun jakinduria, noraino iristen den, pixka bat hori adibide bezala, zer den… Zuhaitz zahar-zaharra ez da, baina igual Iruñan dagoen zaharrena izan daiteke. Eta igual hortik hasiko ginateke.
Esataria: Ba hortik hasita, Diputazio inguruan dagoen sekuoia da hori, ez?
M. B.: Hori da. Eta kuriosoa da zeren hor badakigu zehatz-mehatz noiz landatua izan den, nondik ekarri zuen hango Diputatua izandako batek ekarri zuen, berak Ameriketatik ekarria, Irurita aldean uste dut jarri zuela lehenengo eta gero Diputatu izendatu eta ekarri zuen Iruñaraino. Hori 1895ean izan zen. Orduan, hori da, seguru aski, Iruñan dagoen zaharrena eta izanen ditu 160 urte, ez da iristen. Eta zer gertatzen da? Ba oso toki estrategikoan jarria dagoela, toki guztietan ikusten da… hor mende hasieran gertatu ziren gamazada eta kontu horietan jada ikusgarria egin zen eta pixka bat Gernikako Arbolaren pare jarri zen, eta hor Baleztenak deitu izan zion “Iruñako Arbola”, pixka bat Gernikako Arbolarekin halako paralelismoa eginez.
Esataria: Hori Iruñan bertan. Atera gaitezen Iruñatik, Mikel.
M. B.: Eta honekin lotuta… ikusten zaio honi tximista izan zuen bisitari 1933an eta pixka bat horregatik itsustu egin zuen. Eta Iruñatik atereaz, badugu ere gure zeratan, eta izendatua izan zen hau ere babestua Iruñako, Nafarroako Zuhaitz Monumentala Etxarri Aranazko haritza, eta duela aste bat jarri dizuet bideoa ere bai zuen facebook-en. Tximista batek erdiz erdi zatitu zuen eta betiko galarazi egin du gure Etxarriko haritza. Ikusteko, babestuta ere, zuhaitzak naturaren menpe eta gure eguraldi eta klimaren menpe egoten direla. Hori, adibide triste bat nahiz eta tximistak ez izan etsairik gogorrenak baizik eta gizakia izaten garen beti okerrenak alde horretatik. Pixka bat, beste salto bat eginez, eta tximistekin lotuta, hor jarri dut ere oso handia izan zen Leitzan zegoen Aritzandi, beste haritz …baina hau benetan handia, zeren berez bederatzi gizon behar omen ziren hartzeko, besarkatzeko zuhaitza, eta leitzarrek pagatu diote oroitarri bat, landatu egin dute edo erein egin dute beste zuhaitz bat hor, erdian, eta bere oroitarria pagatu. Eta horrek omen zuen perimetroa ia hamalau metro, eta nik ikusi ditudan handienak izaten dira sei metrokoak, zazpi metrokoak edo horrela, eta hau, berez, gigante hutsa zen eta haritz bat. Pena galdu izana. Kuriosoa da honek ere bota omen zuen… ekaitza bat, ekaitza batek bota omen zuen. Iruñako arbolarik handiena ere urte berean hondatu zen, 1888an. Urte hartan izan omen zen negua… izan ere, oso-oso gogorra, Leitzako arbola bota eta Iruñako “El árbol del Cuco”, su gar batek bota egin zuen ere bai. Oso famatua zen ere zuhaitz hori Iruñan eta Pío Baroja bera han bertan ere ibiltzen omen zen han, bere nobelak eta idazten. Eta honek ere lotzen gaitu pixka bat, zuhaitz zaharrek duen kontua izaten da, baina hain modan dugun, modan edo, Nafarroako Konkistarekin, zeren esaten baita Árbol del Cuco horren azpian gerizpea bilatu omen zuen, zera, Albako Dukeak 1512an, uztailan, Iruñan sartu baino lehen. Eta, ez dakit, horrelako kontuak. Ni gehiago naiz zuhaitz zalea baina paperen artetik, eta gauza… baina biologoek ere asko estimatzen dituzte horrelako arbolak, hain zuzen ere, gauza askotarako, eta izaki txiki askotarako bizileku izaten delako.
Esataria: Mikel, hala ere, pittin bat harrituta naukazu. Zu zer zara, zuhaitz zalea edo zuhaitzen paper zalea edo zuhaitzen itzal zalea edo…?
M. B.: Denetarik pixka bat.
Esataria: Edo historia zalea edo…?
M. B.: Bai, nik pixka bat, hori, toponimiatik hasi nintzen ezagutzen horrelako zuhaitz zaharrak eta gero jada hasi nintzen biologoen arrimuan gehiago ikasten. Baina ni, berez, bestela izaten baita, edo biologoek ez dakite deus ere historian eta zuhaitz zaharren historian. Eta begiratzen diote zer zomorro bizi den hor, eta ze hegazti, eta gero bestela historiadoreek eta ez diote inongo kasurik egiten ere biologiari eta naturari. Eta ni saiatzen naiz biak, zera, elkar ukitzen eta harremanetan jartzen.
Esataria: Aizu, Mikel, zuhaitzek hitz egingo balute, edo geuk bezala hitz egingo balute, zein zuhaitz entzutea gustatuko litzaizuke?
M. B.: Zein zuhaitz?
Esataria: Bai.
M. B.: Ba igual orain botata dagoen hori, aipatu duguna, Árbol del Cuco horrek gauza asko ikusi izanen ditu. Oihanekoak ere edozein, horiek ematen baitizute lasaitasuna eta horrela, baina igual, klaro, izan dute bizimodu lasaiagoa, oihanean edo basoan, eta igual gauza gutxiago ikusi izan dute. Orduan, nik hor, Iruñako zuhaitz zaharren batek zer kontatzen zuen, hori bai polita izanen zen.
Esataria: Hala ere, norbaitek esango dit zuhaitzek hizketa egiten dutela, euren erara, baina hitz egiten dutela, ez?
M. B.: Bai, beharbada, bai, baina, egia esan, haren azpian jarri, itzalpean, gaur ez dugu itzalpe behar hori baina… eta han transmititzen duten energia edo, edo batzuk ere ibiltzen dira zuhaitzak besarkatzen eta horrela… Hori da bere hitz egiteko modua.
Esataria: Adibidez, Iruñan bisita gidatuak egin dituzue. Zer jende arrimatu zaizue, Mikel?
M. B.: Ba, denetarik, zeren egin zen azkeneko hartan familiak etorri ziren, eta gero, natura maite duena, edozein, edade guztietakoak eta formazioa ere era guztietakoak. Orduan, pixka bat, hori, interes hori, natura eta Iruñako kontuak eta… interesa duten horietako pertsonak.
Esataria: Ba gaurkoak gosea pizteko balio dezake. Gure facebook-en informazio gehiago. Mikel Belasko, benetan eskerrik asko, Nafarroako Zuhaitz Zaharren Lagunen Elkartekoa zara zu. Eskerrik asko gose pittin bat sortzeagatik eta hemendik aurrera ere aurrean dauzkagun zuhaitz zahar horiek estimatzen ea ikasten dugun eta euren historiak entzuten ditugun. Ondo segi.
M. B.: Hala ere ze gure ondoan daude eta ongi dago erne ibiltzea, zeren herri guztietan izaten da bat edo beste horietakoa.
Esataria: Eta beste batean itzal bila joko dugu zuregana.
M. B.: Horixe, oso ondo.
Esataria: Ondo segi, Mikel, adio.
M. B.: Agur.
