Etxea galtzeko arriskuan daudenentzako laguntza-zerbitzua

Maileguarekin arazoak dituztenek etxea galtzeko arriskua dute.

Egoera larrian daudenei laguntzeko zerbitzua jarriko du martxan Eusko Jaurlaritzak.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]
Kredituaren zorrak itota, etxea galtzeko zorian daudenentzat lagungarria izan daitekeen egitasmo bat jarri du martxan Eusko Jaurlaritzak: bankuarekin akordioa lortzeko bitartekaritza eskainiko du. Hiru atal ditu Justizia eta Etxebizitza Sailburuek aurkeztu duten zerbitzuak. Hipoteka kontratatzeko aholkularitza atala, zorra dutenen eta banketxeen arteko bitartekaritza eta alokairuko etxeen eskaintzarako atala. Aholkularitza Kontsumobide erakundeak emango du, mailegurik onena lortzeko adituen laguntza eskainiz. Bitartekaritza-zerbitzu berri honek akordioa bultzatuko du bankuaren eta bezeroaren artean zorduna etxerik gabe gera ez dadin. Doan izango da bitartekaritza, baina 350.000 euroko mailegua baino gutxiago dutenek erabili ahal izango dute. Etxea dagoeneko galduta badago, Eusko Jaurlaritzak lehenbailehen pertsona horri alokairuko etxe bat emango dio, baztertzeko arriskua badu. Bestela, baremo berezi baten arabera, lortu dezake alokairua. Eta azkenik, desjabetutako etxea babes ofizialekoa bada, Jaurlaritzak erosi egingo du hiru kasutan: lanik gabe geratu bada, ezgaitua bada eta autonomo izateari utzi badio jabeak. Iñaki Arriola.- "Zorra desagertuko da eta dirua sobratzen bada, jabeari emango dio". Etxe hori Etxebideren bitartez beste erosle bati salduko dio Jaurlaritzak.

Interesatzen zaizu



B2
2012-05-04
16360078
01:29
1439