detalle dokuteka-generico-fitxa

Max sariak 2012

Jokin Oregi eta Patxo Telleria saritu dituzte 2012ko Max sarietan.

Sari berezien artean, Baionako Les Translatines jaialdiak ere jaso du berea.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Veraneantes eta La avería antzezlanek jaso dituzte sari gehien bart, Madrilen banatutako Max antzerki-sarietan. Euskal antzerkigintzan, Jokin Oregi eta Patxo Telleria saritu dituzte eta sari berezien artean ere, Baionako Les Translatines jaialdiak berea jaso du.

Atzoko arte eszenikoen Max sarietako txalorik gehienak bi lanetara zuzendu ziren. Bosna sari edo sagar jaso zituzten Veraneantes eta La avería antzezlanetara.

Euskarazko antzerkigintzari zegokiona, Jokin Oregi eta Patxo Telleriak jaso zuten, Larria, kutsakorra, mendebaldekoa lanagatik.

Mugaz bestaldean, Baiona-Miarritzeko antzerki iberoamerikarraren bienalak ere beste Max sari bat irabazi zuen.

Ia hogeita hamar sari banatu ziren guztira antzerki-munduko beste hainbat ataletara zuzenduak. Eta horietan, aurtengo ohorezko saria Julia Gutierrez Cabak hartu zuen.

Esker hitzetan, belaunaldiz belaunaldi antzerkitik eta antzerkirako bizi den familia gogoratu zuen. Hauek izan dira autoreen elkarteak krisialdi sakona eta gero eratu dituen lehen Max sariak.




 

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

B1
2012-05-03

x61pRelaContWAR

16360039
01:18

x61pViewCountWAR

2143

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR