detalle dokuteka-generico-fitxa

Ramon Saizarbitoria idazleak Martutene liburua kaleratu berri du

Hainbat urte libururik idatzi gabe igaro ondoren, Martutene izeneko eleberria eman du argitara Ramon Saizarbitoria idazle donostiarrak, Erein argitaletxearen eskutik.

Ikusgai duzuen bideoan, bere liburu berria zertan den azalduko digu egileak berak.

Martutene liburuari buruzko informazio gehiago, helbide honetan.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Gertakizun asko, franko, dago nobelan, eta oroimenak. Oroitzen duen edo ikusten duen pertsonaren arabera, bi plano edo bi nobela ere esan liteke daudela. Bat kontakizuna gizon batetik pasatzen denean eta bestea emakume batengandik. Gizonezkoa ginekologo bat da, neurozirujau batekin ezkondua, eta bestea, emakumea, itzultzailea, idazle batekin bizi dena edo. Eta bi plano horiek uztartzen dituen pertsonaia bat dago, amerikar gazte bat, nolabait ere jende hori, Martutenen bizi den jende hori, Martuteneko errealitatea eta beraien arteko harremana nolabait ere era berri batean ikusarazten diena.

Esango nuke nobela erruaz dela, kulpaz. Kulpaz, pertsonengan duen eraginaz, eta baita herri bezala azken urteotan jasaten ari garen kulpaz, ezta? Azken urteotan izan dugun portaerari buruzko hausnarketak dituzte pertsonaiek. Eta garrantzi handia du nire…pentsatzen dut idazlan gehienetan bezala, emakumeak, emakumeak liluratu egiten nau eta ez da politikoki korrekto izan nahia, baizik eta egia da idazle bezala emakumea zer da, nola maite du emakumeak, nola tratatu emakumea, nola bildu emakumearekin. Eta alderdi horretatik, sinbolikoki horregatik pertsonaia ginekologoa da, ezta? Teknikoki edo, nolabait ere, emakumeak fisikoki behintzat ezagutu beharko lituzkeen gizona.

Beraz, hori esango nuke. Erruaz arduratzen den nobela bat dela eta emakumeaz eta emakumeak gizonezkoekin duen harremanaz, maitasun-harremanaz eta abar. Nire betiko gaiak, esango nuke.

detalle2

Dokuteka

B2
2012-04-23

x61pRelaContWAR

16359731
02:29

x61pViewCountWAR

4836

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR