detalle dokuteka-generico-fitxa

Krisiari aurre egiteko, coworking-a

Krisi-garaian gauza berriak sortzen dira. Azkena, coworking-a.

Enpresa desberdinetako autonomoek lan egin dezaten bulegoak alokatzea, horixe da coworking-a. Arrakasta handia du eta geroz eta gehiago daude, gainera.
 

 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]


Beharrak akuilatzen du jendea eta krisi garaian gauza berriak sortzen hasi da. Azkena, coworking-a. Bulegoak alokatzea enpresa desberdinetako autonomoek lan egin dezaten, horixe da coworking-a. Arrakasta handia du eta geroz eta gehiago daude, gainera.
Elkarrekin egiten dute lan, baina ez enpresa berarentzat. Autonomoak eta freelance-ak dira. Elkarren arteko lotura bulegoa. Iruñeko enpresa honek lan egiteko lekua alokatzen du.
Iñaki Etxandi.- Mahaia aulkiarekin, armairua, apalak, abiadura handiko ADSLa, telefonoa, hilean 275 euro dira.
Mila, Oskar eta David bertan ari dira, baina urte t’erdian coworking-etik hamazazpi enpresari pasa dira. Ekimen honi esker etxetik irten eta bulego bat izateko aukera dute.
Oskar Atorrasagasti.- Azkenean, hona etortzearenak laguntzen dizu beste seriotasun bat edukitzeko, ordutegiekin, gutxienez. Leku honetan daukagun gauza ona ere da daukagula bilera-areto bat ez daukaguna etxean edo gure ofizinan.
Gainera, balio erantsi bat eskaintzen du: coworking bisa.
Iñaki Etxandi.- Iruñeko coworker batek bidaiatu behar badu eta hiriak honelako bulego bat badu, doanik lan egin dezake bertan.
Honela, lana dela-eta, bidaiatzea erosoagoa da.
Azken urtean coworking-eko enpresa berri ugari sortu dira. Apirilaren bukaeran, lokal honek ateak irekiko ditu, Bilbao Cowork izango da, Basurto auzoan da eta eskaintza bereziak izango ditu.
Mikel Estrada.- Bulegoen eremua dugu eta gune artistikoa. Bertan, erakusketak egin daitezke, baita ikastaroak eta tailerrak ere.
Coworking-a elkartasuna da, lehiakide zuzena aliatu hoberena bihurtu daiteke.

x61pRelaContWAR

detalle2

Dokuteka

B1
2012-04-13

x61pRelaContWAR

16359549
01:57

x61pViewCountWAR

3537

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR