Autistak

Autistak nolakoak diren jakiteko azalpenak emango ditu adituak: gaitza, harremanak, komunikazioa, berezitasunak...

Etb1eko Ikusgela saioko atal honetan, Aitziber Zelaia Hezkuntza Laguntzako hezitzaileak azaldu du autistekin lan egitea oso esperientzia polita izan zela beretzat.


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

AITZIBER ZELAIA. Nik autistekin lan egin izan(du) dut, eta batekin asko, asko gogoratzen naiz: oso esperientzia polita izan zen. Beronekin lan asko egin nuen, oso lan konstantea izan zen. Eta oso zaila egiten zitzaidan berarekin erlazionatzea. Baina lana egin ahala aurrerapen izugarriak egin zituen. Oso polita izan zen niretzako.  

KAZETARIA. Autismoa duen pertsona batek sufritzen du? 

AITZIBER ZELAIA. Bai, noski! Gu bezala edota gu baino gehiago sufri dezakete askotan, nahiz eta bere mundua beste mundu sinpleago bat izan. Beraiek errutina bat edo ordena bat behar dute bizitzeko. Edozein momentu jakinetan aldatzen baldin bazaie, frustazioak izaten dituzte.  

KAZETARIA. Zer da autismoa?  

AITZIBER ZELAIA. Autismoa burmuinaren funtzioen desoreka bat da.  

KAZETARIA. Nolakoa da autismoa duen pertsona bat?  

AITZIBER ZELAIA. Gogoratu behar gara autismoa duen pertsona horren atzean, bada, pertsona bat dagoela, ez? Esaten dugun bezala, ez? Edo ume bat, edo gazte bat, edo nagusi bat. Eta bakoitzak bere izaera du. Komunikatzeko zailtasunak dituzte, axolagabetasun bat bezala ikusten zaie, bere munduan gordeta izaten dira.  

KAZETARIA. Zer eskatuko liguke autista batek bere burua ulertzeko?  

AITZIBER ZELAIA. Nik era berezi batean ulertzen dut. Bera bere munduan bizi da, eta ni bere munduan bizi naiz, ez? Eta bion artean zubi bat dago. Eta egunero-egunero zubi hori piska bat gehiago zeharkatzeko, zeharkatzearen borroka egiten dugu, bai berak eta bai nik. Gertatzen zaionaren errua ez dauka inork, eta errudun hori topatzen ibiltzea, bada, alferrikako kontu bat da.  

KAZETARIA. Hezkuntza formalean integrazioa lortzea beraientzat positiboa da? 

AITZIBER ZELAIA. Bai, noski! Oso positiboa da. Integrazioa eman behar da arlo guztietan, bai gizartean, bai eskolan, bai leku guztietan. Eta integrazioa, garbi esan behar den gauza bat da: guztion esku dagoen gauza bat da.  

KAZETARIA. Zer eragin izan dezake autista batek bere gurasoen bizitzan? 

AITZIBER ZELAIA. Izateko era berezi hori onartu behar dugulako, oso zaila izaten da. Orduan, diagnostiko bat daukagunean, gauzak hobeto ulertzen ditugunean eta onarpena daukagunean, berarekin lanean hasten gara eta gauzak errazago ematen dira, ez? Naturaltasun osoz bizitzen saiatu behar gara: izateko beste era bat da.  

KAZETARIA. Bizitza guztiz independientea egin dezakete?  

AITZIBER ZELAIA. Oso zaila izaten da. Baina egongo dira kasu batzuk, oso gutxi, baina lor dezaketenak familia artean bizitza normal bat eraman dezaketenak, edota komunitate batean eraman dezaketenak. Bai.            

Interesatzen zaizu



B2
2004-12-19
16354043
00:04:14
1825