detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila. Lanez lepo

Telefonoz deitzean halako galderak egin daitezke: Joseba hor al dago? Erantzuterakoan Kerman naiz esan daiteke. Bestalde, zuzena da Ez da zuk uste duzun bezain erraza esaldia.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

MONTSE: Kerman, Kerman... Zer zabiltza, oso lanpetuta?
KERMAN: Ba... Nahikoa lanpetuta nabil, bai...
MONTSE: Etxebeste eta Landaburu lantegiko Josebarekin hitz egin nahi dut eta ez dit telefonorik hartzen... bilera bat daukat orain... Saiatuko zara zu, mesedez?
KERMAN: Kontua da txosten bat...Bai, bai, barkatu... Dago Karmele? Ez? Noiz bueltatuko da? Naiz Kerman…
MONTSE: Mila esker, mesedea egiteagatik. Hemen daukazu telefonoa...
KERMAN: Etxebeste eta Landaburu? Bai... Dago Joseba, mesedez?
ZULEMA: Kerman, Kerman... Hizketan ari zara?
KERMAN: Bai... Dago Joseba? Naiz Kerman...
ZULEMA: Tira, Kerman…  Amaitzen duzunean, mesedez, deitu Johnson Colsulting etxeko Andoniri… Orain bilera batera joan behar dut!!!
KERMAN: Dago Joseba? Barkatu, barkatu… Egun on… Dago Andoni? Ez… Joseba naiz… Ez, barkatu, barkatu... Naiz Kerman…Kerman Etxebeste… Barkatu, Johnson… barkatu… Amaaaaaaaaa…

AZALPENAK:
Telefonoz deitzen dugunean, era honetako galderak egiten ditugu:  «Joseba hor al dago?» edota «Andoni bulegoan dago?» Horrenbestez, «dago Joseba?» galdetzea ez da egokia izango. Erantzuterakoan, berriz, «Kerman naiz» esango dugu, eta ez «naiz Kerman».


MONTSE: Kerman, hitz egin duzu Josebarekin?
KERMAN: Josebarekin hitz egitea ez da zuk uste duzuna bezain erraza…
MONTSE: Gero kontatuko didazu… Bilera bat daukat!!! Aizu, bide batez... Txosten hau eguneratu !!!!!!
ZULEMA: Kerman, Andoniren idazkariak deitu dit bileran nengoela!!! Ez al duzu Andonirekin hitz egin?
KERMAN: Saiatu naiz… Baina gauzak ezin dira ematen duena bezain  azkar konpondu. Andoni kanpoan egon da eta…
ZULEMA: Gero kontatuko didazu… Dupont konpainiako azken faktura behar dugu… Karpeta hauetako batean dago eta ez dugu aurkitzen. Orain bilerara bueltatu behar dut!!!!
KERMAN: Posible al da? Hauek uste dute guztien morroia naizela… Baina ni ez naiz beraiek diotena bezain baboa…  Akabo deiak, fakturak eta txostenak.

AZALPENAK:
«Ez da zuk uste duzuna bezain erraza» eta «ez naiz diotena bezain baboa» esaldiak ez dira zuzenak. Horien ordez, «ez da zuk uste duzun bezain erraza» eta «ez naiz dioten bezain baboa» esango dugu.


KERMAN: Bai!!!! Kerman naiz!!!! Bai, Agirre jauna... Oraintxe bertan izango duzu txostena prest... Faktura ere bai, noski... Bai, bai…  Lasai… Ez da nik uste nuen bezain zaila izango… Txostena ez da Mirarik dioen bezain luzea… Bai, bai… Badakit… Bilera daukazue… Amaaaaa...
MONTSE: Kerman, nagusiak deitu dizu... Sutan dago!!!!!
KERMAN: Bai, badakit... Eta zuen errua izan da, horixe... Bai... Johnson Consulting? Andoni hor al dago? Bai... Kerman naiz, Agirre jaunaren bulegotik...
ZULEMA: Kerman!!!!
KERMAN: Zeeeeeeeer????
ZULEMA: A zer umore petrala duzun gaur, gizona...
KERMAN: Umore petrala!!!! Aizu, nazkatuta nago Johnson zorionekoarekin!!!! Berarekin hitz egitea ez da zuk uste duzun bezain erraza! Doala pikutara Johnson jauna! Bai? Etxebeste jauna bulegoan dago? Kerman naiz, Agirre jaunaren... Hara!!! Johnson jauna zara-eta... Urte askotarako!!!!
BI LANKIDEAK: Kermaaaaan…

AZALPENAK:
Telefonoz deitzen dugunean, «Joseba etxean dago?» edota «Andoni hor al dago?» galdetuko dugu. Ez da egokia izango «Dago Andoni?» galdetzea. Erantzuteko, berriz, «Fernando naiz» esango dugu, eta ez «Naiz Fernando».
Bigarrenik, ikusi dugu «Ez da zuk uste duzun bezain erraza» edota «Ez da zuk diozun bezain zaila» esaten dela. «Ez da zuk uste duzuna bezain erraza» edota «ez da zuk diozuna bezain zaila» ez dira zuzenak.
Hori gaur ikasitakoa. Zuek, beti gomendatzen dizueguna: honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2010-10-25

x61pRelaContWAR

16351922

x61pViewCountWAR

5514

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR