detalle dokuteka-generico-fitxa

Kerman mintzalagun bila: Txit agurgarria

Gogoratu noren artean esaten dela: Bion artean egingo dugu. Bestalde, kontuz BERRIA adjektiboarekin, askotan behar ez den tokian erabiltzen baitugu.

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

 KERMAN: Aupa, Joxean!!!! Kontzentratuta ikusten zaitut! 

JOXEAN: Hemen ari naiz, burua galtzeko zorian! 
KERMAN: Zer duzu, ba? 
JOXEAN: Gutun hau bidali didate Jaurlaritzatik, eta ez dut ezer ulertzen.
KERMAN: Tira, lasai!!! Biok artean deszifratuko dugu!!!! Kar, kar... Izan ere, gutun formal hauek oso korapilatsuak izaten dira... 
JOXEAN: Hori esan, gainera... 
KERMAN: Ikusten dudanez, enpresa bat sortu nahi duzu anaiarekin eta koinatarekin... 
JOXEAN: Bai, hala da... 
KERMAN: Ideia bikaina!!! Eta guztiok artean kudeatuko duzue enpresa?
JOXEAN: Ez. Nire anaia gerentea da. Nire koinata, marketin arduraduna, eta ni kontablea. 
KERMAN: Diru laguntza eskatu diozu Jaurlaritzari, ezta? 
JOXEAN: Bai, halaxe da... 
KERMAN: Ba... Erantzun egin behar diezula ipintzen du... 
JOXEAN: Ene... 
KERMAN: Lasai, Joxean, bion artean idatziko dugu... 
JOXEAN: Horrek ematen dit beldur handiena...

AZALPENAK:
Gogoratu noren artean esaten dela. “Bion artean egingo dugu”. “Guztion artean zuzenduko dugu”. Kontuan izan «guztiok artean» eta tankera horretakoak ez direla zuzenak.

KERMAN: Argi eta garbi azaldu behar duzu zer enpresa mota sortu nahi duzuen eta diru laguntza zertarako erabiliko duzuen. Komeni zaizu ondo egitea... Bestela gutun berri bat jasoko duzu eta... 
JOXEAN: Baietz, Kerman, baietz... Zu lasai! Moldatuko naiz... 
KERMAN: Utzi ikusten...Baina, zer agur mota da hori? 
JOXEAN: Agur t’erdi!
KERMAN: Agur t’erdi??? Baina, baina... Erotu egin al gara? Ez, ez... Agur berri bat erabiliko dugu... Adibidez... Jaun txit gorena. Ez, ez... Beste ideia bat eduki dut!!!! Jaun agurgarri hori. Hori da!!!! Idatzi, idatzi... 
JOXEAN: Kerman, benetan... Nik ez dut uste... 
KERMAN: Idatz ezazu oraintxe bertan, Joxean. Eta ez zaitez egoskortu... Benetan, beste kexa bat entzuten badizut... Ez dizut gehiago lagunduko... Tira, zer idatzi duzu gero?
JOXEAN: Abenduaren 2ko zure gutunari erantzunez, hona hemen eskatu zenizkidan datuak…
KERMAN: Baina, data ere gaizki idatzi duzu, Joxean… Ene!! Zenbat zirriborro!! Kontuz ibili, folio berri bat bakarrik geratzen da eta!!!
JOXEAN: Kerman!!! Hau zirriborroa baino ez da… Gero etxean ordenagailuz idatziko dut. 
KERMAN: Hori umore petrala… Zu ez zara betiko Joxean… Antza denez… Beste Joxean bat ari naiz ezagutzen gaur… 
JOXEAN: Agian bai… Baina, zu, betiko Kerman zara!

AZALPENAK:
Kontuz berria adjektiboarekin, askotan behar ez den tokian erabiltzen baitugu. Berriak zaharra ez denari egiten dio erreferentzia euskaraz. Horrenbestez, “kexa berri bat” esatea ez da zuzena izango, baldin eta beste kexa bat esan nahi badugu.

JOXEAN: Listo, bukatu dut! 
KERMAN: Horren garaiz? Ez dakit ba nik… Ekarri, bion artean zuzenduko dugu… 
JOXEAN: Ondo da… 
KERMAN: Joxean... Barkatu, baina... Beste zuzenketa bat egin behar dizut... 
JOXEAN: Banengoen ba ni... 
KERMAN: Tira, eta orain, boligrafoa izorratu da... Boligrafo berria erosi beharko dugu, eta hau zakarretara bota... Eta hemen ikusten dut beste akats bat ere egin duzula... 
JOXEAN: Akabo akatsak eta zuzenketak! Nazkatu nauzu! 
KERMAN: Joxean, benetan. Ni beti adiskideei laguntzeko prest... Eta zuek... Guztion artean erotu egingo nauzue, hori da!!!! 
JOXEAN: Guk zu erotu? Alderantziz izango da... 
KERMAN: Horrelakoak entzun beharra ere! Alde egin behar dut! 
JOXEAN: ondo joan!!!! 
KERMAN: Ez... Ondo joan, ez... Hobe da zera jartzea: Adeitasun osoz, edo Adeitasunez, besterik gabe!!!
JOXEAN: Kermaaaaaan!!!!!

AZALPENAK:
Eskutitz formalekin borrokan ikusi dugu gaur Kerman.

Gogoan izan NOREN ARTEAN esaten dela. «Bion artean», «elkarren artean» edota «guztien artean». «Guztiek artean» eta horrelakoak ez dira zuzenak. 
Bestalde, «berria»ren eta «beste bat»en artean dagoen aldea ikusi dugu. Folio berria zaharra ez dena da. Beste folio bat esaten dugunean, berriz, ez dakigu folio hori berria edo zaharra den. Kontuz, horrenbestez, eta ez nahastu biak.
Hori gaurkoa, lagunok. Zuek badakizue zer esaten dizuegun, ezta? Honekin edo harekin, baina egin!

x61pRelaContWAR

Interesatzen zaizu



detalle2

Dokuteka

A2
2011-01-03

x61pRelaContWAR

16351651

x61pViewCountWAR

4643

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR