Dokuteka
Eman, trukatu eta saldu
"Truke" izeneko ekimena abiatu dute Gipuzkoan 2.eskuko produktuen merkatua sustatu eta behar ez ditugun produktuei beste erabilera bat emateko asmoz. Produktu horien trukea errazteko webgunea ere jarri dute martxan.
Sortu berri duten www.truke.eu webguneak ikaragarrizko arrakasta izan du. Teresa Sala ekimeneko koordinatzaileak azaldu du Euskadi Irratiko Faktoria saioan ekimen horren zergatia eta funtzionamendua.
Esataria- Erabili eta ondoren, bota hau izan dugu hamarkadetan zehar kontsumo-gizartean lelo nagusietako bat. Azken urteotan, ordea, kontrako mugimendua hasi da zabaltzen pixkanaka gure artean, berrerabilpena: erabil ditzagun gauzak berriz ere. Objektuek jabe eta bizitza ezberdinak izan ditzaketela aldarrikatzen duen korrontea da hau. Gipuzkoan, truke egitasmoa aurkeztu berri digute, bigarren eskuko merkatua sustatu asmoz. Teresa Sala ekimen honen koordinatzailea da.
Esataria- Teresa, egun on!
Teresa- Kaixo, egun on!
Esataria- Ondo, lehendabizi eman dezagun truke.eu. Hor zaudete ezta?
Teresa- Hori da. Hori da webguneko helbidea, bai. Bertara sartu eta han ikusiko dituzue iragarki batzuk, berri multzo bat eta beno.. Saltxeatzera animatzen zaituztet.
Esataria- Zer da truke.eu, zer aurkituko dugu hor, Teresa¿
Teresa- Begira, truke da atari bat, toki bat non herritarrek iragarri ahal izango dituzten eh, jada erabiltzen ez dituzten, baino oraindik erabilgarri diren objektuak. Salgai jarri ahal izango dituzte, beste gauza baten truke eskaini edo musu truk oparitu. Horiek dira hiru moduak, bai.
Esataria- Bale, salgai jarri, beste zerbaitengatik aldatu, trukatu edo oparitu.
Teresa- Hori da.
Esataria- Helburua zein da?
Teresa- Helburua zein den? Begira, berrerabilpena sustatzea, beraien kontsumo-ohiturak aldatu nahi dituzten herritarren komunitatea sortzea, izan ere, truke irabazi-asmorik gabeko elkartea osatzen dugunok ba, pertsonen arteko elkartasuna, eta ingurumenarekiko errespetua ezinbestekotzat jotzen ditugu eta uste dugu bizi ditugun garaietan filosofia-aldaketa edo pentsamolde-aldaketa bat egon behar duela. Eta kontzientzia handiago bat eduki, erosi eta kontsumitzen dugun guztiaren inguruan.
Esataria- Bale, eh, truke martxan jarri berria da, ez daramazue denbora askorik, eta martxan jarri eta berehala, jende asko sartu da eta produktu asko zintzilikatu dituzte, ezta?
Teresa- Egia esatera, bai, hiru egun besterik ez, eta beno, oso harrera, oso martxa polita hartu du egitasmoak, eh, gero, guretzat ere oso garrantzitsua da jakinaraztea interneten gaudela, webgune bat daukagula, baino trukek ere aurretiko lan bat egin duela, herrialdeko elkarte, eta norbanako desberdinekin harremanak bideratu dituela, elkarlanean bestelako ekintzak antolatzeko asmoa daukala, ba, azokak, tailerrak, hitzaldiak, … dena berrerabilpenaren eta kontsumo kolaboratiboaren inguruan.
Esataria- Bale, esan dugu, hiru egun besterik ez dira truke martxan jarri duzuela, eta ya estimazio eta arrakasta handia izan du. Uste dut 200 bat lagun edo sartu zaizkizuela. Jendeak batez ere zer egiten du, edo zer eskaini du, saldu nahi dituen gauzak, elkar trukatu nahi dituenak edo oparitu nahi dituenak?
Teresa- Ba, begira, denetarik dago. Badago, salgai jarri .. Salgai asko daude, baino oparitzen dituztenak ere bai. Eta trukean eskaintzen dituztenak ere bai. Badago Goierriko pertsona bat, beirazko botila-sorta bat oparitzen duena, edo haurrentzat zapatak eskaintzen dituztenak. Denetarik dago, benetan, oso polita, egia esan
Esataria- Bale, bale. Beno, ba, hortxe. Eh, azkenean etxean dauzkagun objektuak eta erabiltzen ez ditugunei beste irtenbide bat emateko modua da hau, trukek eskaintzen diguna, truke.eu atarian.
