Dokuteka
"Amesgaiztoa da. Nire seme-alabek jo egiten naute"
ETB1eko bideo honetan seme-alaben erasoak jasaten dituzten gurasoen kasuei buruz hitz egingo digute. Guraso horiek ezin zioten egoerari eutsi.
Etxeko agintea erabat galduta zuten. Bizkaiko Aldundia 50 familia artatzen ari da.
Kazetaria.- Kalean uso, etxean otso esaera uste baino gehiago betetzen da. Askotan, etxean gertatzen direlako eraso fisiko eta psikikorik larrienak eta gaur seme-alaben erasoak jasaten dituzten gurasoen kasua aztertuko dugu gertutik.
Amaiak eta Iñakik urte luzez jasan dute euren seme-alaben indarkeria. Ezin zioten egoerari eutsi. Etxeko agintea erabat galduta zuten. Oihu eta kolpeek zuten azken hitza.
Ezin zenez egoera hobetu, profesionalen laguntza eskatu zuten.
Lekukoa (Amaia).- Indarkeria jarrerak zeuden. Seme-alabak eta ama edo guraso arteko erlazio batean hori mesfidantza, beldurra, gorrotoa badaude, ba, erlazioa ezin da ona izan.
Kazetaria.- Bizkaiko Aldundiak duen proiektua 50 familia artatzen ari da egun. Psikologo eta hezitzaileek behar dituzten erremintak ematen dizkiete familiei bizikidetza errazteko.
Egin kontu, gurasoenganako indarkeria ehuneko 17 hazi da.
Berriemailea.- Iñaki eta Amaia. Ez dira euren benetako izenak. Biek sufritu dute euren seme-alaben indarkeria.
Lekukoa (Amaia).- Gehienetan, ahozkoak. Baina bueno, ba, ez dakit, bultzadaren bat edo… igual ez nire kontra, baina bueno, ba, etxean zeuden gauzen kontra edo… edo, ez dakit, liburua bota edo ateak jo edo…
Lekukoa (Iñaki).- Gehienetan irainak ziren, baina batzuetan eskuetara heltzen ginen.
Alberto Llamazares.- Pausoa ematen dute gehiago ezin dutenean. Hemen bi terapeuta daude familia bati itxaroten, familia-bilera bat egiteko. Kasu bakoitzak bi psikoterapeuta ditu eta hezitzaile bat. Hezitzailea etxera joaten da egoera ikusteko. Lehenengo, aztertu behar da familia eta hortik aurrera, berriro eraiki guztia. Komunikazioa ezinbestekoa da.
Lekukoa (Amaia).- Gure seme-alabak eta gu geu ere gurpil-zoro horretatik ateratzeko, ba, ahaleginak egin behar ditugu eta eginahalak egin behar ditugu.
Jarrerak gaitzetsi behar ditugu eta deuseztatu behar ditugu, baina ez pertsonak, eta gutxiago gure seme-alabak. Oso estima txikia daukatela eta askotan epaituta sentitzen dira. Programa honetan egon diren profesionalak eta nire etxera joan dan pertsona, hain zuzen ere, jakin du euren konfiantza irabazten.
Berriemailea.- Aurten 50 familiarekin lanean daude, 150 pertsona baino gehiagorekin.
Pilar Ardantza.- Ehunetik laurogeia gutxienez bideratu egiten dira. Bai, ba, kasu… momentu honetan dauzkagu 15 nerabe ba inposible izan dena bideratzea eta hori gertatzen denean Bizkaiko Foru Aldundiak zentro batzuk dauzka, egoitza batzuk, eta orduan beharrezkoa da jada, ba, apartatu eta nerabe horiek instituzio batera eraman eta hor, ba bueno, jada beste prozedimentu batzuekin eta beste modu batez, ba, bideratu.
Lekukoa (Iñaki).- Gaur egun etxera sartzen gara eta familian maitasun-giroa nabaria da.
Alberto Llamazares.- Helburua da programa bukatzen denean etxean bizitzea indarkeria gabe, baina ez gatazka gabe. Gatazkak badu bere alde positiboa. Nire etxean gatazka badago, baina indarkeria ez.
Lekukoa (Amaia).- Erakutsi dizkigute tresna batzuk egoerari aurre egiteko. Orduan, ez dakit, ikasi dut nire seme-alabak hobeto ulertzen. Ikasi dut seme-alabak ez epaitzen. Askotan pentsatzen dugu zulo horretatik ezin garela atera, ezta? Eta bueno, jarrera horrek eramaten gaitu beste jarrera negatibo batera. Eta ez, irakatsi digute gauzak ez direla zuria eta beltza, beti dagoela irtenbide bat eta pausoak eginez eta bidea eginez konpontzen direla gauzak. Laguntza eskatzeko eta a ver, nire kasuan, ezinbestekoa izan da. O sea, baina guztiz, guztiz guztiz ona.
Berriemailea.- Programa bukatuta, familiek berriro argia ikusi dute.
