detalle dokuteka-generico-fitxa

Zer jotzen dugu pertsona normaltzat?

Konturatu al zarete zenbat aldiz esaten dugun, beste norbaiti buruz, gizon edo emakume normala dela, edo ez dela oso pertsona normala? Gai hori argitzeko, Markos Zapiain filosofoarengana jo dute Hiri Gorrian programakoek, eta hemen duzu elkarrizketa horren laburpen bat.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARI NESKA. Aizue, jabetu al zarete jendeak egunean zehar zenbat aldiz esaten duen beste norbaiti buruz, gizon edo emakume normala da, edo hori ez da oso pertsona normala.

ESATARI MUTILA. Adi egoten bazarete, jabetuko zarete askotan esan edo entzuten dugula normal hitz hori.

ESATARI NESKA. Mmm

ESATARI MUTILA. Gero askotan gertatzen da hiltzaile, bortxatzaile edo antzekoren bat atxilotzen dutenean ere: gizon normala ematen zuen.

ESATARI NESKA. Bai, hori esaten da beti. Orduan normala da ez originala.

MARKOS ZAPIAIN FILOSOFOA. Badakizuen zer gertatzen den normalarekin? Normala da, bueno gu eta gutartasuna, edo, hau da, talde bati kohesioa ematen diona, ez? Normalean eta definitzen du ba … zokoratzen duena. Hau da, ez dakit ba, zenbait zirkulutan normala da ba dena Athleticekoa, jeltzalea eta fededuna. Beste batzuetan ba ez dakit, estrainioak ematen dio kohesioa taldeari, eta hori beti gertatzen da. Europan bistan da historian, ez? Ba, normalak izan dira ba ez direnak judua, ijitoa, homosexuala, eta abar. Kanpokoa baztertuz sortzen da normaltasunaren definizioa; baina hor arazo asko daude ez? Baztertzen den horretan askotan ba jipoiak egoten dira, bazterketa biolentoa izaten da askotan. Adibidez, irakurtzen duzu juduen historia Europan edo ijitoena… Ijito bat ijito izate hutsagatik ja bazenuen baimena hiltzeko, eta legeak ez zizun ezer egiten. Zer gertatzen da? Askotan –eta hori elizan ikusten da oso garbi– normalek anormalen kontra duten biolentzia da bere buruaren aurka duten…, ez dakit, gorrotoaren adierazpen bat, proiekzio bat da kanpora. Zure baitan ez duzu zerbait onartzen, ikusten duzu agerpena kanpoan eta horren kontra jotzen duzu gogor. Horregatik daude horrenbeste homosexual, esaterako, elizan ez? Erakundearen babesa bilatu izan dutenak, eta zenbat eta homosexualago barrutik, orduan eta gogorragoak ba armairutik irtendako homosexualen kontra.

ESATARI MUTILA. Zuk zure inguruan, zer sumatzen duzu jendearen artean, eurentzako zer dela normala? Zeri deitzen diote “begira hau normala da”.

MARKOS ZAPIAIN FILOSOFOA. Ba … gizona,

ESATARI NESKA. Bai.

MARKOS ZAPIAIN FILOSOFOA. Heterosexuala, zuria, lan ziurra duena, hiriburuan bizi dena, autoa duena, eta badaude ezaugarri batzuk.

ESATARI NESKA. Baina ez dugu….

MARKOS ZAPIAIN FILOSOFOA. Kutxatila bat…

ESATARI NESKA. Bai.
MARKOS ZAPIAIN FILOSOFOA. … dago, normaltasunarena eta kutxatila horretan etiketa bat, eta etiketan agertzen dira ezaugarri horiek, ez? Zein da arazoa? Deleuze [filosofoak] oso ondo azaldu zuen: kutxatila hori hutsik dagoela, ze inor ez da erabat normala. Hau da, badago unibertsaltasun bat minoriarena, guztiok gara, aldez edo moldez, minoriaren bateko kideak.

ESATARI MUTILA. Exijentzia-maila berdina da gizon eta emakumeentzat normaltzat har ditzan gizarteak?

MARKOS ZAPIAIN FILOSOFOA. Emakumea definizioz anormala da.

ESATARI NESKA. Ja, ez delako kutxatila horretan sartzen, ez?

MARKOS ZAPIAIN FILOSOFOA. Ez. Hartu egunkaria, gaur bertan, edo, ez dakit, uste dut atzoko albistea dela, ba Amerikako Estatu Batuetan, unibertsitateetako kanpusetan, emakumeen, nesken, neska-ikasleen % 20k baino gehiagok salatu izan dituela erasoak eta jazarpenak. Horrek ematen du egoeraren neurria.

detalle2

Dokuteka

C1
2014-11-05

x61pRelaContWAR

16346124
00:03:44

x61pViewCountWAR

6322

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR