detalle dokuteka-generico-fitxa

Beti pantailari begira bizi gara

Internet gure mugikorretara iritsi zenetik badirudi ez dakigula ezer egin gabe bizitzen. Beti "konektatuta" bizi behar izaten dugu, eta horrek askotan frustrazioa sortzen digu.

Ezer egin gabe egoten ginen tarte horiek desagertu egin ote dira?  Entzun Amaia Pavon irakasleak gai honetaz zein ondorio atera duen.

Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Esataria 1. Ba, Arian eta Alexander, entzun ondo, ze lan horixe jarri die Amaia Pavón, HUEZIko Ikus-entzunezko Komunikazio-irakasleak bere ikasleei, pelikula baten lehen  minutuetako montajea egiteko eskatu die.
Esataria 2. Bai. Eta egindakoak ikusi dituenean ondorio batera heldu da Amaia, hutsarteak desagertu egin direla, jada ez dugula ezer egin bako (gabeko) tarterik gure bizitzan.
Esataria 1. Amaia Pavón, arratsalde on.
Amaia Pavón. Arratsalde on.
Esataria 1. Zuk noiz begiratu diozu mobilari azkenekoz?
Amaia Pavón. Ba uste dut orain dela bi minutu edo.   
Esataria 1. Eta noiz egon zara azkenekoz ezer egin gabe?
Esataria 1. Ezer egin gabe ba…
Amaia Pavón. Baina ezer egin gabe, ezer egin gabe, eh!
Esataria 1. Um! Gaur goizean minutu pare batez egon naiz autobusaren zain, baina uste dut nahita egin dudala mugikorra ez begiratzearen ariketa hori. Ba, betiko moduan.
Esataria 1. Amaia, zu ikus-entzunezko bigarren mailako ikasleen irakasle zara, eskolak ematen dizkiezu eta euren lanak, ikasturte-hasierako lanak ikusi eta gero, ondorio horretara heldu zara: hutsarteak desagertu egin direla. Zer esan nahi duzu zehazki honekin, Amaia?
Amaia Pavón. Bai, beno, ez, ariketaren kontura, gainera librea zen ariketa, ez?; pelikula, beno, istorio bat asmatu behar zuten eta istorio horren hasierako lehenengo minutuak nola kontatuko zituzten ba azaltzea zen ariketaren helburua, ez? Eta konturatzen nintzen ba bideo guztietan agertzen zela norbait oinez, mugikorrari begira, norbait markesinan mugikorrari begira, norbait etxean ordenagailuari begira, eta pentsatzen hasi nintzen: joe, egia da, eske ez dago momentu bat ere geldirik gaudena, ez gaudena ezer egiten eta ez daukaguna mugikorra esku artean. Eta beno, horrek ba zer, pentsatzeko eman zidan eta, eta egia da konturatzen zarela ba hori, ba denbora huts horiek bete ditugula mugikorrarekin; mugikorra hartu eta begiratu whatshapean ea mezurik duzun, twiterren ea zer berri dauden, ba ez dakit. Bai. Bai. Mugikorrarekin.
Esataria 2. Duela hil batzuk esan zigun Felixek, gure kolaboratzaile batek orain ezeri begiratu gabe zerura begira dagoenak ematen duela, zuzenean, mistiko bat. 
Amaia Pavón. Ba bai. Oso jende gutxi aurkituko dugu ja gora begira. Oinez gaudenean ere, jarri nuen artikuluan, hiri batzuetan debekatu dute oinez ibiltzen zaren bitartean mugikorra erabiltzea, jendea trabatu egiten delako kalean. Heldu gara puntu horretara arte, ez? Oinez ere mugikorrarekin joan behar garela whatsapeatzen. Bai.
Esataria 1. Hau zer da? Aspertzen ahaztu zaigula?
Amaia Pavón. Jo, ba ez dakit. Egia esan, ez dakit, baina aspertzeko puntura arte heldu barik ere badauzkagu beste gauza asko egin ditzakegunak, ez?, mugikorrari begira egon gabe. Ba da autokritika ere bai, ez? Esatearena, ba zergatik ez dugu irratia jartzen markesinan gaudenean, edo liburu bat irakurtzen edo… Oso, oso nabaria da.
Esataria 1. Hau hala ere Amaia, adin guztietara zabalduko zenuke edo gehiago ikusten duzu ikusten duzu gazteen artean, nerabeen artean?
Amaia Pavón. Ba hutsarteen kontua… Beno, ez dakit nik. Nik uste adin guztietan gertatzen dela ez?, ze ez dakit markesinakoa baden halakoa azterketa soziologiko txikitxo bat, ez, baina adin guztietako jendea egoten da markesinan zain, autobusari… Eta, eta denak daude mugikorrarekin.
Beste bat. Eta baita ere azkenean gizarte honek beste abiadura bat hartu duela, eta bizi gara oso azkar, eta orduan…  Eta bat-batean bi minutu geldi zaude eta esaten duzu: “Ai, ama, ez nabil aprobetxatzen. Zertan nabil?” Eta mugikorra ateratzen duzu. Eta batzuetan denbora-galtze bat da. Baina ez dakigu besterik egiten. Eta gurekin gertatzen da eta umeekin ere gertatzen da. Ni medikura joaten nintzenean eserita egoten nintzen amaren ondoan, “murga” ematen nion eta parean neukan gizonari begiratzen nion, baina ez nuen ezer gehiago egiten. Gaur egun itxarongeletan jostailuak daude, orduan umeak ere ez daki ezer ez egiten, ez dakigu. Eta hori frustantea izan daiteke denborarekin. 
Esataria 5. Atzo esan ziguten: badakizue zenbat aldiz deskonektatzen dugun edo desblokeatzen dugun mobila?
Esataria 1. Zenbat aldiz?
Esataria 5. Egunean? Ehun eta hamar aldiz.
Esataria 1. Beno, orduan tarteka, Amaia hutsarteetan bizitzeko saiakera egin beharko genuke, ez?
Amaia Pavón. Jo, nik uste dut baietz. Ez dakit bueltatu behar garen ba ez dakit, liburu… Bueltatu, beno… Liburuetara jotzearen kontua edo irratira edo…
Esataria 1. Zeintzuk dira aukerak? Ze laguntza behar dugu Amaia. Zer egin dezakegu?
Amaia Pavón. Ez dakit, bakarrik, egon. Egon eta pentsatu. Uste dut.., nik faltan botatzen ditut momentu horiek, ez? Ez dakit, paseoan ateratzen naiz eta ariketa konsziente egin behar dut mugikorra ez ateratzeko. Ez ateratzeko irratirik, ezer. Eta esan: pentsatu, paseatu eta egon lasai. Ez da ezer gertatzen; bai. Ez da denbora galtze bat. Eta uste dut denbora galtze horren konplexua edo pixka bat kendu beharko genukeela, bestela, eske… Jartzen nuena, ez?, oso konektatuta bizi gara, bata bestearengandik asko dakigu baina gero gure barne-gogoetak eta egiten ditugu? Ez dakit; ohera sartzen gareneko momentu horretan ere mugikorrari begira gaude.
Esataria 1. Um!
 

detalle2

Dokuteka

B2
2014-10-31

x61pRelaContWAR

16346049
04:58

x61pViewCountWAR

8731

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR