Zer da sekta bat?

Denok dugu usteren bat sekten gainean, baina audio honetan Largantza elkarteko Karmele Sayansek azaltzen du nola lortzen duten sektek jendea kateatzea.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

ESATARI NESKA. Ba al dakizue zer den sekta bat? Eta jakin nahi duguna da zer perfileko jendea izaten den edo nork ikusi lezaken halako batean bere burua sekta baten barruan sartuta.

KARMELE SAYANS. Ez dago perfilik, dagoena da krisi-une bat eta krisi-unea da, ba bikote-haustura bat jasatea, arazo ekonomiko larriak pasatzen egotea, lagun falta izatea edo Euskal Herrian hain garrantzitsua den kuadrilla horrekin ez identifikatzea, bai? Egia da badaudela zenbait faktore, ba nerabezaro edo gaztaroa hain zuzen, ba gabiltzalako, ezta, gure burua identifikatu nahian; edo zahartzaroa bakardade-sentsazioa dela eta; edo autoestima baxua edukitzea, edo… badaude zenbait faktore bulnerableagoak egiten gaituztenak… Baina edonor eror daiteke.

Krisi-une batean gaudenean, bai?, joera gehiago ere daukagu, agian ezta, dugun falta hori bilatzea eta kontuan hartu behar da, lehen antzina, sektak guregana jotzen zuten, baina gaur egun, gu gara nahigabe sektengana jotzen dugunak, ze sektek egiten dutena da, ba iragarki oso interesgarriak eskaini. Ba, adibidez, bolondres bezala joateko Afrikara, edo dohaineko ikastaroak ordaindu. Sortzen da kontaktua, ezta, eta, esan dugu, zoritxarrez gehienetan guk sortua eta askotan ere ahoz aho. Gure lagun bat edo familiako batek topo egiten du sekta batekin, gustura dago eta esaten digu: “etorri zaitez, etorri zaitez gurekin, ze ba hori oso talde majoa da...” Orduan, behin kontaktua sortzen denean, egiten dutena sektakoek, ba gonbidapen bat, eta gonbidapen honetan suertatzen da maitasun-bonbardaketa, horrela deitzen dena, ezta. Maitasun-bonbardaketak zer esan nahi du? Ba taldea gurekiko azalduko dela oso jator eta onartuko gaitu inongo baldintzarik gabe. Eta behin hori ja sortzen doan unean, sortuko dira lau fenomeno lortuko dutenak, denborarekin, jarraitzailea itsutzea taldearekin eta direnak, modu labur bilduan esanda. Aitorkuntzak, pertsonak egingo duena da taldeari aitorkuntzak egingo dizkio, taldeak edukiko du gurekiko informazioa eta, baita ere, erabiltzen dute, nolabait, gure iragana edo gure lagunak kritikatzeko. Bigarrena izango litzateke isolamendua, eta isolamendua erabiltzen da ba gure inguruko lagunek edo, ez hautemateko gu sekta batetan gaudela, informazioa ez kontrastatzeko eta, bereziki, talde identitatea sortzeko. Eztabaidarako eragozpena, bai? Behin sekta batean gaudenean, ezin dugu sekta kritikatu. Haien helburua da jarraitzea. Jakin dezan, sektak daukala denerako erantzuna. Eta azkenengoa, agian garrantzitsuena, da zigor eta sariak ez dutela inongo logikarik. Txikitan, guk jokatzen dugunean, askotan badakigu amak aitak edo ingurukoak nola erantzungo diguten, baina sekta barrenean gaudenean ez dakigu, eta honek eragiten duen nahasmena, autoestimarekin erabat bukatzen du, eta ja pertsona puntu honetan dagoenean, ja oso bulnerablea da eta ezin dezakegu, sektak helburu zuen dedikazio edo erabateko dedikazio hori agian ja lortu duela.

ESATARI MUTILA. Ostra!

ESATARI NESKA. Klaro, eta momentu horretan harrapatuta zaude eta kanpotik baten bat konturatzen ez bada, zure burua hor barruan ikusiko duzu eta oso zaila izaten omen da sekta batetik ateratzea, itsutu egiten dute jarraitzailea. Rollo txarra ematen du istorio honek horrela delako, arriskutsua den gauza bat da sekta bat, eta, hain zuzen ere, horregatik kontu handia izan behar dugula gogoratu digu Karmelek.

KARMELE SAYANS. Kontu handia, ze esaten da erraza dela sartzea, baina gero oso zaila da ateratzea, eta ez bakarrik anulatu egiten gaituelako pertsona bezala, askotan ere beldurra eragiten digute. Kontuan izan behar da eta nik bereziki gazteekin halako, ba hori ez, prebentzio ikastaroak egiten ditudanean, konparatzen dut tratu txarreko bikoteetan bezala gertatzen dena, oso zaila da norberak bere burua ikustea halako dinamika batetan dagoela. Normalean kanpokoek ikusten dute.

B2 C1
2014-10-21
16345871
00:03:59
6576