Dokuteka
Santa Katalina itsasargia, Lekeition bisitatzeko toki paregabea
Lekeitioko Santa Katalina itsasargia ezagutuko dugu Ibon Gaztañazpiren eskutik.
150 urteko itsasargi hau barrutik ikus daiteke eta museoa du ikusgai.
Sara Gandara.- Mundu zabalean euskaldunak zerbaitengatik ezagunak baldin bagara itsas herria garelako da. Hain zuzen ere, geure kostaldean harribitxi ugari aurkitu ditzakegu, benetako altxorrak, eta horietako bat ezagutuko dugu Ibon, geure itsas gizonari esker.
Ibon Gaztañazpi.- Dotorea itsasargia, e? baina hau ez da Jules Verneren eleberriko mundu bukaerako faroa. Hau Santa Katalinako itsasargia da Lekeition eta gaur ateri egonagatik, ba al dakizue zer esan didaten? Euritakoa ekartzeko. Zer ote dago hemen? Goazen bisitan!
Nekane Irusta.- Faroak Santa Katalina itsasargiak dauzka 150 urte egin zituen duela urte bi, 2012an, eta bueno, zera, harkaitz handi baten gainean eraikita dago, orduan, ba bueno, azpitik zuloak daude, hori bai beti esaten dugu, da pixka bat, ba, ez dakit, anekdota modura, eta bertatik sartzen da ura, azpitik. Eta bueno, linterna ezin da bisitatu, itsasargia berez bere funtzioa mantentzen du, baina guk erabili izan dugu farero edo farozainaren etxearen azpiegitura geure proiektua lantzeko.
Dena automatizatua dago, orduan, gauez, iluntasunegaz piztu egiten da, gero, lainoaz ere bai, lainoa dagoenean sirena piztu egiten da, eta sirena horrek ematen duen zarata da L, Lekeitioko morse keinua, eta Matxitxako, han edukiko duzuna, Matxitxakotik, itsasargitik kontrolatzen da dena.
I.G.- Gaur egun farerorik badago?
N.I.- Ez, hemen ez, hemen ja ez, baina Matxitxakon pentsatzen dut baietz, eta handik ere kontrolatzen dute dena. Etortzen dira, bueno, ohiko mantentze-lana egitera.
I.G.- Uste dut garai batean fareroaren etxea zena gaur beste zerbait dela, ezta?
N.I.- Ba bai, ba azken finean nahi izan dugu ere bai, ba bueno, erabil daitezen azpiegiturak edo bueno, edo beste erabilpen bat eman geure azpiegiturei. Bertan daukagu nabegazio-teknologiaren inguruko interpretazio-zentroa, Lekeitioko itsas ondare zentroaren proiektuaren barne dagoena eta bertan, ba, ikasiko dugu ba zer jakin behar dugun nabigatzeko.
2010ean inauguratu genuen eta bueno, ba proiektua nahi izan genuen bereziki geure itsas kultura sustatu, geure nortasuna mantendu, orduan, ba bueno, hiru helbururekin esango genuke: batetik, geure itsas ondarea mantendu, berreskuratu eta sustatu. Bigarrenez, ba alde ekonomikotik turismo produktu bat sortu, ze hemen, Euskadin, badakizu, eguzkia ez da geure produkturik eta izarrenetarikoa eta gero, gizarte mailan ere bai, nahi genuen geure herritarrek ere ba parte hartzea proiektu honetan.
I.G.- Bisitatuko dugu?
N.I.- Bai, noski!
I.G.- Euritakoa uste dut behar dudala, ezta?
N.I.- Bai, bai, bai, euritakoa. Bada ez bada.
I.G.- Goazen ba! Bale?
N.I.- Benga, goazen!
Itsasargi barruan, lehengo fareroaren etxebizitzan eta orduan, bertan dauzkagu hiru sala bisitatzeko. Lehenengoan (orain bigarrenean gaude), baina lehenengoan Antolin, geure arrantzaleak, esplikatzen digu zer jakin behar dugun nabigatzeko. Baina eta bigarren sala honetan berak gonbidatzen gaitu ja nabigatzen eta daukagu sorpresa txikitxo bat hemen. Ura, haizea, galerna eta gero, ba bueno, eskatu egiten diogu jendeari txubaskeroa ekartzea eta dauzkagu geure txubaskeroak ere bai, baina bueno, busti egiten gara, apur bat.
I.G.- Bisitariak harrituta geratzen dira hona etortzen direnean? Edo espero dute hau? Edo… ez dakit.
N.I.- Nahiko sorpresa izaten da eurentzat, espektatibak eta bueno, gero inkestak egiten ditugu eta jendea oso oso pozik irteten da. Normala dena ba ume guztiei asko gustatzen zaie izan genuena islatu edo pixka bat gelditzea poso modura izan zen ba jendea galtzen denean itsasoan eta ba itsasoari errespetua eduki behar diogunez, ba pixka bat zelan itsasrgia piztu egiten den eta ostera etxera ekartzen zuela, ezta? Hori sentsazioa galduta zaude itsasoan eta derrepentean hor dago argia eta han gatoz bueltan etxera.
Ba bueno, portura heltzen gara eta hor, hirugarren salan, azaltzen dugu zeintzuk diren portuko ofizioak eta gehien gehienbat zein izan den emakumeen papera geure itsas munduan. Hau da, sareginak, eurek antolatzen zuten dena, salmenta… orduan, ba, nahi izan dugu homenaje txikitxo bat egin emakumearen paperari.
I.G.- Nabigazio egun lasaia izango genuelakoan eta begira, denboraleak harrapatu gaitu eta enbataren erdian gaude portuaren babesa bilatu ezinik. Kantauri Itsasoan galduta, Ibon Gaztañazpi, Euskal Herria Zuzenean.
