Dokuteka
Euskara dakitenen kopurua gero eta handiagoa da
Jaurlaritzaren mapa soziolinguistikoak dio duela 30 urte baino 318.000 euskaldun gehiago dagoela, %14 pasatxoko hazkundea gertatu da, batik bat eskolari eta euskaltegiei esker.
Gazteen artean izan da euskaldunen hazkunde nabarmenena. % 70ek badaki euskaraz eta gazteen artean 10etik 6 euskaldun berriak dira. Hirikoak, gainera, hein handi batean.
Berriemailea.- Jaurlaritzaren mapa soziolinguistikoak dio duela 30 urte baino 318.000 euskaldun gehiago dagoela, % 14 pasatxoko hazkundea gertatu da, batik bat eskolari eta euskaltegiei esker.
Duela 20 urte orain baino askoz ugariagoak ziren euskaldun bakar bat ere ez zuten sendiak. Hamarkada bi horien bueltan, ordea, etxeko sukaldean erabilera jaitsi egin da, batik bat euskaldun zaharren artean, % 5.
Patxi Baztarrika.- Hori bat izango litzatekeela benetan kezkagarria eta arriskutsua euskararen bizi-indarrerako eta euskararen osasunerako.
Kaleko gizona 1.- Euskara? Bai,
Kazetaria.- Etxean?
Kaleko gizona 1.- Dena? Etxean ere bai. Gure amak-eta ez zekiten erdararik eta euskara behar.
Kaleko gizona 2.- Etxean ere bai, gaztetxean, herrian ere gehienetan euskaraz…
Kaleko gizona 3.- Bueno, ez, gutxiago.
Kaleko emakumea 1.- Ez dakite gurasoek.
Kaleko gizona 4.- Etxean ez, nire gurasoek ez dakite.
Kaleko emakumea 2.- Gustatuko litzaidakeena baino gutxiago hitz egiten dut lagunekin, nahiz eta etxean, ba, asko hitz egiten dudan.
Kaleko gizona 5.- Etxean eta lagunekin, baina orain ikasketak erdaraz ari naiz egiten, baina bestela…
Berriemailea.- Duela hiru hamarkada euskaraz tutik ere ez zekitenak hirutik bi ziren. Oarin ez dira biztanleriaren erdira iristen.
Gazteen artean izan da euskaldunen hazkunde nabarmenena. % 70ek badaki euskaraz eta gazteen artean 10etik 6 euskaldun berriak dira. Hirikoak, gainera, hein handi batean. Hiriburuetan, Barakaldon, Getxon eta Irunen bizi dira euskaldun berrien erdiak. Beraz, horrek ere badu eraginik erabileran, euskara praktikatzeko aukera gutxiago baitute hiriguneetan gaztelania delako nagusi.
