Bi parakaidistaren esperientzia

Gero eta jende gehiago ausartzen da arrisku edo abentura kirolak egitera; eta batzuek arrisku-kiroletarako adikzioa ere badute.

Entzungo duzun elkarrizketan arriskua maite duten bi kirolarik hitz egingo dute; biak parakaidistak dira eta beraiek aitortzen duten bezala, parakaidismoaren zale amorratuak dira.


Jaitsi
Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Kazetaria- Sarerik gabe egingo dugu gaur jausi, noraino? Infinitoraino. Gorka Agirre, arratsalde on! Zuk zenbat jausi egin dituzu ja?
Gorka- Laurehun eta berrogei inguru..
K- Kontatuta dauzkazu? Eta zenbatero egiten duzu salto?
G- Ba, gutxi gorabehera hilean behin edo bitan..
K- Hilean behin edo bitan, ya eta non egiten duzu jausi?
G- Orokorrean Landetako Minbizan herrian, eta beste askotan joaten gara Gironako Anpuria Bravara…
K- Eta “subidoi “izugarria ematen du?
G- Bai, hasieran gehiago, gero ohitu egiten zara eta beno, beharra sortzen da gehiago
K- AH, bai eh! Adikzio moduko bat da? Hau da denboraldi bat daramazunean salto egin gabe, jauzi egin gabe, behar duzu? Urduri jartzen zara, eta orduan behar duzu adrenalina botatzeko eta askatzeko ez? Ramon Garate, arratsalde on, zer moduz zaude?
R- Ba, hementxe, oso ondo ba.
K- Noiz egin duzu zuk jausi azkeneko aldiz?
R- Ba, orain ez dut gogoratzen, duela hiru edo lau aste.
Beste kazetaria- Eta paraxutean botatzearen sentsaziorik onena zein da?
R- Zein den hoberena? Ba, horixe, bota ondoren hor dauzkazun 50 segundu horietan “jausiera librea” esaten dena, eta orduan, niretzat horiek dira hoberenak eh.
Kazetaria- Eta hainbat gauza badaezpada kontuan hartu behar dira, esan nahi dut ez zarete ibiliko azken orduan ai ba, ba hau ez dut behar bezala lotu edo. Hor protokolo bat egongo da ez?
G- Denbora bat hartzen dugu prestatzeko, eta protokolo bat daukagu baita guk begiratzeko eta baita, salto egiteko zentro bakoitzean normalean, ba, kontrol bat izaten da ekipoena, bakoitzak txekeatu eta gero besteek ere begiratzen dute.Kazetaria- Eta hainbat gauza badaezpada kontuan hartu behar dira, esan nahi dut ez zarete ibiliko azken orduan ai ba, ba hau ez dut behar bezala lotu edo. Hor protokolo bat egongo da ez?
R- Denbora bat hartzen dugu prestatzeko, eta protokolo bat daukagu baita guk begiratzeko eta baita, salto egiteko zentro bakoitzean normalean, ba, kontrol bat izaten da ekipoena, bakoitzak txekeatu eta gero besteek ere begiratzen dute.

A2
2014-03-20
16343078
1:53
5498