Atzerritarrak, euskara-ikasle Zarautzen

Ikastaroaren izena 'Aisa' da, harrera-ikastaroa da, ikasle etorkinak euskarara hulbil daitezen. Besteak beste, 'Pictionary' jokoarekin hiztegia praktikatzen dute.

Euskararen beharra sentitzea da, Zarauzko Udal Euskaltegiko irakaslearen ustez, ikasteko sistemarik onena.

 


Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

Sara Gandara aurkezlea.- Zarautz aldera joango gara orain. Izan ere, herrialde askotako jendea bizi da: kolonbiarrak, senegaldarrak… Bada, atzerritar askok euskararen beharra ikusten dute eguneroko bizimodurako eta geure hizkuntza ikastera joaten dira. Pixka bat zail ere egiten zaie, baina gogor saiatzen dira.
1. ikaslea.- Kaixo, ni Hector naiz eta Kolonbiakoa naiz.
2. ikaslea.- Ni Naeem naiz, Pakistangoa naiz.
3. ikaslea.- Ni Juli naiz, Perukoa naiz.
4. ikaslea.- Ni Ibrahim naiz, Senegalgoa naiz.
5. ikaslea.- Ni Juan Carlos naiz, Nikaraguakoa naiz, baina Zarautzen bizi naiz.
Naiara Gago berriemailea.- Zure lana, zu irakaslea zara eta atzerritarrei euskara erakusten diezu?
Idoia irakaslea.- Bai.
N.G.- Nolakoak dira beraiek?
I. - Oso jatorrak, langileak eta euskara ikasteko gogo handia daukate.
N.G.- Ikasle onak dira, orduan?
I.- Bai, orokorrean bai, bai, badira.
N.G.- Nola erakusten diezu euskara?, Zer esaten dute? Zaila dela?
I.- Zaila dela, baina beharrezkoa dela ere esaten dute eta orduan, asko saiatzen dira. Baina zaila dela egunero esaten dute, bai, bai.
N.G.- Eta zuk zer egiten duzu beraiei erakusteko? Zein da sistemarik egokiena?
I.- Gustura sentitzea eta euskararen beharra sentitzea eta batzuetan jolasak, hurrengoan ariketak…
N.G.- Aber, norbaitek asmatu du? Nola da hori? Nik uste dut hemen zure apunteetan badaukazula, e?
Julia.- Hatzaparra.
N.G.- Hori da! Oso ondo! (barreak)
Eta etxeko-lanak ondo egiten al dituzte?
I.- Batzuek bai…
N.G.- Egiten al dituzte etxeko-lanak?
I.- Gehienek bai, denek ez, baina gehienek bai. Talde oso langilea da, bai. Ze eskola hauek 60 ordukoak izaten dira, baina ikasleek interes handia eduki dutenez, egunero etorri direnez eta eskatu dutenez, maiatzera arte luzatu da. urtarriletik maiatzera.
N.G.- Eta zer ikasiko dute maiatza bitartean?
I.- Bada, euren eguneroko gauzak kontatzen, zer egiten duten, zer egin duten goizean… eta horrelako kontuak. Zer gustatzen zaien…bai.
N.G.- Eta lortu al duzu inork, ez dakit, EGA ateratzea edo horrelako zerbait?
I.- Lortuko du baten batek, bai.
N.G.- Hemen al dago hori?
I.- Egon daiteke! Zergatik ez?
N.G.- Bueno ba, gaurkoan, bideo bat nola agurtzen den ikasiko dugu. Zarauztik, Naiara Gago, Euskal Herria Zuzenean.
Oso ondo!!! (Txaloak)

A1
2014-03-11
16342924
02:09
12117