detalle dokuteka-generico-fitxa

Everest mendira bidaia, etxetik mugitu gabe

Zabor ugari omen dago Everest mendiko kanpalekuan. Nepalgo gobernuak mendizale bakoitza behartu nahi du oinarrizko kanpalekutik 8 kilo zabor jaistera.

Juanra Madariaga mendizalearekin, gai honen inguruko xehetasunak jaso dituzte AIREAN saioan.
 

Transkripzioa:[+] Transkripzioa:[-]

JAIME OTAMENDI. Izan ere, aspalditxo honetan badakizue Everestera igotzea, egia esan, beste edozein tokitara joatea bezala jarrita dago, jende asko joaten da Everestera, Amerikarrek eta bidaia-agentziekin eta sekulako negozioa dute, eta Nepalen, gobernuak, hiru erabaki behintzat hartu ditu. Bata: hemendik aurrera, Everestera igo nahi dutenek diru dezente ordaindu beharko dute, lehen ere bai, baina prezioak gaurkotu egin dituzte. Bestetik, oinarrizko kanpalekuetan polizia jarriko dute, liskar asko izaten direlako, eta hirugarren erabakia, mendigoizale bakoitzak edo gora joaten den bakoitzak, beherakoan, zortzi kilo hondakin jaitsi egin beharko ditu, zaborrak jaitsi egin beharko ditu.
Everestera esan dizuet, ez dakit zuek ere animatuko zareten baina jende asko joaten da, eta Everesten izan zen, iritsi zen lehendabiziko bilbotarrarekin hitz egin behar dugu, bera idazlea da gainera, Juanra Madariaga, arratsalde on.
JUANRA MADARIAGA. Arratsalde on, Jaime.
JAIME OTAMENDI. Arratsalde on. Eta eskerrik asko gurera etortzegatik. 2008an iritsi zinen zu tontorrera, ezta?
JUANRA MADARIAGA. Bai. 2008an izan nuen zorte hori. Bai.
JAIME OTAMENDI. Aja. Eta geroztik, oinarrizko kanpamenduan behin baino gehiagotan izan zara. Kontaiguzu, nolakoa da oinarrizko kanpamenduko bizitza?
JUANRA MADARIAGA. Bueno pues, edozein menditan egiten duzuna, ezta? Baina egia da Everesten metatzen den jende-kopurua ikaragarria izaten dela. Hor kontuan hartu behar da agentzia askok eta saltzen dituztela horrelako bidaiak, puntarainoko bidaiak, nolabait esatearren, diru pila baten truke, eta hor mendizalez gain, mendizale batzuk ere agian geratzen gara, baina batez ere alturako turista asko biltzen dira hor, eta horiek pagatzen dituztenak sekulako prezioak tontorrera iristeagatik, eta batzuk, gainera, inolako prestakuntzarik gabe, inolako indarrik gabe, inolako esperientziarik gabe joaten dira eta holakoak, irudietan ikusten dituzun holakoak maiz ikusten dira eta…
JAIME OTAMENDI. Juanra, ez dizut inolako meriturik kendu nahi, baina hemen mahaian gaudenok orduan inolako arazorik gabe iritsiko ginateke Everestera diru dezente jarriko bagenu?
JUANRA MADARIAGA. Honbre, ba normalean, begiratu, joan den udaberrian izan ginen hor Alex Txikon, Jose Carlos Tamayo eta hirurok beste ondoko menditxo batera, saiotxo bat egitera, Lothsera eta gure kanpamenduan egokitu zitzaizkigun ba adibidez Koreako hainbat pertsona, tartean neska bat, lehenengoz joaten zena mendira, eta lehenengoz nora eta Everestera, ezta? Neska horrek, adibidez, bazituen lau sherpa, berarentzat bakarrik, eta nire begiz ikusita daukat neska hori popatik bultzaka, gorantz egin ahal izateko,beno ba, pausu batzuk ezta? Guri kostatzen zitzaiguna ba lauzpabost orduko ibilbidea, berak igual egiten zuen hamar edo hamabi ordutan. Honbre, ez dago bermatuta tontorrera iritsiko zarenik, baina zure sherpek eginahalak egingo dituzte zu puntan izateko, ze, klaro, puntan izateak eurentzat esan nahi du, beno, holako bono, bono batzuk edo kobratuko dituztela, eta diru gehiago eurentzat.
JAIME OTAMENDI. Ba hurrengo baterako, beharbada hemen Maite Iturrate eta biok animatuko gara horrela eramango bagaituzte; alde batetik, orduan, bidaia-agentzia ordaindu behar da eta bestetik gero, nolabait esateko…
JUANRA MADARIAGA. Sherpa…
JAIME OTAMENDI. Visadoa (bisa) edo ordaindu behar da, ez? Baimena ordaindu behar da, igotzeko baimena…
JUANRA MADARIAGA. Bai. Bai. Bai. Alde batetik norberak bere baimena pagatu behar du Everestera joateko,  eta aurreko urteetan garestia bazen ere, taldeka ordaindu ahal zenuen. Orain badirudi jada modu indibidualean ordaindu ahal izango duzula eta gero sartzen zara holako espedizio, deitzen dena, komertzial horren barruan. Hor toki askotako jendea metatu egiten da, eta hori ere izaten da beste arazo bat, jende asko bakarrik joaten da, ba ez dakit, pasa den urtean Mazedoniako lehenengo emakumea topatu genuen, Portugaleko lehenengo emakumea, Argentinako lehenengo emakumea… Pixka bat jende hori bakarrik joaten da, eta batzuetan sekulako arazoak izaten dituzte puntara iristeko. Eta horretaz aparte, klaro, agentziak nolabait saldu egiten dizu pakete osoa. Hau da, zu iristen zara Katmandura, Katmandun harrera egiten dizute, hotel batera eraman, gero porteadoreekin ez duzula inolako arazorik izango, zure “petate” guztiak, zure kilo guztiak kanpo-baseraino eramango dizkizute, han sukaldari bat, denda batzuk izango dituzu zure atsedenerako. Eta normalean guretzat normala dena da kanpo-basetik gora ja nork bere burua izaten du, nork bere borroka izaten du mendiarekin, ba Everesteko, Everesten kasuan, normalean alpinista bakoitzak izaten du hor sherpa askoren laguntza. Eta horri esker, askok eta askok lortu ahal izan dute puntara iristea. Bestela, nekez lortuko zuketen.

JAIME OTAMENDI. Eta erabakiak hortxe daude. Batetik 11 mila euro ordaindu beharko ditu norberak, baina bestetik, polizia. Beharrezkoa da polizia oinarrizko kanpalekuan? Hainbesteko liskarrak sortzen dira? Hor oso gogoan daukagu iaz, ez? Oso oker ez banago, Simone Mono, Steck eta Griffith mendizaleek sherpekin izan zuten liskar hura. Polizia beharrezko ikusten duzu, Juanra? Hainbesterako da?
JUANRA MADARIAGA. Ez. Ke ba! Ez. Ni… Inondik inora. Egia da jende-metatze horrek, masifikazio horrek, sor ditzakeela batzuetan igual sherpen artean… Batzuetan sherpak ere han egoten dira denbora luzean. Gu igual iristen gara apirilean,baina eurak ere ibili dira hor martxotik hor lanean, dendak ipintzen, glaziarrak nolabait atontzen dendak ipini ahal izateko, jangelak eta jarri ahal izateko. Eta sherpak eta oso nekatuta ibiltzen dira hortik. Ba ez dakit: dibertsio gutxi, eta batzuetan euren artean sortzen dira liskar batzuk. Eta hola, ezta? Baina egia da ikusi egiten dena dela Nepaleko agentziek nolabait lortu nahi dutela hegemonia hori kanpo-basean, ezta?, eurek izan nahi dute pribilegiatuak agentzia moduan, bidaia horiek saltzen, eta orduan jende kanpotarra edo hasi dira pixka bat ikusten modu txarrean.  Hor argentinar batzuk daude, Nueva Zelandako (Zeelanda Berria) agentziak, zuk esan duzun bezala Amerikako agentziak, eta horiek pixka bat, begiz jota dituzte ba hori, nolabait kanpotik etorritako agentziak direlako, eta ez dituzte modu onean onartzen, ezta? Eta hori dela eta batzuetan jende, jende horrekin ba liskar batzuk sortu ahal izan dira. Simone Mororen kasuan ez da lehengoa izan, Simone oso pertsona, ba ez dakit, nortasun handikoa da, eta, eta seguru aski, hainbeste urtetan ba liskar asko izan ditu sherpekin, eta hola, pixka bat roze pixka batzuk eta  seguru aski hortik etorriko zen kontua, baina ez dut ikusten inolako, hola, problema handirik, han jarri ahal izateko polizia. Nik uste egongo direla batez ere ba hara joaten diren alpinistak pixka bat sentitzeko seguru daudela, edo seguru egon daitezkeela.
JAIME OTAMENDI. Ya.
JUANRA MADARIAGA. Besterik gabe.
JAIME OTAMENDI. Eta honek guztiak beste galdera bat… betiko debatea da, baina, norena da mendia? Alegia, sherpak, horiek dira bertakoak. Eurena da mendia ala ez? Ez?  Debate hau nola, nola bizi duzu zuk?
JUANRA MADARIAGA. Beno, uste dut: mendia guztiona da. Ezta? Mendia da…
JAIME OTAMENDI. Baina eurak dira bertakoak. Ez?
JUANRA MADARIAGA. Bai. Bai. Bai. Bai. Baina beno, ez dakit. Ni joaten naizenean hara ez dut pentsatzen mendira joateko inolako baimenik eskatu behar dudanik. Beste kontu bat da ze, gobernuak ze atarramendu ateratzen duen, ze probetxu ateratzen duen espedizio hauetatik guztietatik, ezta? Kristoren dirutza ateratzen du Nepalgo gobernuak egiten diren espedizioekin. Eta klaro, hori ez du ukatu nahi eta ez du kendu nahi. Egia da sherpek badutela, eta nire errespetu osoa izaten dute, beti hurbildu naiz hara errespetu  osoz, beti izan ditudan harremanetan beste kide batzuk izan dira, niretzat ez dira inoiz langileak edo meneko batzuk, menpeko inondik inora. Noski, gainera, gu baino askoz ere jende fuerteagoa eta indartsuagoa da alturan ibiltzeko. Nik uste dut merezi dutela gure errespetu guztia, baina eurak bezala, gu ere bidaiariak gara, mendia maite dugu eta zergatik, zergatik ez, hurbildu ahal gara, han, errespetu guztiarekin baina admirazio guztiarekin ere bai.
JAIME OTAMENDI. Juanra, zaborraren kontua. Bene-benetan beharrezko da, alegia han zabor asko, hondakin asko pilatzen ari zelako. Beharrezko ikusten duzu bidaiari bakoitzak, bisitari bakoitzak, turista bakoitzak edo mendigoizale bakoitzak 8 kilo-zabor jaistea?
JUANRA MADARIAGA. Beno. Hori ez da beteko inondik inora.
JAIME OTAMENDI.A ez?
JUANRA MADARIAGA. Ez dut uste. Ez dut uste. Horretarako seguru aski sherpak eta porteadoreak ibiliko dira oso erne, eta diru bat kobratuko dute zabor hori, guzti hori, bajatu (jaitsi) ahal izateko zure ordez. Gainera, kontuan hartu behar da beno, goiko saiotik, tontorretik bajatzen (jaisten) hasten zarenean kristoren nekea daukazu gorputzean, eta beno, nire kasuan igual sherpak erabiltzen ez ditudalako, nire kasuan, bizkarreratu egin behar dituzu dendak, soberako janaria, zakuak, zaborra, eta bajatu (jaitsi) egin behar duzu hori guztia beheraino, ezta? Horri gehitzen badiogu beste zortzi kilo-zabor ba, ba hori, kristorena izango litzateke hori bajatzea (jaistea). Gainera nik uste hemen kontua izango litzateke gobernuak poltsikoratzen duen diru guzti hori horretan pixka bat enplegatzea, ezta? Eta urtero egiten baldin badute garbiketa-espedizioren bat, ba beno, tokia behar bezala uzteko, pues, egin ditzatela ez bat, bi behar izanez gero. Eta kontuz, azkenean kontzientziazio eta heziketa bai, bai onartu egin behar da, eta hori da zabaldu egin behar dena. Nik ikusten dut batez ere mendebaldeko alpinistok eta hori, kontzientzia hori, hein batean ere badaukagula, ezta? Guk hemen ere ikusten dugu jendeak zelan botatzen dituen gauzak mendian, baina gure mendiak ez dira zabortegiak eta bai ikusten da sherpen aldetik eta hango kulturen aldetik kristoren ba zelan, errespetu-falta inguruarekiko, ezta? Ez da bakarrik Everesteko kontua. Luklatik hasten zarenean Solo Khumbuko bailaratik gora bidea egiten, bazter guzti-guztiak daude plastikozko botilaz beteta, latak, paperak, kristoren zikinkeria ikusten da toki guztietan eta ez da, ez zara iritsi behar Everesteko Banpes kanpo-baseraino edo hegoko goiko hego-leporaino hor zaborra metatuta ikusi ahal izateko. Seguruenik bidean askoz gehiago egongo da hor goian baino.  
JAIME OTAMENDI. Saio honetan espedizioa jarri behar bagenu ez dakit bakarren bat apuntatuko litzaidakeen… Iro igual bai…
IRO. Ni ez. Ez.
JAIME OTAMENDI. A ez?
IRO. Hainbeste jende doan lekura berriz?  Ez… baina galderatxo bat.
JAIME OTAMENDI. Bai. Bai. Bai. Labur-labur, baina hainbeste jende aipatu duk, eta 60 urtean 4 mila pertsonek egin omen diate tontorra. Beraz, hi eta ni faltako gaituk edo.
IRO. Ez. Ez. ni ez naiz…
JUANRA MADARIAGA. Esan. Esan galdera
IRO. Juanra, galderatxo bat: eske hor azkenean esan heuzan (hituan) gauzekin nik ulertzen diat han dagoen zaborraren errua ez dela mendigoizaleena, baizik eta sherpena.
JUANRA MADARIAGA. Beno, klaro. Mendigoizaleek ematen ditugu hara gauzak, baina klaro, sherpek ere bazkaldu egin behar dute, afaldu egin behar dute, jan egin behar dute  eta adibidez, kuriosoa da, eta hori nik kontrastatuta daukat bide arruntenean, bide normalenean, bigarren kanpamendua izaten da horrelako kanpamendu nahiko handia, hor Everesteko 6 mila metrotan eta nik ikusitako zabor ia guzti-guztia zen beno, txinatarra edo korearra edo Vietnamgoa… hau da, ikusten ziren markak ziren ekialdekoak eta ez hemengoak. ezta? Edo Europakoak. Egia da egon badaudela hemengoak ere baina kopuru oso-oso handia alde horretakoak izaten ziren. Eta bueno, hori kuriosoa da eta esan egin behar da. Batez  ere hantxe dago oso kontzientzia-falta handi-handia horrekiko.
JAIME OTAMENDI. Aja! Juanra Madariaga, Messner mendizale handiak Everestera lehendabiziko aldiz oxigenorik gabe iritsi zenak esan berri du Nepalek, Nepalgo gobernuari eskatu dio  ixteko Everest urte batzuetan. Zer iruditzen zaizu, labur-labur?
JUANRA MADARIAGA. Beno, ixtea-ixtea igual ez. Edo igual bolada baterako bai, ondo egongo litzateke. Eta garbitu eta dena, ezta? Baina nik bai eskatuko nukeena bai izango litzateke ez “barra libre”, hau da, ez hainbeste baimen agentzia bakoitzeko; agentzia bakoitzak igual eraman ditzake 100 pertsona, 200 pertsona. Uste dut Everestek ezin duela jasan horrenbesteko masifikaziorik, ezta? Eta igual agentzia bakoitzeko baimen bat ematen baldin bada eta jende horren eta agentzia horren inguruan metatzen baldin bada jendea ba beno, igual jende-kopuru gutxiago joango litzateke hara eta ez litzateke gertatuko horrelako masifikazio eta klaro, ikusten dugu masifikazioa hemen behean, baina ez dakizue zelako arazoa gerta daitekeen hor goian jende guzti hori ikusten duzunean 7.000 metroko malda piko horietan soka batetik zintzilikatuta ba hori 80 pertsona. Soka hori apurtuz gero, nahiko ondo ipintzen dituzte sherpek baina soka hori apurtuz gero, kristoren tragedia gertatuko da. Eta hori izan da adibidez pasa den zen urtean asko beldurtu ninduen kontu bat, ezta?, jende asko goitik, jende asko preparaziorik gabe eta hori da, nik uste dut bermatu egin behar duguna,hara hurbiltzen den jendea, hara hurbiltzen den jendeak jakin dezala nora doan eta esperientzia pixka bat izan dezala, ezta? Eta ez bakarrik diruaren truke ba holako beste mendizale askorentzat izan daitekeen ametsa lortzea hain modu erraz eta beno, nola, esaten den bezala, Everest menderatuta, ezta?
JAIME OTAMENDI. Itxura ematen du Donostiako Kontxaren pare edo Bilboko hareatzaren pare jarrita dagoela. Juanra Madariaga, bene-benetan, eskerrik asko. Besarkada bat.  Ondo, ondo segi.
JUANRA MADARIAGA. Zeuei. Agur.

detalle2

Dokuteka

B2
2014-03-10

x61pRelaContWAR

16342904
14:36

x61pViewCountWAR

8809

anadir a favorito

x61pAnadirFavoritoWAR